Kostaldean | 2019ko Azaroaren 07a

Donibaneko kuiakeriak

Donibaneko%20kuiakeriak

erreTo hara! Iragana beraz hori ere! Bainan zertaz mintzo gira? Halloween besta berezi hortaz! Ez hain aspaldi, izena bera ere arrotza ginuen. Ameriketatik jina omen da eta bazterrak harrotzen ditu Omiasaindu bezperan Ohidura paganoa naski, Eliza-besta bati lotua bada ere. Lekuka, gure herrietan ere, gero eta arrakasta gehiago badauka. Erraiten da haurrek dutela biziki maite Halloween. Bainan nola ezagutuko dute beren baitarik? Ezagutzen dute eta maite norbaitek ezagutarazten eta maitarazten baitiote, kasik beti aitamek eta gehienik ama familiakoek. Hori aski ezagun zen funtsean larunbat aratsaldean Donibane Lohizunen Herriko Etxearen aitzineko plaza ederrean. Ezagun ama familiakoak zirela zinez loriatuak! Bazen zernahi haur eta nerabe, gehienak mozorrotuak. Horrek nahitez ihauteria aireño bat emaiten dio bestari. Baziren kuia apainduak, berrogoi bat segurik, holako kuiarik gabe ez omen baita izaiten ahal Halloween bestarik! Baziren ere sorginak eta mamuak, zonbait segurik biziki itsusiak. Nork erran du ez dela gehiago sorginik ez eta gehiago mamurik? Hor segurik bazen zernahi! Eta jendea iziarazi nahi zutenak. Iziarazi nahi bainan ez biziki iziarazten haatik! Haur ttipiño bat ikusi dut nigarrez hasi dena mamu bat ikusi orduko bainan haren inguruan ere denak irriz ari! Gero, haurrak ibili dira etxez-etxe goxokiak galdetuz, hori ere Halloween horri lotua den usaia. Hots, besta horrek arrakasta ederra ukan du. Hola segituz, zonbait urteren buruko, Ezpeletako Biper-Besta bezen famatua izanen da!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2019/11/07

Inbido ala hordago?

Donibane Lohizunen, Suisse izeneko ostatuak urte guziz muntatzen du arrakasta ederra ukaiten duen mus lehiaketa bat. Aurtengoa heldu den asteartean hasiko da, azaroak 12. Frangok beren tokia segurtatua dute jadanik bainan ez da berantegi izenaren emaiteko. Azken epea heldu den igandean, Martine bezperan. Sari ederrak badira irabazteko, besteak beste 700 euro irabazleentzat eta 400 bigarren sailkatuko direnentzat. Batzokian: bestalde, joan den hilabete hortan abiatu ildo beretik, Donibaneko batzokian mus-gaualdi bat muntatzen du ortzegun huntan, nola hilabeteko lehen ortzeguna den, aratseko 7etan, bere bilgunean, Xaho karrikan. Musean artzen ikasteko, doi bat dakiena trebatzeko edo(eta) ja hein bat trebe denak zonbait partida egiteko lagun batzuekin.

Irakurri segida

Kostaldean | 2019/11/07

Koloreak

Hola deitzen da Urruñako Posta egoitzan hamar bat egunez ikusten ahalko den erakusketa. Azaroaren 12tik 22rat. Hogoita-hamar bat margo orotarat, guziz koloretsuak izan behar direnak. Artista bera, Frédéric Clayes, Urruñan bizi da. Friniko du izen-ordea bere margoetan agertzen duena. Gizon alegera, izadiaren edertasunak miresten dituena, diolarik bestalde fedeak duela ere argitzen eta laguntzen.

Irakurri segida

Kostaldean | 2019/11/07

Liburu feria

Lau egunez segidan liburu feria berezi bat izan da Donibane Lohizunen, portuko erretegian. Antolatzaile Rotary elkartea. Liburu gehienak bigarren eskukoak, norbaitek jadanik eskutan ukanak, gero salduak edo emanak. Prezio apal batean berriz salgai, euro bat edo bitan berdin. Bazen hauta eta liburu mota guzietarik, historiaz, sukaldaritzaz ala beste zernahitaz, eleberri frango ere. ba.

Irakurri segida

Kostaldean | 2019/11/07

Tenpesta!

Aroaren aldetik arrunt asteburu hitsa izan da gure Kostaldean ere. Itsasoa kexu, gaitzeko euri uharrak eta izigarriko haizea bereziki igande goizaldean! Aspaldian izan den galerna handiena, untsa bitxiki Amélie deitua izan dena. Zokoan keinka batez haizeak jo du orenean 135 lilometro egiteko heinean! Oletako bide bazterrean, bai Ziburun eta bai Urruñan, arbola asko lurrean ziren, suhiltzaileak deitu behar izan dira bidea libra zezaten. Bestalde ere makur parrasta bat eskuin eta ezker. Gainerat, hondartzetarat ezin hurbildua.

Irakurri segida

3522. zbk

Gure Hitza | 2019/11/07

Ipar orratza galdu aitzin!

M.O.

Joan den egunean erosketak egiten ari nintzala, pagatzeko mementoan, kesan pasatu behar nuela eta, langile bat hurbiltzen zait erranez fiteago joaiteko posibilitatea banuela, ene puska nihaurek bipatuz. Erraiten dakot ez nuela nahi, horren kontra nintzala zeren emeki-emeki bezero guziak hola hasten balire berak zuela lana galduko. Berriro erraiten daut lasterrago pasatuko nintzala, ni berriz tematua ezetz, bizian bost minuta ez baginuen hartzen ahal arazo bat baginuela argumentatuz. Horrez gain, holako egin-moldearekin, iduritzen zait gauza batzuk galtzen direla, kesan den langilearekin bi solas egin... harremanak sortuz, bi berri kurritu... kutzukeria bat jakinez. Hots harreman sozial hori da galduko denak hasten bagira bakarrik tresna horien erabiltzen. Bide beretik segituz entzuten da saltegi batzuk 7 egunez idekiak egonen direla, goizeko 6etarik gauerdi arte gelditu gabe. Joan den astean, Baionan berean, auto guzietan saltegi baten publizitatea baginuen, nun ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016