Hegoaldean | 2019ko Azaroaren 21a

Bateragune auziko defentsak zigor epaia baliogabetzeko helegitea aurkeztuko du

Espainiako Auzitegi Gorenak baimena eman du defentsak Bateragune auziko epaiaren kontrako helegitea aurkez dezan. Helegitea onartuko balitz, baliogabe geldituko litzateke Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta eta Arnaldo Otegi zigortu zituen epaia. Kartzela-zigorrak osorik bete zituzten bostek, baina epaia indargabetuz gero, bertan behera geratuko litzateke Arnaldo Otegiren 2021eko otsailera arteko inhabilitazioa eta, ondorioz, datozen hauteskunde autonomikoetan EH Bilduren lehendakarigai izaiteko aukera izango luke. Otegi, Diez, Jacinto, Rodriguez eta Zabaleta 2009ko urrian atxilotu zituzten, eta 2011ko irailean, Espainiako Auzitegi Nazionalak bostak zigortu zituen, ezker abertzalearen estrategia berria ETAren agindupean egiten ari zirela leporatuta. 2018ko azaroan, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak bost auzipetuek epaiketa zuzenik izan ez zutela erabaki zuen, Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epailea inpartziala izan ez zela iritzita. Zabaleta, Jacinto eta Rodriguez 2015eko urriaren 11n gelditu ziren libre; Otegi, 2016ko martxoaren 1ean; eta Diez, 2017ko abuztuaren 17an.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2019/11/21

Pirritx eta Porrotx “euskarafobiaren” biktima

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, Iruñeako Baluarten azaroaren 29an egitekoak ziren Bizi Dantza ikuskizuna bertan behera utzi du Iruñeako udalak. Horren ardura aurreko gobernu taldearena dela dio udalak, kontratua “molde irregularrean” sinatu zuela aurreko Kultura zinegotziak. Udalaren erranak “aitzakia hutsa” direla dio Maider Beloki Bilduko zinegotziak, koalizio espainiazalearen “euskarafobia” gordetzeko. “Ez da kasu bakan bat. Euskararen ordenantza atzera bota eta hizkuntz politikan azken urteetan eginiko aurrera urratsak ezeztatu nahi ditu Navarra Sumak. Euskarafobia kutsua dute erabaki horiek guziek”. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunari trabak jartzea, gainera, “adierazpen askatasunaren kontrako erasoa” ere badela gaineratu du EH Bilduko zinegotziak.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/11/21

Jabi Asurmendi Arakaldoko alkatea Udalbiltzako lehendakari berri

Udalbiltza Euskal Herriko udal hautetsien nazio erakundeak biltzarra egin du Durangon, eta ekitaldian, zuzendaritza berria aurkeztu dute. Jabi Asurmendi Arakaldoko alkatea izanen da Udalbiltzako lehendakari berria eta Pili Legarra Asteasuko alkatea eta Irantzu Antoñana Vianako zinegotzia izanen dira lehendakariordeak. Xebax Christy Hazparneko zinegotzia ere zuzendaritzan izanen da, Euskal Herri osoko 1.050 hautetsik osatzen dute gaur egun Udalbiltza eta Ima Garrastatxu Durangoko alkateak hasiera ekitaldian gogoratu du, "bereizten gaituzten muga administratiboen gainetik zubiak eraikitzeko bokazioa duen erakunde publiko nazionala" dela Udalbiltza.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/11/21

Erretiratuen mobilizazioak

Aste buruan aldi bat gehiago erretiratuek manifestazioak egin dituzte. Hego Euskal Herriko erretiratuen mugimenduaren arabera, "nekatuta gaude gure aldarrikapenen erantzunen zain egoiteaz, promesen garaia amaitu da". Protesten maila "kalitate eta kantitate aldetik handitzea" proposatu dute. Datozen hiru hilabeteetarako aurreikusi dituzten mobilizazio nagusien berri eman dute arduradunek: azaroaren 16an, manifestazioak eginen dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Abenduan, elkarretaratzeak Eusko Legebiltzarraren eta Nafarroako Parlamentuaren aurrean. Urtarrilean, "herritarren mobilizazio orokorra". Gogoarazi dutenez, 22 hilabete beteko dira 2018ko urtarrilean astelehenero protesta egitea erabaki zutenetik, eta astero 13.000 pertsonatik gora elkartzen dira 100 puntutan. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak "lan eta pentsio erreformak bertan behera uzteko eta pentsioak igotzeko aukera du", baina ez du egin nahi. Halaber, Iñigo Urkullu lehendakariari l...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/11/21

Bernardo Atxagak Espainiako Letren Sari Nazionala jasoko du

Bernardo Atxaga euskal idazleak jasoko du, Espainiako Letren 2019ko Sari Nazionala, Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen saria. 40.000 euroko ekarpena duen sariaren bitartez, “egungo espainiar literatura osatzen duen obraren egileen ibilbidea” aintzat hartzen dute. Atxagak poesia: “Etiopia” (1978), “Obabakoak” (1988), “Gizona bere bakardadean” (1993) eta “Soinujolearen semea” (2004) eleberriak idatzi ditu, besteak beste, eta joan den hilabetean “Etxeak eta hilobiak” bere azken eleberria izango dena aurkeztu zuen. Euskaraz idatzitako bere obra 32 hizkuntzetan irakur daiteke. Molde asko jorratu ditu Atxagak, eleberria, poesia, antzerkia, saiakera eta haur literatura, baita hainbat musikarirentzako hitzak ere.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/11/21

Eusko Jaurlaritzak 10.700 etxebizitza erreberritu nahi ditu

Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Antolakuntza eta Etxebizitza sailburuak jakinarazi duenez, heldu den urtean 24 milioi euro bideratuko dituzte etxebizitzak erreberritzeko eta horrek 350 milioi euroko inbertsio pribatua ekar dezakeela uste dute. Helburua 10.700 etxebizitza erreberritzea da. Arriolaren Sailak 236,1 milioi euroko aurrekontua izanen du, jaz baino %5,7 gehiago. Aurrekontuaren %67 alokairura bideratuko dute eta %24 etxeak eraberritzera.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/11/21

Sozialistek eta Podemosek gobernua osatzeko akordioa izenpetu dute

Pedro Sanchez Espainiako gobernu buru, PSOEko buruak eta Pablo Iglesias Unidos Podemoseko buruak koalizio aurrerakoia osatzeko akordioa izenpetu dute hauteskundeen biharamunean. Aitzineko hauteskundeen ondotik, sei hilabetez ezin izan zuten egin akordioa, egun bakar batez lortu dute. Egia da hauteskundeen emaitzak ez direla onak izan ez bata eta ez bestearentzat: bi alderdiek botoak eta hautetsiak galdu baitituzte. Baitezpadakoa zitzaien akordio batera heltzea maldan behera gehiago lerratu gabe, beren hautesleak okaztatuz. Orain gobernu berria osatzeko norekin eginen dituzten aliantzak beharko dute argitu. PNVko jeltzaleen sostengua izanen dute bainan alderdiak, hastapenean iragarriak zitzaizkion 7 hautetsien ordez, sei baizik ez ditu izanen ; PPrentzat joanen da postua postazko botoen ondorioz.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2019/11/21

Gobernu akordioa norekin?

PSOEk eta Unidas Podemosek 155 boto dituzte guzira, 176ko gehiengo osotik urrun, baina inbestidura lor dezakete hainbat alderdiren abstentzioa bermatuz gero. Zeren bigarren itzulian boto gehienak biltzen dituena izanen baita garaile. Gobernua osatzeko koalizioak beharko ditu gutienez 169 boto: PSOE, Unidas Podemos, Mas Pais, PNV, BNG, PRC eta Teruel Existe dira aipatu sustengatzaile posibleak. Ciudadanos-ek argi jakinarazia du ez duela koalizioa sustengatuko. Koalizioari gobernuko bidea irekitzeko, ERC katalandarren alderdi nagusiarekin zerbait beharko dute lotu. Orain arte Sanchez gobernu buruak ukatu dien elkarrizketari atea ireki beharko du iduriz Sanchez-ek. Katalandarrek, sustenguaren truke, galdatuko diote gutienez preso diren hautetsien aske uztea eta gehiago ere elkarrizketa eta negoziazioa.

Irakurri segida

3524. zbk

Gure Hitza | 2019/11/21

Herriko bozak

Umore handia eta izpiritu idekia zituen Piarres Larzabal azkaindar apez idazleak, hain segur begi onez ikusiko zukeen aspaldiko bere antzerki bat Maika Etxekopar züberotar taula zuzendariak hain polliki gaurkotzea. Larrazken huntan mail goreneko jokolariek antzestua, herriz herri arrakasta gaitza, ez erraiteko itzela, biltzen ari du. Antzerki horrek bi gogoetaren bazka eskaintzen baitu, heldu den martxoko herri hauteskundeetan aurkeztuko diren ipar Euskal Herritar guziei on eginen lieke ikustea. Bai, gure hiri eta herri gotorrenetan bulta huntan hasiak dira bazterrak berotzen, zerrenden eta egitarauen apailatzen; zonbait gunetan ez da zerrenda eskasiarik. Aldi huntan, gutiz gehienek ingurumena ezartzen dute lehen aipamenetan. Lapurdiko hirietan itsasoaren kutsadura dute kezka nagusi, udan metatzen diren jende oste handiegiengatik euri erauntsi bakotxak ur zikinak gaindikaraziz, zonbait egunez hondartzetan nehor ez ditaikelakotz maina. Ez litaikea berdin kezkat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016