Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2019ko Azaroaren 21a

Xilaba

Xilaba

2019ko taldekako bertsulari txapelketa ederki bururatu da joan den larunbatean Izturitzeko herriko gelan. - EZ OTOI PENTSA taldekoak ditugu txapeldun: Maddi eta Josu Txoperena, Gorka eta Miren Artetxeri goresmen bereziak. - HASTA LA 2TORIAko Elixabet Etxandi, Lur eta Hodei Renteria, Maddi Sarasua, Leire Laskarai, txapeldun ordeak ere ez dira haatik gutiestekoak, bertsu emanaldi bikaina eskaini baitute denek, umoretsua eta alegera, 300ez goiti ziren bertsuzaleentzat guziz atsegingarria. Entzuleetan anitz gazte bazela, hori bertsulari gazteen eraginez ditake bainan ere gazteetan gero eta gehiago direlakotz euskaldunak eta euskarari atxikiak. Arratsaldea zinez goxoki iragan da, giro hoberenean, bertsu saioa aitzin eta ondotik bazelarik musika eta kantu. Goresmenak eta esker beroenak XILABA huntan arizan diren bertsularieri bai eta antolatzaile eta laguntzaile guzieri eta nola ez Izturitzeraino jin direneri aro euritsu eta hotza izanagatik.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3524. zbk

Gure Hitza | 2019/11/21

Herriko bozak

Umore handia eta izpiritu idekia zituen Piarres Larzabal azkaindar apez idazleak, hain segur begi onez ikusiko zukeen aspaldiko bere antzerki bat Maika Etxekopar züberotar taula zuzendariak hain polliki gaurkotzea. Larrazken huntan mail goreneko jokolariek antzestua, herriz herri arrakasta gaitza, ez erraiteko itzela, biltzen ari du. Antzerki horrek bi gogoetaren bazka eskaintzen baitu, heldu den martxoko herri hauteskundeetan aurkeztuko diren ipar Euskal Herritar guziei on eginen lieke ikustea. Bai, gure hiri eta herri gotorrenetan bulta huntan hasiak dira bazterrak berotzen, zerrenden eta egitarauen apailatzen; zonbait gunetan ez da zerrenda eskasiarik. Aldi huntan, gutiz gehienek ingurumena ezartzen dute lehen aipamenetan. Lapurdiko hirietan itsasoaren kutsadura dute kezka nagusi, udan metatzen diren jende oste handiegiengatik euri erauntsi bakotxak ur zikinak gaindikaraziz, zonbait egunez hondartzetan nehor ez ditaikelakotz maina. Ez litaikea berdin kezkat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016