Mundu zabalean | 2019ko Azaroaren 07a

Etiopian borrokak leinuen artean

Aurtengo Bake Nobel saria Etiopiako Abiy Ahmed gobernuburuari emana izan zaio urri hastapenean. Baina nazioarteko ohore eta sariztapenen ondotik errealitate dorpearekin buru egin behar izan du. Etiopiako hiri nagusira itzuli bezain laster manifestaldi haserretsuak jasan ditu, urriaren 23an, 67 presunek bizia galdu zuten manifestaldi horietan. Bestalde borrokak lerrokatzen dira lehen auzo diren leinuen artean. Hala nola Oromoek badituzte eztabaida biziak Addis- Abeba hirigunearekin hainbat eremuren kudeantzagatik. Iparralderatago, Amhara deitzen den leinukoak saiatzen dira Tigrearrak haizatzen. Hots, presidente bake Nobeldunak badu zer egin bakearen erakartzen Etiopian berean.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2019/11/07

Mozambiken Frelimo bozetan jaun eta jabe

Hamabost egunen berantarekin eman dituzte jakiterat Mozambiken iragan diren presidente eta deputatu bozen emaitzak. Boz kondaketaren batzorde buruak aitortu du Filipe Nyusi Frelimo ezkerreko mugimendukoak irabazi duela bozen %73arekin. Renamo eskuineko Ossufo Momade arras gibel gelditu liteke bozen %22rekin. Oposizioak bozen egunetik haste jukutria salatu du bozen kondaketa hain luzeak erakusten duela gehituz. Deputatu bozen emaitza definitiboak ez dira oraino ofizialki jakiterat emanak. Bozen %80a kondatua zelarik Frelimo ezkerrekoa aitzinean zen bozen %76,25ekin, Renamo aldiz urrun bozen %17rekin. Portzentaje horiek egiaztatzen badira, Nyusi presidenteak legezko tresna guziak eskutan izanen ditu gobernatzeko.

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2019/11/07

Turkia-Siriako Kurdiarren itoketa abiatzen

Recep Tayyip Erdoganek Siriako gerla egiterakoan argiki errana zuen Sirian jabetuko zen geriza eremuan Siriatik sartu migranteak ostean ezarriko zituela kurdiarren ahultzeko. Azaroaren lehen honetaz geroztik xede hori indarrean emaiten hasia da. Turkiako Istanbul hirian bizi diren Siriar migrantei tratamendu bikoitza ezarri die. Sirian bizitzeko paperak erdietsiak dituztenek lekutu behar dute administrazioak manatu guneetarat. Paperik batere kausitu ez dutenak aldiz Turkiatik kanpo haizatuak dira. Praktikan administrazioak azken proposamen bat egiten die siriar paper gabeei. Sirian Turkiak konkistatu berria duen eremuan bizitzea onartu, bestela Turkiatik kanpoa izanen dutela. Administrazioak eman dituen lehen zenbakien arabera 315 000 siriar migrante jada lekutuak dira Siriako kurdiarren artean. Hauek Turkiako armadak haizatzen hasiak dituelarik Errusiaren sustenguarekin. Amnesty Internationalek dio siriar migranteak indarrez behartuak direla orain kokatuak dire...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2019/11/07

Allah-ren izenean jendea xurgatua

Musulmanen liburuak dioenez, bakoitzak bere bizian behin bederen joan behar du beilaz Saudi Arabiako Mekarat. Eginbide hori betetzen dute urtero bi milioi eta erdi musulmanek. Hexagonotik aurten 3000 beilatiar kondatu dituzte. Beila hori arras karioa izaiten da, presuna bakoitzarentzat izan heldu ala haur berdin berdina, lau eta zazpi mila euro artean gostatzen da. Nimes hirigunetik beila horren egiterat saiatu diren 230 presunek ordea, ezin izan dute xedea bururaino eraman, nahiz beila gastuak bi hilabete aitzinetik osoki pagatuak zituzten. Mekako beilako bidaia, jan-edan eta etzan urratsak segurtatzen dituzte Saudi Arabiako gobernuak onartuak dituen agentziek. Nimes-ko familiak ohartu dira ordea, hautatua zuten beila-agentzia ez zela ofizialki ezagutua. Alabaina, 500 euroko erresak apirilekotzat pagaturik, ekainean kostu osoa ordaindu eta, uztail erditsutan ohartu dira ez zutela agentziaren berririk, beila agorril hasierako finkatua zutenean. Agentziak e-mezu b...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2019/11/07

Karrikan zenduen argazkia 2019

M.L.

Aterpe gabeak hirigunetan ikusten ohi ditugu, bakarrik karrika ezkinean laguntza ekonomikoa eskatzen dutela. Ardura begi kolpe bat emaiten diegu, bakanago agurtzen, eta bakanago oraino zerbaitxka laguntza uzten. “Les morts de la rue” kolektiboak joan den primaderakotzat eman zituen iaz karrikan hilik altxatu zituztenen kopuruak. Azaroa izanki hilen hilabetea, orobat aterpe gabeen argazki orokorra plazaratu dute. Aterperik gabeko 612 presuna kondatu dituzte karrikan zenduak 2018an. Aitzineko urtean baino +%15. Aterpe gabeen bizi esperantza 48,7 urtekoa da, biztanleena baino 34 urte gutiagokoa. Horien %27 hil dira istripuz, eraso fisikoetan edo beren buruaz beste eginik. Horien %36 eritasunez zendu dira.

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2019/11/07

50 urte

Ziburun sortu zen duela 50 urte kirol-elkarte bat osoki judoari emana. Laster Donibanerat ere hedatu. Bilakatua da SJLO delakoaren adar bat eta beti kar berarekin segitzen du aitzina. Hilabete hunen 30ean, larunbatarekin, ospatuko ditu beraz bere 50 urteak. Karia hortarat antolatzaileek nahi luzkete bildu gerriko beltxa elkarte hortan ardietsi duten guziak. Gehienak ezagutzen dituzte bainan ez denak. Badira alabainan herritik urrunduak ere. Dei bat zabaldua da holakoak ezagutzen dituzteneri, nihundik ahalaz nehor ez dadien ahantzia izan. Elkartearen idazkaritzarekin aski da harremanetan jartzea.

Irakurri segida

3522. zbk

Gure Hitza | 2019/11/07

Ipar orratza galdu aitzin!

M.O.

Joan den egunean erosketak egiten ari nintzala, pagatzeko mementoan, kesan pasatu behar nuela eta, langile bat hurbiltzen zait erranez fiteago joaiteko posibilitatea banuela, ene puska nihaurek bipatuz. Erraiten dakot ez nuela nahi, horren kontra nintzala zeren emeki-emeki bezero guziak hola hasten balire berak zuela lana galduko. Berriro erraiten daut lasterrago pasatuko nintzala, ni berriz tematua ezetz, bizian bost minuta ez baginuen hartzen ahal arazo bat baginuela argumentatuz. Horrez gain, holako egin-moldearekin, iduritzen zait gauza batzuk galtzen direla, kesan den langilearekin bi solas egin... harremanak sortuz, bi berri kurritu... kutzukeria bat jakinez. Hots harreman sozial hori da galduko denak hasten bagira bakarrik tresna horien erabiltzen. Bide beretik segituz entzuten da saltegi batzuk 7 egunez idekiak egonen direla, goizeko 6etarik gauerdi arte gelditu gabe. Joan den astean, Baionan berean, auto guzietan saltegi baten publizitatea baginuen, nun ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016