Esne, olio, irin... kafe
Atxikitzen den edozoin elikagai
saltegiko karroan sartu eta
kanporat ateratzean pausatzen
ahalko duzue Hazkurri Bankuari
zuzentzeko. Bolondres taldeek
beren arduradunekin sailkatu
eta ekoizkinak altxatuko dituzte,
gero beharren arabera partekatzeko
familieri edo otruntzen
zerbitzatzea segurtatzen duten
elkarteeri. Ortzirael eta larunbat
huntan, egun guzian antolatua
da behartsueri jana eta
bihotz-berotasuna hornitzeko
hutsezin bilketa handi hori.
Laguntza Katolikoaren arabera
Frantzian 3 milioi haur pobreziaren
sareetan hartuak litezke,
5 haurretarik 1 beraz: ezin sinetsia,
hoinbertze diru xahutze eta
ele ederren erresuman. Eta ez
pentsa gure eskualdean ez dela
beharrik. Elkartasunaren urratsa
egitea gure esku dago eta
esku zabaltasunak aberastuko
gaitu. Haurridetasunez.
Jostailu, joko eta liburu burtsa:
“Appel Détresse” elkarteak
antolatua du eta hazilaren
29 arte baduzue zuen
emaitza ekartzeko Herriko
Etxerat. Gauzek estatu onean
izan behar dute gero prezio
apalean salgai eman edo opari
gisa izaiteko baliatuak bailitezke
elkartearen fagoretan.
Euskal Herria Cantat Ttiki
Euskal Herriko Abesbatzen
Elkarteak Iparraldeko Abesbatzen
Elkartearen laguntzarekin,
5. aldikotz muntatuko duen
ekimena hazilaren 30ean iraganen
da Azkainen. Ehun bat
haur kantu tailerretan bilduko
dira koru zuzendarien ardurapean
(10:00): Arabako Lumturi,
Bizkaiako Kantalai, Gipuzkoako
Andoaingo Udal Musika Eskola
eta Iparraldeko Tximi Txama
abesbatzek Imanol Lizasu
Errenteriako Zaria koru eskolako
zuzendariak hautatu eta landu
beharrikako obrak pikoan ezartzeko.
Gero talde bakotxak eta
denek elgarrekin eskainiko dute
kontzertua dohainik, Azkaineko
elizan (17:30), Imanol Lizasuren
gidaritzapean.
Eguberriko merkatua
Iraganen da goizetik arrats
abenduaren 1ean Pierre
Loti plazan
Hor berean dugu abendoa, gero eta gehiago
abendu deitzen duguna. Ene partetik aspaldian
badut haatik halako arranguraño bat, urteko azken
hilabeteak ukan baitu lekuka beste izen bat,
neguila, batzuk laburtzen dutena, negila erranez,
eta arras egokia berenaz, ene gustuko segurik,
adiarazteko negua laster hasiko dela. Ez litakea
domaia neguila izen hori arrunt eta alde bat
galtzerat uztea? Gauza bera beste hilabete izen
zonbaitentzat. Hala nola ilbeltza -hilabete beltza
– hor delarik urtarrilarentzat eta loraila maiatzarentzat.
Gainerat, abenduaren kasuan baditake
nahasketa bat bezala bainan egia erran gaurko
egunean hortaz ez duke nehork axola handirik.
Alde batetik hilabete izena da alabainan eta bestetik
Elizaren egutegian Eguberri aitzineko denboraldia.
Bestaburu horren prestatzeko baliatzen
dena. Bi abendu badira nolazpait.
Eguberri aipatu baitugu, hirietako karrika eta
plazetan anitz tokitan jadanik ezarriak dira Eguberri
eta Urtats gogoan paratzen diren argi...