Donapaleuko ospitalearen engaiamendua
emazteen kontra
egin bortizkerien prebentzioan
Urte guziz, azaroaren 25ean,
nazioarteko egun bat antolatua
da emazteen kontra egiten diren
erasoen prebentzioa garatzeko.
Karia hortara, hamabost eguneko
kanpaina bat antolatua da gure eskualdean
eta Donapaleuko ospitalea
engaiatua da horri buruz. Joan
den ostiralean erakusmahai bat
ezarria zuen merkatu plazan eta
ospitaleko profesionalek, “Erran
eta bizi” elkarteko kideekin xehetasunak
eman dituzte gai sentsible
huni buruz. Kanpainak segitzen
du aste huntan, azaroaren 21ean,
ostegunarekin: egunaz (9:00 –
16:00), erakusmahai bat atxikia
izanen da ospitalean berean eta
arratsean (20:30), film bat pasatuko
da Donapaleuko zinema gelan.
“Darling” deitzen da eta ondotik
debate bat izanen da ospitaleko
profesionalekin eta jendarmeriako
arduradunekin.
Hogei bat lagun elkartu dira joan
den ibiakoitzean Donapaleuko
auzitegi karrikako gelan Zabalik
elkartearen biltzar nagusian. Zahar
eta gazte hor ziren “euskararen
erabilera biziko urratsetan laguntzeko
eta hedatzeko”, hau baita
Zabalik-en helburu nagusia. Azken
urteetan egin lanen bilana gogoratua
izan da: urte guziz egiten diren
Otsail Ostegunak, Manex liburutegiaren
kudeantza, udaberriko ibilaldiak
ikastolarekin, 2017an egin
zen “Heskuara Amikuzen” egunaldia,
aurten abiatu liburu irakurketa,
bertsu afariak, Korrikan parte
hartzea, kideen formakuntza...
besteak beste. Lan sail horiek erakustera
emaiten dute zer lan sakona
eta baliosa daraman elkarte
hunek euskararen alde. Ondoko
urteeri buruz ere gogoetak izan
dira biltzar nagusian. Ideiak mahai
gainean ezarriak izan dira eta kide
berri batzuk engaiatu dira. Egia
Amikuzen senditzen den berreuskalduntzeak
luzarako lan baten
beharra baduela. Epe laburrean,
Euskararen Urtaroa kari, ondotik
aurkeztuak diren bi solasaldi hauetan
Zabalik elkarteak parte hartuko
du.
“Etxetiargoa Amikuzen” hiltzaldia
azaroaren 23an Gamueko
jauregian (10:00)
Amikuzeko Laminak elkarteak
antolaturik, Zabalik elkarteko Jean-
Claude MAILHARINek hitzaldi bat
eskainiko dauku “Etxetiargoaz
Amikuzen”, Aiziritze Gamue eta
Zohaztiko kasueri so berezi bat
eginez. Jakin behar da, 1700ean,
Amikuzek zituen 1.000 laborariak,
denak, etxeko jaunak zirela…
bainan 1946an %55ak etxetier
bilakatuak ziren: %83 Aiziritzen,
%89 Gamuen, %80 Zohaztin!
Noiz eta nola galdu zuten beren
burujabetza? Zer zen etxetiargoa?
Nolako jendartea zen Amikuzen
denbora haietan? Zein borroken
medioz Amikuztarrek beren fiertatea
berreskuratuko dute 1946tik
aitzina?
Hala zer izanen den hitzaldi hunen
mamia. Hitzordua emana da azaroaren
23an, ibiakoitzez (10:00),
Gamueko Jauregian. Bat bateko
itzulpena segurtatua izanen da.
“Euskara ikasten dut”, Beñat
Laxaguen liburuaren aurkezpena
azaroaren 30ean (10:00)
Donapaleuko mediatekan
Beñat LAXAGUE aiziriztarrak
MAIATZ argitaletxean argitaratu
berri du euskara ikasteko metodo
berri bat. Metodoa euskara ez
dakiteneri zuzendua da, baina
hitzaldi huntan euskaraz aurkeztuko
zauku. Zer ikasi du bera den
“euskaldun zahar” denak metodoa
huntzen ari zela? Zer dauku
erakusteko euskararen ikasteko
prozesuaz? Zein publikori zuzentzen
du bere lana?
Horra nolako galderen inguruan
ariko zaukun azaroaren 30ean,
ibiakoitzez (10:30), Donapaleuko
mediatekan. Hemen ere, bat bateko
itzulpena segurtatua izanen da.
Orotarik
“Ogi besta” enpresak ogi banagailu
automatiko bat ezarri berri du
Uharte-Hirin eta Unason, Herriko
Etxeen laguntzarekin. Goizeko
8:00etan ogi freskoa ekarria izanen
da eta herritarrek lekuan berean
eskuratzen ahalko dute direktubanagailuan
kartarekin pagatuz.
Beste herri batzutan hala nola Ilharren,
Labetze-Bizkain, Martxutan,
Behaskanen, Amenduzen, Gabadin,
Garruzen eta Arberatzen, Ogi
Bestak postaren partaidetzarekin
helaraziko du ogia etxetara astean
bietan azaro hondarretik goiti.
Donapaleuko antzerki taldeak
bere azken obra “T’emballe pas!”
presentatzen du Saint-Louis zinema
gelan azaroaren 15etik 24arte
ostiral eta ibiakoitzez (21:00) eta
igandean (15:00).
Umore handia eta izpiritu idekia zituen
Piarres Larzabal azkaindar apez idazleak,
hain segur begi onez ikusiko zukeen aspaldiko
bere antzerki bat Maika Etxekopar
züberotar taula zuzendariak hain polliki
gaurkotzea. Larrazken huntan mail goreneko
jokolariek antzestua, herriz herri
arrakasta
gaitza, ez erraiteko itzela, biltzen
ari du. Antzerki horrek bi gogoetaren bazka
eskaintzen baitu, heldu den martxoko
herri hauteskundeetan aurkeztuko diren
ipar Euskal Herritar guziei on eginen lieke
ikustea.
Bai, gure hiri eta herri gotorrenetan bulta
huntan hasiak dira bazterrak berotzen,
zerrenden eta egitarauen apailatzen; zonbait
gunetan ez da zerrenda eskasiarik. Aldi
huntan, gutiz gehienek ingurumena ezartzen
dute lehen aipamenetan. Lapurdiko
hirietan itsasoaren kutsadura dute kezka
nagusi, udan metatzen diren jende oste
handiegiengatik euri erauntsi bakotxak ur
zikinak gaindikaraziz, zonbait egunez hondartzetan
nehor ez ditaikelakotz maina.
Ez litaikea berdin kezkat...