Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2019ko Azaroaren 21a

Irisarri

Pilota: Pala antxan, neskak finalean: aurten ere nesken balentriak ditugu aipatuko eta bereziki, trinketeko gomazko pilota hutsean. Asko pare engaiatu ondoan, Irisarri aldeko jokolarisak, xitoetarik gaztetaraino, guziz txapelketa ederra eskaini daukute, jakinez 6 pare finalaurdenetan ginituela. Eta joan den aste hondarrean, hiru ziren finalerdietan. Lehenik, xitoetan Kleina Oxandabaratz- Xana Labat nagusitu dira 2/0 Kapito Harriri eta finalean Urruñarren aitzinean ariko dira heldu den azaroaren 23an (9:30), Senpereko Gantxikin. Gero, gazteek, A sailan, Maitena Mollon-Maia Muscarditz irabazi dute 2/0 Kapito Harrikoeri eta finalean Itsasuarrak dituzte parean izanen, azaroaren 23an (15:00), beti Senperen. Maleruski, azken taldeak, gazte B saileko Sara Legarto-Chloe Indart-ek galdu dute 0/2, beti Kapito Harriren aitzinean. Esku huska: hemen ere asko partida jokatzen ari dira eta adinekoetan aferak orain seriosten ari. Hala nola, gure 4. mailako Mikael eta Battit Poutçou-Hourcade anaiek, multxoko partida guziak galdurik, orain kanpo- Irisarri raketak dituzte jokatu beharko. Gure 2. maileko David Etcheto- Nicolas Dufauk aldiz final zortzirenetan. ditugu. Deneri suerte on! Partidak, Irisarriko Herrian Hemendik goiti, asko partiden ikusteko parada izanen dugu Irisarriko Herria trinketean, hala nola azaroaren 23 eta 24an, ibiakoitz eta igandez, lehen mailako finalaurdenak, xehetasunentzat, begiratu pilotako orrialdea! MO Konferentzia Ospitalean: Claire Lohiague, konferentziagidari dena, “1609-2019 lehengo eta gaurko sorginak” gaiaren inguruan mintzatuko da. Memento huntan iragaiten ari den erakusketaren barne den ekitaldia da, Claire Lohiaguek bisitaria galdera batzuren bidez eramanen du “sorgin” nozioaren inguruan gogoetatzera. 17. mende hastapenean sorginen auziak zirela eta, gaur-egun “sorgin” hitza oraino erabilia da gehienbat norbaiten gutiesteko. “Zer lotura 1609ko sorginen kontrako ihiziarekin eta gaurko jendartearekin”. Arazoaren 22an (19:00), horren inguruan da gaualdia eramana izanen.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3524. zbk

Gure Hitza | 2019/11/21

Herriko bozak

Umore handia eta izpiritu idekia zituen Piarres Larzabal azkaindar apez idazleak, hain segur begi onez ikusiko zukeen aspaldiko bere antzerki bat Maika Etxekopar züberotar taula zuzendariak hain polliki gaurkotzea. Larrazken huntan mail goreneko jokolariek antzestua, herriz herri arrakasta gaitza, ez erraiteko itzela, biltzen ari du. Antzerki horrek bi gogoetaren bazka eskaintzen baitu, heldu den martxoko herri hauteskundeetan aurkeztuko diren ipar Euskal Herritar guziei on eginen lieke ikustea. Bai, gure hiri eta herri gotorrenetan bulta huntan hasiak dira bazterrak berotzen, zerrenden eta egitarauen apailatzen; zonbait gunetan ez da zerrenda eskasiarik. Aldi huntan, gutiz gehienek ingurumena ezartzen dute lehen aipamenetan. Lapurdiko hirietan itsasoaren kutsadura dute kezka nagusi, udan metatzen diren jende oste handiegiengatik euri erauntsi bakotxak ur zikinak gaindikaraziz, zonbait egunez hondartzetan nehor ez ditaikelakotz maina. Ez litaikea berdin kezkat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016