Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 14a

Hauteskundeak

Hauteskunde orokorrak iragan dira azaroaren 10ean, Espainiar Estatuan eta Hego Euskal Herrian, iragan apirilaren 28ko bozetarik ez baitzen gehiengo osorik atera. Hego Euskal Herriko 2.305.370 herritar deituak izan dira bozkatzera.Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, hauek dira emaitzak: EAJ, 7 diputatu (%32); PSE-EE 4 (%19,1); EH Bildu: 4 (%18,7); Elkarrekin Podemos: 3 (% 15,4). PP eta VOX alderdiek ez dute ordezkaritzarik erdietsi EAEn. Nafarroan, aldiz, Navarra Suma koalizioak (UPN, Ciudadanos eta PP) 2 diputatu lortu ditu (%29,6); PSOEk 1 (%25); EH Bilduk 1 (%16,9) eta Elkarrekin Podemosek 1 (%16,6). VOX eta Geroa Bai ordezkaritzarik gabe gelditu dira.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2019/11/14

Foro Soziala iheslarien itzulera aztertzen

Foro Sozial Iraunkorra osatzen duten erakundeak elkarretaratu dira Donostian, joan den larunbatean, iheslari eta deportatuen egoeraz bilana egiteko. Biltzar horretan oroitarazi dute oraino 42 lagunek osatzen dutela kolektibo hori: 33 iheslarik eta 9 deportatuk. Horiek guziak “tarteka eta modu ordenatuan itzultzeko prozesu bat zehazteko” adostasun zabala erdiestea beharrezkoa da Foro Sozialaren ustez. Iheslari eta deportatuen itzultzea errazteko, proposamenak egin ditu Foroak. Bertzeak bertze, galdegiten du prozedura judizialik zabalik ez duten edo preskribitua duten iheslariei etxeratzeko erraztasunak ematea. Eskaera bera egiten dute torturapean erdietsi lekukotasunetan oinarrituak diren akusazioak dituztenen kasuan. Halaber, oraino preso daudenak, preso ohi eta deserriratuak bake eta normalizazio prozesuan parte-hartzaile aktiboak izatea gomendatzen du.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/11/14

Langabezia

Langabezia %1,5ez emendatu da urrian Euskal Autonomia Erkidegoan, eta %4,67z Nafarroan. Ondorioz, 147 199 langabe daude orain Hego Euskal Herrian: 115 341 EAEn eta 31 858 Nafarroan. Hala ere, 2018ko urriarekin konparatuz, orduan baino langabe gutiago dagoela ohartarazi du Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/11/14

Literaktum

Literaktum letren Donostiako jaialdia iraganen da azaroaren 11tik 24ra. Aurtengo edizioak literaturaren eta feminismoaren arteko loturak agerian utzi nahi ditu, eta emazte idazle anitzek parte hartuko dute ekimenean. Bakoitzak bere ikusmoldea emanen du identitateaz, feminismoaz eta arte-sorkuntzaz. Baina bertze gai batzuk ere jorratuko ditu Literaktumek, hala nola Europaren kultura, hizkuntza eta literatura aniztasuna, poesia bizitzaren motor gisa eta identitatea. Karia horretara, Bernardo Atxagak, Ibon Martinek eta Karmele Jaiok beren lan berriak aurkeztuko dituzte. Euskarazko literaturaren modernotasuna agerian utzi nahi du jaialdiak. Horretarako, Ramon Saizarbitoria eta Joxean Artze gogora ekarriko ditu. Saizarbitoriaren Egunero hasten delako liburua duela 50 urte argitaratu zela eta, hari buruzko erakusketa, literatura ibilbidea eta mahai ingurua antolatuak izanen dira. Gainera, Joxean Artze oroituz ikuskizunak Usurbilgo olerkariaren poesia eta musika...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/11/14

EA alderdiko krisia

Astekari honetan jadanik aipatu izan dugu nolako krisia piztua den Eusko Alkartasuna alderdian, idazkari nagusia hautatzearen karietara. Alabaina, alderdiak bi ildoen arteko zatiketa pairatzen du: alde batetik, sektore kritikoa, eta bertzetik sektore ofiziala. Azkenean, auzitegira heldu da bi sektoreen arteko lehia. Maiorga Ramirez buru duen ildo kritikoak salatu zuen idazkari nagusia hautatzeko prozesuan afiliatuen datu guziak eskuratzeko ahalik ez ziela eman zuzendaritzak. Hastapenean, Maiorga Ramirezek bere hautagaitza aurkeztu zuen, gero Eba Blancok, eta ondotik Juan Luis Cristobal Zendoiak. Baina Hauteskundeen Antolaketa Batzordeak Raminez eta Cristobalen hautagaitzak baztertu zituen, ez zutelako galdegina zen abal kopurua erdietsi. Ondorioz, Eba Blanco izendatu zuten EAko idazkari nagusi. EAko Berme batzordeak, ordea, Ramirezen hautagaitza bidegabeki baliogabetu zela adierazi zuen. Horregatik, Blancoren izendapena mementoko deuseztatzea galdegiten d...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/11/14

Zaldunborda Gelditu

Zaldunborda Gelditu izeneko plataforma sortu dute Hondarribian, udalak Gaintxurizketa inguruan eraiki nahi duen makrooutlet proiektua geldiarazteko helburuz. Zaldunborda guneak 28000 metro koadroko azalera izanen luke. Han ehun saltegi, ezantza posta bat eta 1 800 ibilgailurentzat aparkalekua aurkituko lirateke. Alta, joan den uztailean Lakuako Gobernuak ebatzi zuen hemendik aitzina gehienez ere 2.500 metro koadroko saltokiak eraiki ahalko zirela, Europako araudiak dioen bezala. Zaldunborda Gelditu plataformaren arabera, komertzio gune berriak kalte eginen lioke ingurumenari eta Hondarribia, Irun eta Hendaiako saltoki ttipiek ere ondorio txarrak jasan beharko lituzkete. Biztanleek, merkatariek, ostalaritzako langileek eta talde ekologistek osatu dute plataforma berria eta sinadura bilketa abiatuko dute ondoko egunetan.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/11/14

Musika

Eñaut Elorrieta gernikar kantariak bakarka sortu duen bigarren diskoa argitaratu du, Elkar argitaletxean. “Deserriko kantak” lanaren ondotik, “Irteera argiak” plazaratu berri du. Bertze argi guziak itzaltzen direlarik pizten diren argiez mintzo da, eta horretarako “soinu natural eta berezien bila” joan da. Lehen zuzeneko kontzertua Andoaingo Bastero kultur gunean eskainiko du, azaroaren 22an. Ondotik emanen dituen kantaldien datak hauek dira: azaroaren 24an Urruñako Iturbidea gelan, abenduaren 1ean Bilboko Arriagan eta abenduaren 22an Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/11/14

Hezkuntza

Azken bi urteetan lan-gatazka bizi dute EAEko eskola giristinoetako langileek eta zuzendaritzak. Azaroaren 7 honetan hilabete bateko greba abiatu zuten baina bi egun geroago adostasun batera heldu dira itunpeko ikastetxeetako sindikatuak eta patronala. Beraz, greba deialdia ezeztatu eta joan den astelehenean normaltasuna itzuli da eskoletara. ELA, CCOO, Steilas eta LABeko ordezkariek eta eskola giristinoetako eta Aize-Izei erakundeetako buruek egin duten bilkuraren ondotik finkatu den akordioaren arabera, heldu diren lau urteetan soldatak emendatuko dira, eta langileek hitzarmenik gabe egon diren urteetan galdutako erosteko ahalmenaren %50 berreskuratuko dute. Bestalde, eskola edo postu hesteen ondorioz lanik gabe gelditzen diren langileak bertze eskola batzutan birkokatuko dituela bermatu du zuzendaritzak, eta aitzin-erretretei buruz ere hitzarmena erdietsi dute.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/11/14

Euroeskualdea

Euroeskualdea
Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak ezohiko bilkura egin du Nafarroako jauregian, Iruñean, zuzendaritza organoak berritzeko eta Nafarroako Gobernu berriko kideak sartzeko. Maria Chivite Nafarroako lehendakariak kudeatu du bilkura, hau izanen baita 2020ko ekaina arte mugaz gaindiko erakundeko presidentea. Iñigo Urkullu lehendakaria eta Akitania Berriko Alain Rousset, aldiz, bakoitza bere ordezkaritzaren buru izanen dira. Lehendakaritzaz gain, Nafarroak sei ordezkari izanen ditu erakundearen batzarrean: Maria Chivite, Bernardo Ciriza, Manu Ayerdi, Ana Ollo, Juan Cruz Cigudosa kontseilariak eta Mikel Irujo. Akitania Berriko eta Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariak ez dira aldatu. Ordezkariak berritzeaz aparte, euroeskualdearen irudi grafiko berria eta webgune berritua aurkeztu dituzte bilkuran, bai eta POCTEFA laguntzetan hautatu dituzten hiru proiektuen ezaugarri nagusiak ere. Hauen helburuak dira mugaz gaindiko garraio eskaintza hobetz...

Irakurri segida

3523. zbk

Zoriona ez da han edo hemen zuhauren baitan behar duzu kausitu

Amma

Gure Hitza | 2019/11/14

Zeruaren beltza urdindu

Peio Jorajuria

Asteburuko aro hitsak ez du Lurrama izoztu. Bisitaria joan zaio saldoan, Didier Guillaume laborantza ministroak ere egiten ziola ustegabeko bisitañoa. Seinale ona, ote? Hastapenetik, kontzientzien pizle da laborantza iraunkorraren feria hori. Eta gure kontzientziak piztearen behar gorria badu segurki. “Klima bizia da” zen aurtengo lema. Denak ari gira, guti edo aski, klimaren pozoindatzen, industrialari, laborari, finantzari, politikari, kontsumitzaile... Eta klima pozoindatuz, gure haurren geroa dugu pozoindatzen, haien etorkizuna suntsitzen. Munduak gaur egun ezagutzen duen problematika handiena klimarena da, hortik biderkatuko baitira ezin gaindituzko makurrak. Klimatologoek aspaldian joa dute deiadarra. Eta kolapsologoek – kolapsologia da aro industrialaren lehertze lasterraren azterketa, Yves Cochet baten ildotik– oraindik beltzago ikusten dute etorkizun hurbila. Ez baditugu ere laborariak estigmatizatu nahi, ezin uka hobendun guzien artean labora...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016