Herriz Herri - Luhuso (L) | 2019ko Azaroaren 21a

Luhuso

Petits silences konpainia Les Cailloux sauvages antzerkia ikusgai izanen da azaroaren 25 eta 26an (10:00 eta 14:00), Harri Xuri gelan. Bi dira, bi gorputz, manipulatu beharreko materien eta elementuen ondoan. Beren presentzia aski bitxia eta isila da. Les Cailloux Sauvages konpainia Euskal Herrira itzultzen da. Deneri eta bereziki haur gazteeneri zuzendu ikuskizunean, isiltasuna aditzera emaiten du. Isiltasunak denak manera berezian hunkitzen gaitu. Isiltasuna bakoitzari zuzentzen zaio..
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3524. zbk

Gure Hitza | 2019/11/21

Herriko bozak

Umore handia eta izpiritu idekia zituen Piarres Larzabal azkaindar apez idazleak, hain segur begi onez ikusiko zukeen aspaldiko bere antzerki bat Maika Etxekopar züberotar taula zuzendariak hain polliki gaurkotzea. Larrazken huntan mail goreneko jokolariek antzestua, herriz herri arrakasta gaitza, ez erraiteko itzela, biltzen ari du. Antzerki horrek bi gogoetaren bazka eskaintzen baitu, heldu den martxoko herri hauteskundeetan aurkeztuko diren ipar Euskal Herritar guziei on eginen lieke ikustea. Bai, gure hiri eta herri gotorrenetan bulta huntan hasiak dira bazterrak berotzen, zerrenden eta egitarauen apailatzen; zonbait gunetan ez da zerrenda eskasiarik. Aldi huntan, gutiz gehienek ingurumena ezartzen dute lehen aipamenetan. Lapurdiko hirietan itsasoaren kutsadura dute kezka nagusi, udan metatzen diren jende oste handiegiengatik euri erauntsi bakotxak ur zikinak gaindikaraziz, zonbait egunez hondartzetan nehor ez ditaikelakotz maina. Ez litaikea berdin kezkat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016