Herriz Herri - Lekorne (L) | 2019ko Azaroaren 21a

Lekorne

Urtsuko Xoriak ibili da Italian SOPRAVISTA festibalean, 15 dantzari joan dira, gehienak lekondarrak ziren, 3 egun pasatu dituzte Riccione eta Rimini hirietan. 35 ikuskarri desberdin iragan dira. Txapelketa bat bazen, bakarkakoan 5 minutuko ikusgarria eman behar zen, taldeka 10 minutu. Urtsuko Xoriek 3 dantza eskaini dituzte eta 3. atera dira! Sari desberdinekin etxera sartu dira, panderoa, kopa... eta diploma bat. Dena biziki ongi antolatua zela erran dauku Myriam Pochelu taldeko kideak, bisita batzuk egin dituztela, bai eta Italiako janariak dastatu. Festibal hortarik biziki kontent sartu dira, esperientzia bikaina, beste herrietako dantzarien ezagutza aberatsak eginez (Errusia, Bulgaria, Ukraina, Grezia, Indonesia, Malaysia, Frantzia). Bidaia hori eginez geroz, Urtsuko Xoriak taldean diren belaunaldi desberdinen arteko lotura azkarragoa dela zioen lekondar dantzariak. Zorionak zueri, segi bide hortarik! Euskararen Urtaroa Beste anitz eskualdetan gertakariak antolatuak dira, Lekornen ere. Karia hortara izanen da mintzaldi bat, azaroaren 28an Etchebarne ostatuan (19:30), Beñat Itoiz-ek mintzaldi bat emanen du, esplikatuko du gaztainen inguruan abiatua duen proiektua.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3524. zbk

Gure Hitza | 2019/11/21

Herriko bozak

Umore handia eta izpiritu idekia zituen Piarres Larzabal azkaindar apez idazleak, hain segur begi onez ikusiko zukeen aspaldiko bere antzerki bat Maika Etxekopar züberotar taula zuzendariak hain polliki gaurkotzea. Larrazken huntan mail goreneko jokolariek antzestua, herriz herri arrakasta gaitza, ez erraiteko itzela, biltzen ari du. Antzerki horrek bi gogoetaren bazka eskaintzen baitu, heldu den martxoko herri hauteskundeetan aurkeztuko diren ipar Euskal Herritar guziei on eginen lieke ikustea. Bai, gure hiri eta herri gotorrenetan bulta huntan hasiak dira bazterrak berotzen, zerrenden eta egitarauen apailatzen; zonbait gunetan ez da zerrenda eskasiarik. Aldi huntan, gutiz gehienek ingurumena ezartzen dute lehen aipamenetan. Lapurdiko hirietan itsasoaren kutsadura dute kezka nagusi, udan metatzen diren jende oste handiegiengatik euri erauntsi bakotxak ur zikinak gaindikaraziz, zonbait egunez hondartzetan nehor ez ditaikelakotz maina. Ez litaikea berdin kezkat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016