Herriz Herri - Lasa (NB) | 2019ko Azaroaren 21a

Lasa

MG

Dolu: herriko elizan ezin kokatuzko jende ostea bildu da azaroaren 12an Gérard Bordagaray Ontzorone Pelloineko aitaren azken egoitzarat laguntzeko, 53 urte zituen. Duela bost urte ukana zuen bulta gaxto batek ahal guziak kenduak zizkion ez baizezaken gehiago deus. Geroztik hola bizi izan da Gérard, ezin jakin zer senditzen eta zer aditzen zuen buruan ala gorputzean. Denak jakinean haatik ahal guziak eginik izan zaizkiola bere onerat itzultzeko ospitale, eri-etxetan eta artatzailenganik eta horien guzien gainerat zoin Lasa hurbiletik lagundu eta jarraiki duten lagunak eta familia guziak, nolako amodioarekin sustengatu, aldika hoin maite zuen etxean atxikiz familiako berotasun eta goxotasuna goza zezan. Cornu jaun erretorak eman meza ederraz, kantu eta otoitzez lagundurik ezarria izan da aita eta aitzinekoak dauden etxeko hilobian. Gure doluminak eskaintzen ditugu Josette lagunari, Ramuntxo eta Xalbat semeeri, adin bat bildurik dagon Marie amari, Marie- Christine arrebari eta penetan gelditu den familia osoari
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3524. zbk

Gure Hitza | 2019/11/21

Herriko bozak

Umore handia eta izpiritu idekia zituen Piarres Larzabal azkaindar apez idazleak, hain segur begi onez ikusiko zukeen aspaldiko bere antzerki bat Maika Etxekopar züberotar taula zuzendariak hain polliki gaurkotzea. Larrazken huntan mail goreneko jokolariek antzestua, herriz herri arrakasta gaitza, ez erraiteko itzela, biltzen ari du. Antzerki horrek bi gogoetaren bazka eskaintzen baitu, heldu den martxoko herri hauteskundeetan aurkeztuko diren ipar Euskal Herritar guziei on eginen lieke ikustea. Bai, gure hiri eta herri gotorrenetan bulta huntan hasiak dira bazterrak berotzen, zerrenden eta egitarauen apailatzen; zonbait gunetan ez da zerrenda eskasiarik. Aldi huntan, gutiz gehienek ingurumena ezartzen dute lehen aipamenetan. Lapurdiko hirietan itsasoaren kutsadura dute kezka nagusi, udan metatzen diren jende oste handiegiengatik euri erauntsi bakotxak ur zikinak gaindikaraziz, zonbait egunez hondartzetan nehor ez ditaikelakotz maina. Ez litaikea berdin kezkat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016