Ongi izaitearen eguna ongi pasatu
da, gan den urtean baino jende
gutiago izan da, bainan oroitu
denbora txarra zela, hala ere jendea
interesatua zen konferentzian
bai eta ere tailerretan batetik bertzerat
ibili baitira. Heldu den urtean
berriz egitea pentsatzen dute. Taldeak
denak eskertzen ditu.
Kontseiluko berri
Herriko lurretan, 2028 urte arte, 8
alokatze erreberritu dituzte laborarieri.
Andiazabal eta Indart GAEC etxaldeak
uzten dituzte beren alokatzeak
eta eskua emaiten diote
GAEC Artzainari hazilaren lehenetik,
2027ko buruilaren 30a arte.
Elektrikarentzat ere badira lan
batzuk egin beharrak, denak
onetsiak izan dira.
Lezetako prezioak ere egin dituzte
9€ helduentzat, 7,50€, 14-17 urte
dituztenentzat eta 5-13 urte artean
5,50€.
Telefonoko zuntz optikoarentzat
(fibre optique) ezarri dute armairu
handi bat Arizmendiko aldean,
Burkiko bidean, zuntz hori emana
izanen da 2020 edo 2021 artean.
Atxuri Arteari ere alokatzea erreberritu
diote bi urterentzat.
Urriko sortzeak: Chretien Guerendiain
Intza 10-11.
Heriotzeak: Aspirot Marie-Pierre
sortzez
Dutournier 66 urtetan
Akoka Leze aldekoa 10-02. Errandonea
François 78 urtetan Arbu
Zaharrekoa
10-22.
Abisu:
- Hazilaren 30ean larunbat egun
guzian (9:00-19:00) Lur Berri gelan
Eguberriko merkatua San Josepe
eskolako haurren burasoek antolaturik,
izanen da edateko eta jateko
hor berean, etorri haur horien
sustengatzerat.
- Larre erretzeak egin nahi dituenak
behar du izena eman Herriko
Etxean hazilaren 30a aitzin.
- Beti Gazte elkarteak antolatzen
du aurtengo azken elkarretaratzea
abenduaren 7an, larunbatez,
Zugarramurdiko Azketa jatetxean.
Menua: sangria tapas batzuekin,
bakalaua errea, idi kostilak patatekin,
gasna, sagar tarta, arno beltza
eta gorria, kafea ondokoarekin
35€ eta kideentzat 28€. Zuen izenak
eman abenduaren 3a aitzin
deituz Jeannot 05.59.54.21.34,
Colette 05.59.54.22.23 edo Maite
06.31.62.90.66. Erretretatu guziak
gomitatuak dira elgarrekin egun
goxo baten pasatzerat, elkartearen
partez aitzinetik eskerrak deneri.
Pilota trinketean 2. mailan: Alfaro
Ellande – Calvet Daniel irabazdun
40-15 Goizeko Izarraren kontra.
Artekoak: Sansinena Xanti – Iribarren
Oihan irabazdun 40-00 Ñapurtarren
kontra. Gazteak: Mariluz
Julen – Etcheverry Unai irabazdun
40-04 Senpereren kontra. Iriarte
Eñaut – Iribarren Oihan irabazdun
40-15 Abarratiaren kontra. Gaztetxoak:
Vella Barneix Leni – Lecuona
Peio galtzaile 40-22 Abarratiaren
kontra. Etcheverry Pacheco
Manex – Zozaya Eñaut galtzaile
40-15 Endaiarrak-en kontra. Kimuak:
Goyheneche Ellande – Belleret
Milan irabazdun 40-36 Denek
Bat-en kontra. Bareyre Mikel –
Behotegui Manu irabazdun 40-00
Denek Bat-en kontra. Aguirre Arkaitz
– Pradere Donaiz irabazdun
40-18 Atzarriren kontra. Semerena
Eneko – Saint Martin Joanes irabazdun
40-22 Atzarriren kontra.
Umetxoak: Alduntzin Kaiet – Berasategui
Unai galtzaile 20-19 Zaharrer
Segiren kontra. Marin Imaz
Eneko – Vella Barneix Mani irabazdun
20-07 Oztibartarren kontra
eta galtzaile 20-13 Denek Bat-en
kontra. Heredia Unai – Aizpurua
Unai irabazdun 20-12 Zabaleta
Huerta Auritz – Saint Martin Andoniren
kontra.
Hor berean dugu abendoa, gero eta gehiago
abendu deitzen duguna. Ene partetik aspaldian
badut haatik halako arranguraño bat, urteko azken
hilabeteak ukan baitu lekuka beste izen bat,
neguila, batzuk laburtzen dutena, negila erranez,
eta arras egokia berenaz, ene gustuko segurik,
adiarazteko negua laster hasiko dela. Ez litakea
domaia neguila izen hori arrunt eta alde bat
galtzerat uztea? Gauza bera beste hilabete izen
zonbaitentzat. Hala nola ilbeltza -hilabete beltza
– hor delarik urtarrilarentzat eta loraila maiatzarentzat.
Gainerat, abenduaren kasuan baditake
nahasketa bat bezala bainan egia erran gaurko
egunean hortaz ez duke nehork axola handirik.
Alde batetik hilabete izena da alabainan eta bestetik
Elizaren egutegian Eguberri aitzineko denboraldia.
Bestaburu horren prestatzeko baliatzen
dena. Bi abendu badira nolazpait.
Eguberri aipatu baitugu, hirietako karrika eta
plazetan anitz tokitan jadanik ezarriak dira Eguberri
eta Urtats gogoan paratzen diren argi...