Han eta Hemen | 2019ko Azaroaren 28a

Haziak Mintzo: Lasterka kirolara

Hendaiako San Bixente eskolako CM1 ikasleak

Haziak%20Mintzo:%20Lasterka%20kirolara

Pasa den azaroaren 8an, Behobia/San Sebastián lasterketa izan zen. Mugan bizi direnentzat, ekitaldi garrantzitsu eta jendetsu bat izaten da urtero. Atletismoak, eskolatik kanpo baita barnean inportantzia gero eta indartsua dauka. Gure klasean bezala, kirol momentuetan, ez dira futbol kamisetak bakarrik ikusten baizik eta inguruko atletismo taldeenak ere! Ikasturte hastapenetik, lasterketari buruzko ziklo bat bururatu dugu. Hiru ardatz nagusiz konposatua zen: iraupena (bakoitzak denbora bat kontratatzen zuen eta errespetatzea saiatzen zen); errelebo lasterketak (lasterka kolektiboa, estresantea bezain dibertigarria) eta abiadura lasterketa (kronometratuta, teknika indibidualki landuz ehunenak murriztea saiatu gara guziok). Hurrengo urterako seguru prest izango garela Behobia/San Sebastián txiki irabazteko!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2019/11/28

Itsas Bazterretik: "LAUGHTON"

Piarres Larzabal Kolegioa

Itsas%20Bazterretik:%20LAUGHTON
Azaroaren 15ean, ostiral arratsaldez, 4A gelakoek, Pac proiektuaren kari lehen antzerki bat ikusteko aukera izan dute, Senpereko Larreko gelan, "Laughton" izenburupeko antzezlanarekin. Antzerki laburra baina interesgarria izan da, hainbat gai ezberdin jorratu dituenak: familia, desamodioa... etab. Laughton 10 urteko mutiko baten izena zen, frantsesezko "automne" sasoiaren izenetik etorria. Bilduma: Gizon bat sobera luzaz falta egon da. Orduan emaztea idazten hasiko da, ez hiltzeko" eta Laughton mundura ekarriko du. Eta gizona berriz jiten da: "Ez da ene semea". Haur sortzea eta sorkuntza; desorekan eta desamodioan den familia; sekretuak, gezurrak... egia. Norbera errealitatetik libra ote daiteke? Norberak bere istorioa asma ote dezake? "Létée" eta "Livère" ikusgarrien ondotik, Stephane Jaubertiek alegia fantastiko bat kontatzen digu berriz ere, larrazken kolorez jantzia, errealitate soziala eta ametsa nahasten dituena. Apainketak oso politak ziren, ...

Irakurri segida

3525. zbk

Gure Hitza | 2019/11/28

Neguila

Janbattitt Dirassar

Hor berean dugu abendoa, gero eta gehiago abendu deitzen duguna. Ene partetik aspaldian badut haatik halako arranguraño bat, urteko azken hilabeteak ukan baitu lekuka beste izen bat, neguila, batzuk laburtzen dutena, negila erranez, eta arras egokia berenaz, ene gustuko segurik, adiarazteko negua laster hasiko dela. Ez litakea domaia neguila izen hori arrunt eta alde bat galtzerat uztea? Gauza bera beste hilabete izen zonbaitentzat. Hala nola ilbeltza -hilabete beltza – hor delarik urtarrilarentzat eta loraila maiatzarentzat. Gainerat, abenduaren kasuan baditake nahasketa bat bezala bainan egia erran gaurko egunean hortaz ez duke nehork axola handirik. Alde batetik hilabete izena da alabainan eta bestetik Elizaren egutegian Eguberri aitzineko denboraldia. Bestaburu horren prestatzeko baliatzen dena. Bi abendu badira nolazpait. Eguberri aipatu baitugu, hirietako karrika eta plazetan anitz tokitan jadanik ezarriak dira Eguberri eta Urtats gogoan paratzen diren argi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016