Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2019ko Azaroaren 28a

Baigorri

Baigorri

Euskal Trail Azaroaren 16an, Plaza Xokon iragan da Euskal Trail elkartearen biltzar nagusia, antolatzaile, laguntzaile eta korrikalari multxo ederra bildurik. Orokorki, 23garren edizioa, arazo larririk gabe iragan da eta hortaz Christian Oçafrain lehendakaria eta antolatzaileak harro zauden. Biltzar huntan, kirol emaitzak bazter utzi dira. Aipatu diren gaiak ziren: antolakuntza, laguntzaileen lana, logistika eta diru kontuak. Hastapenean halere, zonbait zenbaki agertu dituzte: 3.213 korrikalarik parte hartu dutela, hauetan %34 emazteak, 413 borondate oneko laguntzaileak; 100 elkarteren diru laguntza, 265km balisatuak. Korrikalariak 5 erresumetarik heldu dira, bainan gehienak Frantziako 69 departamenduetarik eta nagusiki %54 gure departamendutik, hauetan %41 Iparraldetik. Komunikazio handia egiten da telebistaz, prentsaz, irratiz baita sare sozialez. Biltzar huntan, berrikuntza bazen, bost parte hartzailek pantailean sail desberdinetako beren lekukotasuna ekarriz. Betti Ourthiaguek (130km korrikalaria) zion antolakuntza arras ona zela; ibilbide ederra, seinalatze argia, kalitateko janariak. Maddalen Berterrechek (hornidura) hobeki menperatzen dituztela janari eta edariak, lasterkarien sustengatzaile direla ere. Didier Ospitalek solas berak atxiki ditu, Agnes Garces-ek (sokorritzailea) zion artatzeko ahalak anitz hobetu eta emendatu dituztela: 8 mediku, 35 sokorritzaile, 14 kine, 8 podologo, 2 osteopata, 60 ohe, kadira anitz. Michel Ormart-ek (korrikalaria) lehen urteetan parte harturik eta urte multxo batez huts eginik, aurtengoan berriz jin da eta ez du hasierako giro goxo hura aurkitu. Ikusmolde horiek aberasgarriak izan dira antolatzaileentzat. Hiru joeleta ibili dira “Trail gourmand” lasterkaldian plazer handia ekarriz enbalditueri. Holako gertaerak diru kontu garrantzizkoak dauzka, aurtengoan, buxeta 339.667 eurokoa izan da. Heldu den urteko, kanbiamenik ez da izanen, sei lasterkaldiak berdin eginen dira eta baldintza beretan eta hauek kurrituko dira maiatzaren 22 eta 23an. Zonbait galde berezi eztabaidatu ondoan, parte hartzaile guziek kolazio gozagarri baten inguruan bururatu dute elgarretaratzea
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3525. zbk

Gure Hitza | 2019/11/28

Neguila

Janbattitt Dirassar

Hor berean dugu abendoa, gero eta gehiago abendu deitzen duguna. Ene partetik aspaldian badut haatik halako arranguraño bat, urteko azken hilabeteak ukan baitu lekuka beste izen bat, neguila, batzuk laburtzen dutena, negila erranez, eta arras egokia berenaz, ene gustuko segurik, adiarazteko negua laster hasiko dela. Ez litakea domaia neguila izen hori arrunt eta alde bat galtzerat uztea? Gauza bera beste hilabete izen zonbaitentzat. Hala nola ilbeltza -hilabete beltza – hor delarik urtarrilarentzat eta loraila maiatzarentzat. Gainerat, abenduaren kasuan baditake nahasketa bat bezala bainan egia erran gaurko egunean hortaz ez duke nehork axola handirik. Alde batetik hilabete izena da alabainan eta bestetik Elizaren egutegian Eguberri aitzineko denboraldia. Bestaburu horren prestatzeko baliatzen dena. Bi abendu badira nolazpait. Eguberri aipatu baitugu, hirietako karrika eta plazetan anitz tokitan jadanik ezarriak dira Eguberri eta Urtats gogoan paratzen diren argi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016