Gure Hitza | 2019ko Abenduaren 12a

Bihotz zabaltasuna

Peio Jorajuria

Ladj Ly frantses zinegilearen “Les misérables” filmak hotzikara eman daut. Film bortitza, zozotua bezala utzi nauena. Victor Hugoren Les misérables eleberriari keinu bat eginez, Parisaldean den Montfermeil hiriko kartier batean bizi duten egoera gogorra zaigu kondatua, garai bateko etorkinen haurren inguruko istorio korapilatsuak, errealitate bat guk hemen nehundik ere ezagutzen ez duguna. Hiri handietan etorkinen kontrako bozak gero eta gehiago altxatzen direla, ez da baitezpada harrigarria. Alta, ez dira horiek hobendunak, baina bai gobernu desberdinak, etorkinen integratzeko araberako politika bideratzen jakin ez dutenak. Victor Hugoren hitz hauekin bururatzen da filma: “Ez da ez belar tzarrik, ez gizon gaiztorik, lur-lantzaile txarrik baizik”. Negu atari huntan, elkarte humanitarioak – Bihotzeko Ostatu, Gaueko Mahai, Epizeria Solidario eta abar – lan eta lan abiatuak dira gabezia handienean direnen fagoretan, hain doa prekaritatea handituz gure jendartean. Eta gabezian direnetan, hor ditugu etorkinak (immigratuak edo migranteak ere deituak), elkarte humanitarioen ateetan gero eta usuago jotzen dutenak. Orokorrean, jendeak – guhaurek barne – mila estakuru aurkitzen ditu horieri ateak hesteko. Erraiten da zenbaitzuk segurik, eskain diezazkiegun elkartasunaz gehiegi baliatzen direla. Baliteke. Gehienak halere zinez behar gorrian daude. Eta askoren egoera kaskarraren aitzinean, nola egon bihotza idor? Euskal lurralde huntan, Solidarité Migrants- Etorkinekin izeneko kolektiboa besteak beste arduratzen da etorkinen laguntzeaz. Kolektibo horren barne daude hamalau elkarte, tartean Garazi, Baigorri eta Iholdi-Oztibarreko Etorbide. Duela guti elkarte horren biltzar nagusia iragan da Donibane Garazin, hogeita hamar bat lagunen artean. 2018ko maiatzean sortu zuten Etorbide elkartea bihotz zabaleko militante suhar batzuk, etorkineri eskua eta sustengua eskaintzeko. Laurogei bat laguntzaile baditu gaur, diru poxi baten emaile, beharrak ahal bezainbat estaltzeko. Etorkinak, adingabeak, helduak ala familiak haurrekin, han hemenka errezebituak dira, bihotz oneko familia batzutan edo herriek egoitza bat eskainirik, hala nola Baigorri eta Arrosak. Eta egoitzaz gain, frangotan jatekoa, beztitzeko, artatzekoa, garraioak, formakuntza eta mila gauza ttipi. Eta, guzien gainetik, administrazioarekin harremanak betetzen lagundu, ukan ditzazten araberako baimenak. Baina hortan ere trabaz betea den bidea. Cimade elkarteko France Morillo andereak esplikatu dauku botere publikoen ganik dena egina dela etorkin horien kanporatzeko. Segur, eskainia zaien laguntza porroskeria da menturaz, nahiz energia jale izan, baina ezinbertzekoa, gizatasunez. Goresmenak hortan bermatzen diren guzieri!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3527. zbk

Gure Hitza | 2019/12/12

Bihotz zabaltasuna

Peio Jorajuria

Ladj Ly frantses zinegilearen “Les misérables” filmak hotzikara eman daut. Film bortitza, zozotua bezala utzi nauena. Victor Hugoren Les misérables eleberriari keinu bat eginez, Parisaldean den Montfermeil hiriko kartier batean bizi duten egoera gogorra zaigu kondatua, garai bateko etorkinen haurren inguruko istorio korapilatsuak, errealitate bat guk hemen nehundik ere ezagutzen ez duguna. Hiri handietan etorkinen kontrako bozak gero eta gehiago altxatzen direla, ez da baitezpada harrigarria. Alta, ez dira horiek hobendunak, baina bai gobernu desberdinak, etorkinen integratzeko araberako politika bideratzen jakin ez dutenak. Victor Hugoren hitz hauekin bururatzen da filma: “Ez da ez belar tzarrik, ez gizon gaiztorik, lur-lantzaile txarrik baizik”. Negu atari huntan, elkarte humanitarioak – Bihotzeko Ostatu, Gaueko Mahai, Epizeria Solidario eta abar – lan eta lan abiatuak dira gabezia handienean direnen fagoretan, hain doa prekaritatea handituz gur...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016