Azalekoa | 2020eko Urtarrilaren 09a

“Zure beharra dut !”

M.O.

a€œZure%20beharra%20dut%20!a€

Abbé Pierrek, Emmaüs Fundazioko sortzaileak, hitz horiek zituen erabili 1949an Georges Legayren ezagutza egin zuelarik, hunek desesperaturik bere buruaz beste egin nahi zuela eta. Tarnos-en, ezagutua den Baudonne tokian, “Missions Africaines”-en esku egon den egoitzan, Emmaüs Fundazioak urtarrilaren 1ean ideki du zentro berri bat. Bildu gira Gabi Mouesca zuzendariarekin jakiteko toki horren xedea zein den.

Preso diren emazteen berjendarteratzeko lehen urratsa “Emmaüs Baudonne etxaldea”-ren proiektua da preso diren emazteentzat zigorantolamendu bat plantan jartzea. Egitura hori bakarrik emazteentzat egina da, Gabi Mouescak erraiten zaukun Europa guzian lehena dela, gizonentzat beste batzuk badirelarik. Hunen xedea da preso diren emazte horien laguntzea berriz jendarteratzen, horretarako pentsatu dute baratzezain ofizioaren bidez laguntzea. Preso diren emazte horiek, holako zentro batean sartzeko interesatuak baldin badira, behar dute beren hautagaitza pausatu. Presondegietan diren zerbitzu sozialenganik bisita ukaiten dute ongi esplika dezaten zergatik galde hori egin duten. Ondotik zigorra betearazteko jujeak du azken erabakia hartzen, presondegiko egonaldiaren bururatzen ari direnek dute posibilitate hori. Horri esker badute lanean artzeko parada, bai eta formatzeko eta beren buruari segurtamen baten lortzeko lehen urratsak eskuratzea berriz jendarteratua izan aitzin. Gabi Mouescak zioen biziki inportanta dela holako egitura baten ukaitea, lagungarri baita pertsona horiek beren baitan konfiantza berriz eskura dezaten. Lan kontratu bat izenpetu dute, “Atelier et Chantier d’Insertion” estatus pean, astean 26 orenez lan egiteko, SMIC-an pagatuak dira. Emmaüs Baudonne etxaldearen helburua Gabi Mouescak erraiten zaukun, emazte horien inguratzeko, egitura berri hortan 4 langile direla. Zuzendariaren erranetan, emazte horiek baldintza batzuk badituzte betetzeko, barneko araudiak errespetatzea beharrezkoak dituztelarik. Astelehen goiz guziez biltzen dira, bakoitzaren egin beharrak adosteko. Baudonnen, Tarnos-eko herriak 3 hektareako funtsa erosi du, Emmaüs Fundazioak alokatzen duena, baratzegintza biologikoan aritzeko, gero berek merkatuetan edo tokian berean saltzeko gisan. Emazte horiek dute, baratzezain baten laguntzarekin, dena eramaiten. Gabi Mouescak erraiten zaukun oreka baten lortzeko, eskuekin lan egitea eta ingurumen berezi batean bizitzea, lagungarri izaiteaz gain, beti Emmaüs Fundazioaren izpirituan izan dela, pertsona bati konfiantza emaitea. Horrez gain presondegietan anitz urte pasatzeak, jendeen artean bizitzeko harremana hautsia izanez, zuzendariak adierazten zuen holako egitura batean berriz eskuratzen dutela. Gabi Mouescak, “Zure beharra dut” Abbé Pierre-ren hitzak oroitaraziz, zailtasunean den pertsona batek ere anitz emaiten duelakoz hartaz arduratzen denari. Proiektua laguntza beharretan Gabi Mouescarentzat proiektu horrek ateak idekitzen ditu libertatea lortzeko, presondegitik ateratzerakoan emazte horieri posibilitatea emanez bide berri baten hartzeko. Hortarako ere psikologoak hor izanen dituzte, beharrezkoa baitzaie, gehienetan familiarik gabe diren emazteak eta bakartuak izanez. Diru bilketa bat abiatu dute proiektu horren egin-ahala ongi eramaiteko eta etortzen diren emazte horiek baldintza onetan bizitzeko. Gabi Mouescak erraiten zaukun zenbaitzuk haurrak dituztela, Tarnos-en edo Baionako eskoletan ibiliko direnak. Egitura publikoenganik finantzamenduak eskuratu dituzte, besteak beste Akitania Eskualdetik eta Departamendutik, DIRECCTE (Direction régionale des Entreprises, de la Concurrence, de la Consommation, du Travail et de l'Emploi) egiturak ere bere laguntza ekartzen die. Behar izan dituzte bizitegiak konpondu (sukalde, lo gela...), gastu anitz eraginez. Laguntza ekarri nahi duenak txeke bat igortzen ahal du: Fondation Ferme Emmaüs Baudonne – 323 Route Abbé Pierre – 40 220 Tarnos helbidera.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3530. zbk

Jendeari maite duzula erakutsiz etzira sekulan akitzen

Amma

Gure Hitza | 2020/01/09

Hauteskunde urte, gezur urte!

Menane Oxandabaratz

“Zahar hitz, zuhur hitz” liburuxkan horrela zioen erran zahar batek! Herriko bozak laster hor ditugula eta, hiri handi horietan jadanik bazterrak berotzen hasiak baldin badira, ez pentsa herri ttipietan zenbaitzuk ez direla hori gogoan ibilki. Hauteskunde guziak kondutan hartuz martxoaren 15 eta 22an iraganen direnek herritarrenganik interes handiena daukate, nola ez hor presentatzen diren hautagaiak ezagutzen ditugulakoz. Bestalde Herriko Etxea hurbilenik dugun instituzio publikoa izanez garrantzia emaiten du hautesleenganik eta nola ez, gure eguneroko beharreri, gehienik lotuak diren hauteskundeak baitira. Aurtengo herriko bozek beste erronka handi bat ukanen dute, Euskal Elkargoko hautetsiak lehen aldikoz hautatuko baititugu. 2014an izan ziren udalenak eta ondotik Euskal Elkargoa 2016an sortu zen, beraz herriko kontseiluetara hautetsiak hautatzeaz gain, aldi huntan beharko dira ere bozkatu elkargokoak. Garrantzia handia ukanen dute, zeren egitura berri h...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016