Euskal diaspora | 2019ko Azaroaren 28a

60 urte Sao Paulon, Zoe Bray, Comahueko Euskal Etxea eta ENE

Joseba Etxarri

60%20urte%20Sao%20Paulon_%20Zoe%20Bray_%20Comahueko%20Euskal%20Etxea%20eta%20ENE

Joseba Etxarri, Diasporako berri emaile adiskideari, Herria astekariko lagunen partez dolumin zintzoenak, berrikitan galdu baitu bere ama Pilartxo Lizeaga. Familia guziari bihotz bihotzez gure agurrik beroenak.

SAO PAULO, BRASIL. 60 urte ari da ospatzen Sao Paulon, hiriko Eusko Alkartasuna euskal etxea. Karia hortara, elkarteko bazkide eta lagunak heldu den igandean, abenduaren 1ean, bilduko dira euskal etxearen egoitza den Gernika Kutun-en, euskal pilota kantxa eta Gernikako Arbolaren kimu errotua dituen etxalde hortan. Ekitaldia, ohorezko agurra dantzaturik hasiko da, ondotik hitzaldia emanen du Dolores Martin emazteak Eusko Alkartasunaren 60 urteko historia agerturik, eta segidan familiarteko bazkaria eginen dute bildutakoek, dantza saio parte-hartzaile batekin bururatzeko eguna, bitartean zozketak, musika eta kantuak. Zorionak Brasileko euskal etxe zaharrenari! ELIZONDO, NAFARROA. Segitzen du, orai Euskal Herrian, Nevadan abiatu zuen itzulia Zoe Brayren "Bekoz bego, Ipar Ameriketako mendebaldeko euskaldunen potretak" erakusketak. Heldu den ortzirale huntan Elizondoko Arizkunenea Kulturetxean zabalduko dute, abenduaren 8ra arte. Estreinaldia, ortziralean (18:30- 20:30) eginen dute, eta euskaldun amerikanoak eta lagunak oro komitatuak dira. Gogoan ukan, erakusketa honek Zoe Brayk ondarreko urteotan Nevada inguruko hainbat euskalduneri margotu potretak biltzen dituela, gehientsuenak jende arras ezagutuak euskal komunitateetan. NEUQUEN, ARGENTINA. Comahueko Euskal Etxea, Patagonia iparraldeko euskal elkarte gazte bat da eta azaro huntan partaide izan da laugarren aldikoz jarraian Neuquen hiriko Gizataldeen Bestan, euskaldunen ordezkari. Haatik aurten bozkario bereziki handiz egin dute, lehenengoz plazaratu baitira sortu berria duten Euskal Etxeko dantza taldearekin, adin guzietako dantzariak partaide. Esku zarta ederrak bildu dituzte eta heien irri eta bisaietan agerian zen harro eta gustuan egin dutela euskal dantzen erakustaldia, Neuquen probintziako hiriburu den izen bereko hiri honetan, Patagonian jendetsuena 230.000 bizilagunekin. Biba Patagoniako dantzari berriok! EUSKARAREN EGUNA. Mundu osoan anitz izanen dira heldu den asteburuan hasirik abenduaren 3an eta ondoko egunetan Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ospatuko duten euskal etxea eta gizataldeak. Abendoa hilabete berezia da euskal etxeetan, ENErekin batera urteko ikastaro eta programen bururatzea, Olentzero eta Eguberri besta aitzinatuak eta urte bukaera ere ospatuko baitituzte hilabetean zehar. Horri guziari buruz segituko dugu solasean heldu diren asteetan. Mementuko, zorionak euskaldun ziren horri eta izan ondoko egunetan Euskararen Nazioarteko Egun on, irakurle!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3525. zbk

Azalekoa | 2019/11/28

IKAS Zentroak: 60 urte

IKAS%20Zentroak:%2060%20urte

Joan den asteburuan ospatu da IKAS-en 60 urteurrena, antolatuak ziren erakusketa eta ikusgarri desberdinak. Karia hortara bildu gira Aines Dufau zuzendariarekin jakiteko zertan zen egitura hori eta hainbat urtez erakaskuntzarako euskarazko material pedagogikoa zertan den jakiteko

IKAS-en abiapuntua 1959an sortu zen, Aines Dufauk erraiten zaukun aitzin 1951n “Deixonne” legea bozkatua izan zela, lurraldeen hizkuntzen irakaskuntzarako baimena emaiten zuena, hemen ere euskararen erakasteko ahala bideratuz. IKAS-eko zuzendariak azpimarratzen zuen lege bakarra izan dela, geroztik dekretu batzuk baizik ez baitira onartuak izan. Euskal Museoan, Euskaltzaleen Biltzarraren eskutik bildu ziren 200 bat pertsona gogoetatzeko erakaskuntza mailan nola euskara erakatsia izan ziteken, bai publikoan bai eta pribatuan. Garai hartan nahikaria bat bazen eskoletan euskararen ikasteko, gure hizkuntzaren geroaren arrangura jadanik buru batzutan zela dudarik ez da. Orduan zuten pentsatu egitura bat beharrezkoa zela eta IKAS zentroa sortu zen, Marie-Jeanne Malharin eta Jean Haritschelhar izan zirelarik proiektu horren aitzindari. Hamarkada hori biziki emankorra zela zioen zuzendariak, pertsona batzuk itsutuki engaiatu baitziren, hala nola Piarres Charritton e...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016