Biltzar nagusi
Heraitzeko Santa Katalina kaperaren
jabe den ''Les Amis de la
Chapelle'' elkarteak, joan den
igandean, beren patroinaren bestakari
meza ondotik, urteko biltzar
nagusia egin du, Heraiztar multzo
batekin eta auzapezarekin. Jeannot
Lastiri lehendakariak urteko
berri eman du, bai izan diren ekitaldietaz
bai eta finantzamenduetaz.
Kapera hortan meza bat emaiten
da hilabeteak ukan dezazken
bosgarren igandean, gehi besta
kari maiatzean eta Santa Katalinaz.
Aurten bi bataio ere egin dira.
Kaperari doi bat bizi emaiteko
antolatu ere ditu kantaldi batzuk,
hala nola Xiberotarrak bestakari,
Auzotik emazte taldea udan eta
Otxalde taldea joan den larunbatean,
90 bat entzule bilduz. Ganer
huste bat ere eginik izan da, eta
harmonium xaharra despeitua.
Atera etekinekin sankristiaren antolaketa
bukatu dute. Egitasmoeri
buruz lehendakariak azpimarratu
du segida iraunkor baten beharra
senditzen duela; auzo hortan biztanle
kopurua emendatzen ari da
eta damugarri litaike kapera hesten
ikustea behin betikotz, zaila
izan baititaike gero berriz idekitzea.
Egitasmo horietan aipatu da
hemendik urte bakar batzuetara
banka edo jar alkien berritzea higatzen
hasiak direlako; aipatu
ere uraren ezartzea bainan hunek
zailtasun gehiago agertzen ditu
funts pribatuetan pasa behar delako.
Ohartu dira ere urtean zehar
degradazio edo zitalkeria batzuk
izan direla ezin onetsiak. Segurtasunarentzat
lan batzuk eginak
izanen dira. Dener buru egiteko,
2020an kantaldi batzuk eta ganer
huste bat ber ikusten ditu elkarteak.
Auzo hortako biztanler bazkide
urtesaria hein berean atxikiz
(5 euro familia bakar) eskatua zaie
gehiago inplikatzea elkartean. Auzapezaren
hitz batekin eta adiskidantzako
baso batekin bukatu da
biltzarrea.
Arbola landatze
Uztaritzeko herriak eta ONF erakundeak
gomita bat luzatzen
dute herritarreri abenduaren 8ko
igande kari. Hardoia gunean (hau
Uztaritzeko oihanean da), arbola
landatze bat eginen da. Iniziatiba
horren helburua da uztariztarrek
konkretuki eta zuzenean parte har
dezaten oihanaren berritze proiektuan.
ONF erakundeko arduradun
bat hor izanen da egun hori
kudeatzeko. Parte hartzailer galdatua
da jarraikaraztea botak, eskularruak,
aitzurrak edo palaherrak,
bainan oroz gainetik umore ona.
Parte hartzailen errezebitzea orientazio
mahaiko aparkalekuan eginen
da (8:30). Izenak eman behar
dira Herriko Etxean abenduaren
5eko telefonoz: 05 59 93 00 44
edo emailez: mairie@ustaritz.fr.
Familia guzieri idekia da
Hor berean dugu abendoa, gero eta gehiago
abendu deitzen duguna. Ene partetik aspaldian
badut haatik halako arranguraño bat, urteko azken
hilabeteak ukan baitu lekuka beste izen bat,
neguila, batzuk laburtzen dutena, negila erranez,
eta arras egokia berenaz, ene gustuko segurik,
adiarazteko negua laster hasiko dela. Ez litakea
domaia neguila izen hori arrunt eta alde bat
galtzerat uztea? Gauza bera beste hilabete izen
zonbaitentzat. Hala nola ilbeltza -hilabete beltza
– hor delarik urtarrilarentzat eta loraila maiatzarentzat.
Gainerat, abenduaren kasuan baditake
nahasketa bat bezala bainan egia erran gaurko
egunean hortaz ez duke nehork axola handirik.
Alde batetik hilabete izena da alabainan eta bestetik
Elizaren egutegian Eguberri aitzineko denboraldia.
Bestaburu horren prestatzeko baliatzen
dena. Bi abendu badira nolazpait.
Eguberri aipatu baitugu, hirietako karrika eta
plazetan anitz tokitan jadanik ezarriak dira Eguberri
eta Urtats gogoan paratzen diren argi...