Txinak ofizialki onartzen ditu 50 hizkuntza
desberdin bakoitza bere telebista kanalarekin.
Bere eremuan bost lurralde autonomo
onesten ditu, hauek izanik: Tibet,
Guangxi, Ningxia, Mongolia eta Xinjlang.
Azken lurralde hunek Txinako eremuaren
seigarren partea osatzen du, 22 milioi
biztanlerekin. Hauek kasik erdia Uigurrak
dira (%44), Hantarrak (%40), Kazaktarrak
(%6,75) eta Huis-ak (%4,5). 1954an Uigurrak
ziren kopuruz aise nagusi, hauxe
haien betidaniko bizilekua izanki eta. Beren
erresuma independentea izan zuten
eremu horretan 1514tik 1705 arte. Geroztikago,
20garren mendean bi aldiz beren
errepublika independentea ezagutu dute:
1933-1934an eta 1944-1949 artean Maok
Txina komunismorat pasarazi aitzinttoan.
Komunista txinatarrek ez zituzten Uigurrak
bekoan beko eraso. Independentzia
galduaren mina soleitzeko Xinjlang lurralde
autonomo ezarri zuten, Uigur hizkuntzaren
ofizialtasuna ezagutuz. Uigurrak
musulman sunitak dira. Ezagupen
horiek gero eta sinbolikoagoak bilakatzen
ari dira, 1980 urtetarik honat Txinak
erraztasun handienak ekartzen baitizkie
Uigurren
artera bizitzera joaiten direnei.
Horien artean Han, Txinako etnia nagusia.
1989 urtean %6 ziren, orain %40ko
marran dira.
Txinak gordean erabiltzen duen itotze
demografiko horren ondoan, errepresioa
ozka on batez emendatua du 2014tik aitzina.
Orduan Xi-Jinping gobernu-buruak
Xinjland-erat egin zuen bisitaldiaren kari
Uigurrek muntatu nahasmenduetan 31
presuna hil ziren. Badirudi orduan erabaki
zuela Txinak “formakuntza zentroak” zabaltzea.
Uigur errebeldeek diote 500 lan
kanpamendu irekiak dituela Txinak eta
milioi bat pasa Uigur zentro horietan hetsirik
atxikiak direla.
Berri hori osoki baieztatzen du berriki New
York Times egunkariak eskuratu duen dokumentu
ofizialak. Kazetari amerikarren
ustez txinatar buruzagien arteko barnedokumentu
bat da, baieztatzen duena
Xinjlang-eko txinatar buruzagi anitzek ez
dituztela gobernu zentralaren erabaki gogorrak
betetzen.
Iragan aste-buruan Alemaniako gobernuak
onetsi du gutxieneko erretreta zutik
emaitea 2021eko urtarrilaren lehenetik
aitzina. Xahar-laguntza horren hunkitzeko
erakutsi beharko da 35 urtez gutxienetik
soldatari lotuak diren urtesariak pagatuak
izan direla. Ez da baldintza bakarra,
hilabetean 1250 euro baino irabazi gutxiago
dutenek hunkiko dute, 1950 euro bikoteen
kasuan. Segur da beraz aberatsek ez dutela
erretreta hori hunkiko.
Alemaniako administrazioak estimatua du
milioi batek bederen betetzen dituela erretreta
horren hunkitzeko baldintzak. Barne
dira anitz emazte ordutegi apaleko lan
kontratuak lerrokatu dituztenak, haurrengatik
ere, eta bereziki soldatak apalago diren
Alemania ekialdean bizi izan direnak.
Bestalde beti indarrean dago Alemanian
sozial-demokratek hartu zigor-erabakia, epe
luzeko langabeak hunkitzen dituena ez dutelarik
onartu proposatuak zaizkien formakuntza
ikastaldiak segitzea. Lehen proposamen
ukapenarentzat laguntza publikoa %30ez
apaldua...
Europako Batasuneko estatuek urtean bost
milioi arrain tona ekoizten dute. Ez da aparantziarik
ere aski Europarren arrain gosea
eztitzeko, beste sei milioi tona kontsumitzen
dute kanpotik sarrarazirik. Bost milioi
arrain tona Europako portuetara erakartzeko
badira 83.000 arrantza ontzi, horietarik 6570
frantsesak, kasik denak (%84) txikiak, luzetasunean
hamabi metro pasatzen ez dutenak.
Aspalditik ezagutzen dituzte itsasoan arrain
leku emankorrenak, hala nola Mantxa itsasoa
hexagonoko ipar mendebalean.
Hona nun eremu horretan ari diren arrantzale
frantses ontzi txikiei agertzen zaien urri
hastapenean Margiris izeneko ontzi sarelari
erraldoia, 143 metro luze, eta gibeletik
600 metroko sarea tiratzen duena. Arrantzalek
kontuak fite ateratzen dituzte: ontzi
erraldoi horrek egun bakar batean biltzen
du Trouville portuko 50 ontziek urte osoan
harrapatzen dutena. Eta dozena erdi bat
egun berantago, hona jiten dela beste ontzi
erraldoi bat: “Annie Hillina” deitua, 86...
Gipuzkoako Foru Aldundiak Arantxa
Urretabizkaia idazle donostiarrari
eman dio 2019ko Anton Abbadia
saria, epaimahaiak aho batez hala
erabakita. Ohitura den moduan,
abenduaren 2an jasoko du saria irabazleak.
"Urretabizkaiak bizitza osoa
darama euskararen alde lanean, baita
egoerarik zailenetan ere; euskara
batuaren erabilera normalizatzea lortu
zuen eta gure hizkuntza aro modernora
ekarri zuen belaunaldiaren ordezkaria
da. Gainera, aitzindaria izan
da euskal literaturan emazteeri lotu
gaietan”, azaldu du Eider Mendoza
Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak.
Literatur sorkuntzaren hainbat
arlotan nabarmendu da Urretabizkaia.
Bere lan aipagarrienen artean daude,
besteak beste, “Zergatik, Panpox”
(1979), “Koaderno gorria” (1998),
“3 Mariak” (2010), “Zuri-beltzeko
argazkiak” (2014) eta “Bidean ikasia”
(2016). Anton Abbadia saria Gipuzkoako
Foru Aldundiak sortu zuen
1996an, euskararen normalizazioaren
alde lan egiten duten pertsona eta
elkarteak s...
Altsasuko epaitegiak erabakiko
du aurtengo “Ospa Egunean” herra-
deliturik egon ote zen. “Ospa
Eguna” agorrilaren 31n egin zuten,
eta Dignidad y Justiciak salaketa
aurkeztu zuen. Epaileak ez du ikusi
terrorismo-deliturik, baina bai herradelituen
usainak; Auzitegi Nazionalak
azken horietan eskumenik ez
duenez, Altsasura bidali du auzia.
Ekitaldia hasi baino guti lehenago,
epaileak debekatzea baztertu zuen,
prokuradorearen irizpidearen aurka,
nahiz eta agintariei eta segurtasun
indarrei kontrolatzeko agindua
eman. Orain, herra delitu bat egon
daitekeela erabaki dute, beraz, Altsasuko
epaitegiek dute auzia aztertzeko
eskumena.
Erabakiaren arabera, “Ospa Eguna”
beti agorrilaren bukaeran egiten
dute herri bazkari, dantza edo
kalejirarekin, "herriaren parte-hartze
esanguratsuarekin" eta "Guardia
Zibilaren kontrako giroa sortzeko"
helburu "argiarekin", "Euskal Autonomia
Erkidegotik eta Nafarroatik
alde egin dezaten". 2016ko urrian bi
guardia zibil eta h...
Pariseko karriketan, eta beste
zonbait hiritan ere, hala nola
Bordelen, orotarat milaka bildu
dira eta ibili ere xuriz jauntziak,
edo urdinez eta berdez, mediku,
erizain eta beste artatzaile,
denek arrangura berak agertzen
zituztela, erran eta erran ospitaleak
arras eri direla: langileak
eskas, laneko baldintza txarrak,
irabaziak apalegi. Aspaldiko
arrangurak alde bat emendatuz
doatzinak. Larrialdi zerbitzuetan
bereziki, bazterrak biziki kexu,
hola ez dela segitzen ahal.
Macron presidentea bera ere
kezkatua naski, hala iduri zuen
segurik Epernay hiritik mintzatu
denean. Azpimarratuz haatik
gaitz hori aspaldian hor dela eta
hitzemanez aste huntan berean
zerbait aterabide funtsezkori
plantatuko dela gobernua. Eta
nolaz ez da orai arte gehiago
ernatu?
Elurte pollita izan da hor gaindi,
bakan ikusten dena azaroan.
Elurra frango lodi mendietan,
hori ez da baitezpada hain harrigarri,
bainan ere aise beherago
jautsia hala nola Isère aldean
eta eskualde bereko beste
bospasei departamendutan.
Haize hotza merke, makur frango,
argindarra ere joana anitz
etxetan. 170.000 familia egon
dira bizpahiru egunez segidan
elektrikarik batere gabe. Alta,
zernahi langile ari zirelarik gostaia
gosta makurrak ahal bezen
laster xuxendu nahiz. Bainan
hainbeste lan bazuten egiteko!
Aro-ikerleen arabera egun latzak
izan badira ere horrek ez
du haatik erran nahi negua
goixtiar eta bortitz izanen dela.
Hori geroxago ikusi behar.
Itsas-bazterretan aldiz, uhainak
azkar eta kexu, jendea biziki
kasu eginez ibili behar. Gaitzeko
euritea bestalde oraino.
Horiz Jauntzi delakoak berriz
agertu dira beren mugimenduaren
lehen urtebetetzea
ospatu beharrez. Mugimendu
bat azkar ibili zena zonbait
hilabetez eta gero eztitu, lekuka
arrunt
gelditzeraino. Iragan
asteburuan, berrehun bat
manifestaldi izan dira Frantzia
guzian gaindi. Oro har jendea
bildu da polliki bainan ez halere
espantu egitekorik. Aroa ere
txarra egia erran. Dena den,
bi egunak arras nahasiak izan
dira, gehienik larunbata eta
bereziki Parisen. Batzuk beren
betiko aldarrikapenak entzunarazi
dituzte frango lañoki bainan
bazter nahasle asko ere bazen
eta zalaparta frango ikusi da,
makur asko ere ba ondorioz.
Berriz haste beraz?
Ziburun, obra pizkorrak laster egitekoak dituzte
Oletako bidean, autobidearen gainetik
eraiki zubian. Segurtasun neurriak azkartzeko
gisan. Pasaia handia bada hor gaindi, gero
eta auto gehiago. Jadanik apailueri plantatuak
dira zubiaren alde batean. Obra handiena akulatuko
da haatik urtarrilaren 6tik goiti eta denak
untsa joanez 12 astez, heldu baita martxoaren
31 arte. Epe hortan zubia zerratua izanen da.
Jadanik idazki handi bat ezarria dute bide bazterrean
jendea jakinaren gainean izaiteko. Zubia gisa hortan zerratua izanez, itzuli handixko
bat egin beharko da batzutan, konparazione
Ziburuko hiribarnetik Erreka-Zahar eta Zaldi
Xurito auzoaldetarat heltzeko, edo alderantziz
auzoalde horietarik hiribarnerat. Diote segurtasunak
ez duela parerik eta ez ditakeela
bestela egin.
Hendaian, herriko kontseilua bildu da eta
gehienik mintzatu dira bulta huntan zerratua
den prezeturtegiari bizi berri baten emaiteaz,
gisa hartako obrak akulaturik etxe hortan.
Hor plantatuko dira familien kutxa eta osasun
asurantzarena, oraiko ustez hemendik
urte bat eta zonbait hilabete barne, arte huntan
hondartzaldeko posta xaharrean egonik,
posta hori ere zerratua izanki-eta. Prezeturtegi
xaharrean, herriak beretzat atxikiko ditu gibelaldeko
bi gela eta herriko poliza plantatuko da
lehen estaian. Bilkura berean jakin da hein bat
epe laburrean, herriak desmartxa asko eginik,
Hendaian plantatuko direla mediku berezitu
zonbait, bulta huntan eskas direnak.
Umore handia eta izpiritu idekia zituen
Piarres Larzabal azkaindar apez idazleak,
hain segur begi onez ikusiko zukeen aspaldiko
bere antzerki bat Maika Etxekopar
züberotar taula zuzendariak hain polliki
gaurkotzea. Larrazken huntan mail goreneko
jokolariek antzestua, herriz herri
arrakasta
gaitza, ez erraiteko itzela, biltzen
ari du. Antzerki horrek bi gogoetaren bazka
eskaintzen baitu, heldu den martxoko
herri hauteskundeetan aurkeztuko diren
ipar Euskal Herritar guziei on eginen lieke
ikustea.
Bai, gure hiri eta herri gotorrenetan bulta
huntan hasiak dira bazterrak berotzen,
zerrenden eta egitarauen apailatzen; zonbait
gunetan ez da zerrenda eskasiarik. Aldi
huntan, gutiz gehienek ingurumena ezartzen
dute lehen aipamenetan. Lapurdiko
hirietan itsasoaren kutsadura dute kezka
nagusi, udan metatzen diren jende oste
handiegiengatik euri erauntsi bakotxak ur
zikinak gaindikaraziz, zonbait egunez hondartzetan
nehor ez ditaikelakotz maina.
Ez litaikea berdin kezkat...