Kostaldean | 2019ko Azaroaren 28a

Minbiziaren kontra

Anitz tokitan eta anitz gisetarat urratsak egiten dira, zinez baliosak, minbiziaren kontra eta jendea ahal bezenbat begiratzeko gaitz hortarik. Besteak beste urrian akulatzen da, azaroan ere aitzina segituz berdin, sail berezi bat emazteak erne ibil diten bularretako minbizia etzaioten lotu. Medikurat agertuz gisa hartako etsaminaren egiteagatik. Denbora berean diru bilketa bat izaiten da minbiziaren kontrako ikerketak laguntzeagatik. Hendaian indar ederra egin dute aurten ere, Herriko Etxea laguntzaile, turismo-bulegoa sustatzaile, berrogoita-hamar saltegi partzuer, Aizpurdi lizeoa eta kirol-elkarte zonbait ere ba. Geneviève Eguymendia eta Pierre Lecomte minbiziaren kontrako elkartearen arduradunek dute eskuratu bildu den dirua, orotarat 5163 euro. Hori turismo-bulegoan egin den bilkura batean. Hor denek azpimarratu dute heldu den urtean ildo beretik segituko dela eta ahalaz oraino kar gehiagorekin.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2019/11/28

Itsas-bazter hori

Itsas-bazter%20hori
Frangotan arizana gira hortaz, Kostalde guzian itsas-bazterra obra beharretan dela. Itsasoak beti aitzinerat egiten baitu, emeki bada emeki. Jadanik lan asko egin da, dela Donibane Lohizunen, Santa Barbarako alde hortan, dela bestalde. Ezponda ahultzen ari da, lur lehertzeak badira gutien ustean. Negu huntan, eta beti Donibanen, obra andana bat egitekoa da Erromardi auzoaldean, han direla presatuenak. Obra horietan barne ezpondaren azkartzea. Gisa guziz haatik baditake obra horiek ez diren luzarat askiko eta hor gaindi gero eta gauza gutiago egiten ahalko den oraiko itsas-hegian, uhainak gero eta ausartago izanez. Haratxago, obra asko egitekoak dira ere, arrangura berak gogoan, Maiarko hondartzan, gune hortan ere itsas-bazterrak baduela hobeki gerizatua izaitearen beharra

Irakurri segida

Kostaldean | 2019/11/28

Jose Antonio Aguirre

Ez ahantz ortzegun huntan, azaroak 28, Donibane Lohizuneko batzokiak bilkura bat muntatzen duela (19:00), Dukontenea egoitzan. Gaia, Jose Antonio Aguirre lehendakari zena, hizlaria, Jean-Claude Larronde historialaria.

Irakurri segida

Kostaldean | 2019/11/28

Marrazo larru urdina

Hendaian, joan den egunean, Erlaitzbideko itsas-bazterrean, emazte gazte batek, bere xakurrarekin hor gaindi ibilki zelarik, itsas-belar meta baten azpian ikusi du marrazo larru urdin bat, uhainek hor pausatua eta hila zena. Marrazo larru urdin horietarik guti ikusten da gure eskualdean bainan artetan zonbait ba halere.

Irakurri segida

Kostaldean | 2019/11/28

Herriko Etxea ez ados

Ziburun, badu zonbait urte aipu dela etxegune handi baten muntatzea Oletako bidearen bazterrean, Santa Terexa etxetik hurbil. Lehen proiektu bat baztertua izanik, sobera handia zena anitzen gustuko, bigarren bat agertu da. 340 bizitegi berri balitazke, lehen proiektuan bazirelarik 455. Saltegi zonbaiten tokia bestalde. Herriko hirigintza zerbitzuak ez dira haatik ados, bigarren proiektu hau ere ez dela hain egokia toki hortan gauzatzeko. Hirugarren bat atera behar beraz?

Irakurri segida

Kostaldean | 2019/11/28

Laster eta laster

Urte guziz, aurten ere beraz, lasterraldi berezi bat izaiten da Donibane Lohizunen, arrakasta ederra biltzen duena. Heldu den igandean eginen da, abendua untsa hasteko gogoarekin. Hameka kilometro luzeko lasterraldia da, portuko hegi hortarik abiatuz (9:30).

Irakurri segida

Kostaldean | 2019/11/28

Istripu izigarria

Gaitzeko errekontrua gertatu da igandean, eguerdi ondoxean, Urruñako errebide handian, Leclerc saltegitik hurbil. 17 urteko ziburutar gazte batek bizia galdu du "scooter" delako batean bazoalarik. Zeiharka lerrako bat egin du eta bisean bis heldu zen kamiuntto bat ezin da aski goiz gelditu haren huts egiteko. Laguntza jin da laster bainan etzen deus egiten ahal mutiko gaixoaren salbatzeko.

Irakurri segida

3525. zbk

Gure Hitza | 2019/11/28

Neguila

Janbattitt Dirassar

Hor berean dugu abendoa, gero eta gehiago abendu deitzen duguna. Ene partetik aspaldian badut haatik halako arranguraño bat, urteko azken hilabeteak ukan baitu lekuka beste izen bat, neguila, batzuk laburtzen dutena, negila erranez, eta arras egokia berenaz, ene gustuko segurik, adiarazteko negua laster hasiko dela. Ez litakea domaia neguila izen hori arrunt eta alde bat galtzerat uztea? Gauza bera beste hilabete izen zonbaitentzat. Hala nola ilbeltza -hilabete beltza – hor delarik urtarrilarentzat eta loraila maiatzarentzat. Gainerat, abenduaren kasuan baditake nahasketa bat bezala bainan egia erran gaurko egunean hortaz ez duke nehork axola handirik. Alde batetik hilabete izena da alabainan eta bestetik Elizaren egutegian Eguberri aitzineko denboraldia. Bestaburu horren prestatzeko baliatzen dena. Bi abendu badira nolazpait. Eguberri aipatu baitugu, hirietako karrika eta plazetan anitz tokitan jadanik ezarriak dira Eguberri eta Urtats gogoan paratzen diren argi...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016