Herriz Herri - Iruri (Z) | 2019ko Azaroaren 28a

Iruri

Iruri

Mintzaldia: “Etxahun Iruri”, azaroaren 29an Iruriko salan (20:30). Aurten 40 urte eginen dü Etxahun Iruri zentü dela. Karia hortan, Xiberoko Botza irratiak gaüaldi bat antolatzen dü azaro honen 29an, ostiralearekin (20:30), Iruriko herriko gelan. Idatzi dütüan kantore eta pastoralen bidez egin düan ekarpenaz hitz egiteko, bildüko dira: Jean Pierra Recalt pastoral errejenta, Lüxi Etxecopar “Ximena” emazteek eman Etxahunek idatzi pastoralean parte hartü züana, Allandu Etxahun semea, Mixel Arotze kantaria, Mixel Etxekopar txülülaria, eta Maider Bedaxagar “Amaren Alabakoa”. Parte harzale horiekin, eztabaidatüko da, zer ondare ützi deikün Iruriko koblakari, pastoral idazle eta kantore hunzaileak, bai eta aipatüko, egünko eüskal kültüran bere lanak zer ondorio üken düan, Etxahun-en kantore zonbait emanik izanen dira gauldiaren ürhentzeko
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3525. zbk

Gure Hitza | 2019/11/28

Neguila

Janbattitt Dirassar

Hor berean dugu abendoa, gero eta gehiago abendu deitzen duguna. Ene partetik aspaldian badut haatik halako arranguraño bat, urteko azken hilabeteak ukan baitu lekuka beste izen bat, neguila, batzuk laburtzen dutena, negila erranez, eta arras egokia berenaz, ene gustuko segurik, adiarazteko negua laster hasiko dela. Ez litakea domaia neguila izen hori arrunt eta alde bat galtzerat uztea? Gauza bera beste hilabete izen zonbaitentzat. Hala nola ilbeltza -hilabete beltza – hor delarik urtarrilarentzat eta loraila maiatzarentzat. Gainerat, abenduaren kasuan baditake nahasketa bat bezala bainan egia erran gaurko egunean hortaz ez duke nehork axola handirik. Alde batetik hilabete izena da alabainan eta bestetik Elizaren egutegian Eguberri aitzineko denboraldia. Bestaburu horren prestatzeko baliatzen dena. Bi abendu badira nolazpait. Eguberri aipatu baitugu, hirietako karrika eta plazetan anitz tokitan jadanik ezarriak dira Eguberri eta Urtats gogoan paratzen diren argi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016