Kostaldean | 2019ko Azaroaren 21a

Jose Antonio Aguirre zena gogoan

Jose%20Antonio%20Aguirre%20zena%20gogoan

Oraidanik har gogoan heldu den astean izanen dela, ortzegunarekin usaian bezala, Donibane Lohizuneko batzokiak muntatu hitzaldia, (19:00), Dukontenea egoitzan. Hizlaria, Jean-Claude Larronde historialari jakintsuna. Gaia, Jose Antonio Aguirre lehendakari zenaren bizia. Nola bermatu zen alderdi jeltzalearen alde eta nola plantatu lehen euskal gobernuaren buru. Bai eta nola iharduki zuen Franco diktatorearen urte latz heietan.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2019/11/21

Urruña eta Sulzbach

Urruña parekatua da Alemaniako Sulzbach hiriarekin. Bi herrien artean badira harreman jarraikiak. Oraino azkartu behar litazkeenak heldu den urtean. 2020an alabainan ospatuko dira parekatze horren 40 urteak. Apailueri jadanik plantatuak dira. Urruñar andana bat joanen da Sulzbacherat heldu den udaberrian, maiatzaren 21etik 26rat. Autobusez edo hegazkinez, bakoitxak hauta. Izenak hartzen ditu oraidanik eta abenduaren 20a arte parekatze hortaz arduratzen den elkarteak. Deitzen ahal da berdin elkarteburua, Michèle Goya, 06 50 97 70 20.

Irakurri segida

Kostaldean | 2019/11/21

Zikin meta horiek

Donibane Lohizunen, frango eztabaida saminak badira han eta hemen metatzerat utzi zikin eta hondarkinengatik. Herri Berri abertzale taldeak du bixi bixia salatu egoera hori, ezin onetsia daukana. Hogoi bat tokitan badirela azpimarratu du erranez herriak larderia gehiago behar lukeela agertu. Herriko Etxea ez da ados. Dauka zikintegi horietarik ez dela handienez bospasei baizik eta gainerat ez direla eremu publikoan. Bestalde, erne dagoela zikinik ez nor nahik nun nahi eta nola nahika uzteko.

Irakurri segida

3524. zbk

Gure Hitza | 2019/11/21

Herriko bozak

Umore handia eta izpiritu idekia zituen Piarres Larzabal azkaindar apez idazleak, hain segur begi onez ikusiko zukeen aspaldiko bere antzerki bat Maika Etxekopar züberotar taula zuzendariak hain polliki gaurkotzea. Larrazken huntan mail goreneko jokolariek antzestua, herriz herri arrakasta gaitza, ez erraiteko itzela, biltzen ari du. Antzerki horrek bi gogoetaren bazka eskaintzen baitu, heldu den martxoko herri hauteskundeetan aurkeztuko diren ipar Euskal Herritar guziei on eginen lieke ikustea. Bai, gure hiri eta herri gotorrenetan bulta huntan hasiak dira bazterrak berotzen, zerrenden eta egitarauen apailatzen; zonbait gunetan ez da zerrenda eskasiarik. Aldi huntan, gutiz gehienek ingurumena ezartzen dute lehen aipamenetan. Lapurdiko hirietan itsasoaren kutsadura dute kezka nagusi, udan metatzen diren jende oste handiegiengatik euri erauntsi bakotxak ur zikinak gaindikaraziz, zonbait egunez hondartzetan nehor ez ditaikelakotz maina. Ez litaikea berdin kezkat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016