Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2019ko Azaroaren 28a

Bidarrai

Bidarrai

Gaztain gaualdi goxoa – Zer haize eta euri erauntsiak larunbatean! Halere gaztainaren inguruko gaualdia goxoki iragan da. Erretzaileek haatik badute segurki merezimendu, holako baldintzetan kanpoan errerik gaztaina, haize eta euripean. Sala barnean hirurogoi lagunek nunbaitan, heldu eta haur, gozatu dituzten gaztainak, sagarno edo sagar jusez lagundurik eta ondotik bixkotx murtxagarriz. Eta bururatzeko kantua da altxatu, Erramun Intzaurgarat Pino ginuela musikari aparta, zenbaitzuk musean ere ari zirela. Eskerrak bihotzetik Otxaldetarrak elkarteari.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3525. zbk

Gure Hitza | 2019/11/28

Neguila

Janbattitt Dirassar

Hor berean dugu abendoa, gero eta gehiago abendu deitzen duguna. Ene partetik aspaldian badut haatik halako arranguraño bat, urteko azken hilabeteak ukan baitu lekuka beste izen bat, neguila, batzuk laburtzen dutena, negila erranez, eta arras egokia berenaz, ene gustuko segurik, adiarazteko negua laster hasiko dela. Ez litakea domaia neguila izen hori arrunt eta alde bat galtzerat uztea? Gauza bera beste hilabete izen zonbaitentzat. Hala nola ilbeltza -hilabete beltza – hor delarik urtarrilarentzat eta loraila maiatzarentzat. Gainerat, abenduaren kasuan baditake nahasketa bat bezala bainan egia erran gaurko egunean hortaz ez duke nehork axola handirik. Alde batetik hilabete izena da alabainan eta bestetik Elizaren egutegian Eguberri aitzineko denboraldia. Bestaburu horren prestatzeko baliatzen dena. Bi abendu badira nolazpait. Eguberri aipatu baitugu, hirietako karrika eta plazetan anitz tokitan jadanik ezarriak dira Eguberri eta Urtats gogoan paratzen diren argi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016