Jainkoa bizia jendea | 2019ko Azaroaren 07a

Irriño bat!

Johanes Bordaxahar

Nehork ez du neurtuko haur baten irriñoaren dohaina. Baionako karrika bazterreko oinbide honetan bada ama gazte bat, ‘Mayou’ zubira buruz doana, iparraldera. Lurrari begira, kasu emaiten du oinak nun finkatu. Ñiñia ekartzen du ezker aldean, besoetan. Ñiñia amaren sorbaldaren gainetik gibelera begira dago. Lehenik komertzial batek, beltzez jantzia, ordenagailua sorbaldatik zintzilik, ama (de) pasatzean, ñiñiaren irriñoa kurutzatu du. Gero, soineko fluoz jantzirik, langile baten aldi da. Ondotik turista bat, galtza motxetan eta argazki tresna eskutan. Eta azkenik hor heldu da egoitza finkorik gabeko erromesa. Lauak ama bezala zubira buruz doatzi... Sorbalda gainetik ñiñiak irriñoa eman dio bakoitzari: komertzialari, langileari, turistari eta erromesari. Irriño bera: bat batekoa, bere baitakoa, maitagarria, lañoa, gardena… Alta bada oinezko bakoitzak badu berea... Komertzialak bezeroari botatzen dion irria. Klientek, pilotak murrua jo eta bezala, erreferan itzultzen diotena. Langileak ere badu nagusiari jaurtitzen diona, maiz paretari kontra lehertzen zaiona. Turistari adituaren irrifar kritiko hura jauzten zaio ezpain xokora, etxebazter zaharreri begira. Erromesak nahiago dio berea murruari eman, jendeek baino ongi-etorri hobea egiten diolako. Ñiñiak bakoitzari gogotik eman dio berea. Lauetarik batek ere ezin izan dio izkin egin. Ez komertzialak, ez langilea, ez turistak, ez erromesak. Behingoan, epe labur batez, laueri murru guziak erori zaizkie. Gero, bakoitzak berekin eraman duke pindar ttiki hura. Goraxago, Orbe, Argenterie eta Victor Hugo karrikak juntatzen diren plazatxoan, pailaso-klun bezalako artistak dihardu jendeari irria aterarazten. Ñiñiak sortarazi irrifarra bezalako zerbait pizten du honek ere. Jendea pasatzen da edo gelditzen, edo berdin gelditu orduko joaten. Sosa ematen, edo ez ematen. Baina bakoitzak badu bere lekua, libre, pagatu edo ez. Urrun edo hurbil. Sosduna, sosgabea eta artista, hiruak hein berean dira, karrika gorri. Nehon ez da murrurik, ez jendea bereizteko, ez urruntzeko. Ekitaldia bururatu eta haur bat hurbiltzen zaio pailasoari: - Zu pobrea zira! Botatzen dio aurpegira. Pailasoa harrapatua: - Zergaitik diok hori? - Karrikan lan egiten duzulako eta eskea txapelarekin. - Ez! Arrunt makur haiz. Ni aberatsa nauk. Maite dutana egiten diat eta ene gustura bizi nauk, libre. Hortan aberatsa nauk. Erantzunak haurraren gogoa jo duke zeren mutikoa joan da, xingili xangala, begiak ñir-ñir, lau lorietan. Gogoan punpeka dabilzkion hitzak entzun daitezke: “Aberats”, “Pailaso”, “libre”!! Hau ere beste irri maitagarria, lañoa, gardena... Oxala! Irriño xalo baten graziak aurdik baleza guhaurek gutartean eraikitako harresiren bat!!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3522. zbk

Azalekoa | 2019/11/07

L'atalante: zinegelatik, Zinema Berrirat

M.O.

Latalante:%20zinegelatik_%20Zinema%20Berrirat

Agorril hondarrean estreinatua izan da L'Atalante zinegela, bildu gira Sylvie Larroque programazioaz arduratzen denarekin. Lekuz aldatu da, orain Salat kaian kokatua da, Aturri ondoan, obrak eginik, biziki leku atsegina bilakatuz. Atalante izenarekin ezagutua baldin bada, orain deitzen da “Zinema Berria”.

L'Atalante zinemaren xedea 1913an sortu zen, jabe desberdinak izan ziren, 1990ean Artea eta Saiakera zinema (Cinéma Art et Essai) sailan abiatu zen, beste zinema geletan diren film komertsialetatik aparteko eskaintza proposatuz. Juridikoki elkarte normal bat da, 18 kidez osatua, bi hilabetero biltzen dena eta 12 langile dituena. Horrez gain lekuz aldatu aitzin, 1800 pertsona harpidedun ziren, arduradunak zioen leku berri hortarat jinez geroztik 2000 ikusleren kopurua depasatu dutela. Sylvie Larroque programazioaz arduratzen denari eskatu diogu zehazki zer zen Artea eta Saiakera zinema arloa. Bere erranetan, autoreen zinema dela zioen, mundu guzietako film ekoizpenak agertzen dituena jatorrizko hizkuntzan, publikoarekin harreman zuzen bat nahi duena, hortarako gehienetan ikusgarriaren ondotik debate batzuk ere antolatuak dira. Lekuz aldatzeak, film aukera gehiago Zinemaren arduradunak erraiten zaukun, lehen ziren tokian bakarrik ikusgarri gela bat baizik ez zel...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016