Herriz Herri - Hazparne (L) | 2019ko Abenduaren 12a

Hazparne

Hazparne

Bidekoekin elkartasunez Bidekoekin deitzen da Hazparnen etorkinetaz arduratzen den elkartea. Herrian badira: familia bat hiru haurrekin, bikote bat ñiñi batekin eta kolegioan eskolatuak diren zonbait adingabe. Elkartearen beharrak handiak dira eta hiru motakoak:  Paperak goaitatzen dituzten jende horiek ez dute diru iturririk. Bizitegiak, kantinak, administrazioak galdegiten dituen harat-hunatak segurtatzeko, dirua behar da.  Gazte batzuk familiak xerkatzen dituzte asteburuak eta oporrak pasatzeko.  Bestalde, hiru haur dituen familiarentzat apartamendu bat xerkatzen du elkarteak. Familia hori Hazparneri usatua da, laster paperak ukanen ditu eta Hazparnen bizi nahi du. Zerbaiten proposatzeko edo edozoin laguntza emaiteko huna helbide bat: bidekoekin. hazparne@gmail.com eta telefono hauek: Nathalie 06 16 66 83 93 edo Marie Paule 06 83 12 52 12. Abenduaren 14a Eguberri aitzineko asteburuek izigarriko furfuria badute, pesta giroa sartu eta bi sos egin beharrez ari baitira elkarte anitz. Gisa hortan larunbatean eliza inguruan Eguberriko merkatua apailatzen dute Santa Terexa eskolako burasoek eta Sokorri Katolikoak. Bestalde, Ursuia kolegioko burasoek bixkotxak salduko dituzte. Arratsaldean, Zelaitarrak Batasunak, auzoko haurrak ditu pestaño batetara gomitatzen Denen Gelara. Izanen da besterik ere... Alabainan mediatekak txokolatearen inguruan apailatua du abendua: txokoleta istorio, dastatze eta 14an azalaren artatzeko kakaoz osatu baltsamo natural eta bio baten egiten ikastea. Abenduaren 18an Hazparneko txokoletazko bixkotx hoberenaren zoin gehiagoka iraganen da eta 20an, sailaren bururatzeko (18:00) mintzaldi bat kakaoaren jatorriaz, landatzaileen ezagutzea eta bistan dena, oraino dastaketa. Zarea saltegian Asteburu berezi hortaz baliatuko dira ere, mozkinak Zarea saltegian saltzen dituzten laborariak, dastaketa berezi baten egiteko. Bi larunbatez segidan, abenduaren 14 eta 21ean (10:30-12:00), gauza goxoak izanen dira ezagutu nahi duenarendako. ZAPAT(H)ARI Luzaz Hazparneren fama eta aberastasuna egin duen zapatagintza biziki gutti aipu da azken urte hauetan eta dudarik ez da garai horren arrastoak atxiki eta ezagutarazi behar direla. Ondoko egunetan hortaz zerbait entzun eta ikusten ahalko du nahi duenak Euskal Kultur Erakundea, Clarenza eta Euskal Etnopoloari esker. Huna zer dion aurkezpen paperak: Hazparnetik Hazparnerat! Hemen, zapetak egiten ziren... Eta gaur egun? “Zapataren historia Hazparnen bizi izan dutenen begietatik”, abenduaren 19an (19:00) ostegunez, Les Tilleuls ostatuan. Aitzpea Leizaola Egaña antropologoaren hitzaldia, Polo Garaten argazkiekin.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3527. zbk

Gure Hitza | 2019/12/12

Bihotz zabaltasuna

Peio Jorajuria

Ladj Ly frantses zinegilearen “Les misérables” filmak hotzikara eman daut. Film bortitza, zozotua bezala utzi nauena. Victor Hugoren Les misérables eleberriari keinu bat eginez, Parisaldean den Montfermeil hiriko kartier batean bizi duten egoera gogorra zaigu kondatua, garai bateko etorkinen haurren inguruko istorio korapilatsuak, errealitate bat guk hemen nehundik ere ezagutzen ez duguna. Hiri handietan etorkinen kontrako bozak gero eta gehiago altxatzen direla, ez da baitezpada harrigarria. Alta, ez dira horiek hobendunak, baina bai gobernu desberdinak, etorkinen integratzeko araberako politika bideratzen jakin ez dutenak. Victor Hugoren hitz hauekin bururatzen da filma: “Ez da ez belar tzarrik, ez gizon gaiztorik, lur-lantzaile txarrik baizik”. Negu atari huntan, elkarte humanitarioak – Bihotzeko Ostatu, Gaueko Mahai, Epizeria Solidario eta abar – lan eta lan abiatuak dira gabezia handienean direnen fagoretan, hain doa prekaritatea handituz gur...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016