Gure Hitza | 2020eko Urtarrilaren 09a

Hauteskunde urte, gezur urte!

Menane Oxandabaratz

“Zahar hitz, zuhur hitz” liburuxkan horrela zioen erran zahar batek! Herriko bozak laster hor ditugula eta, hiri handi horietan jadanik bazterrak berotzen hasiak baldin badira, ez pentsa herri ttipietan zenbaitzuk ez direla hori gogoan ibilki. Hauteskunde guziak kondutan hartuz martxoaren 15 eta 22an iraganen direnek herritarrenganik interes handiena daukate, nola ez hor presentatzen diren hautagaiak ezagutzen ditugulakoz. Bestalde Herriko Etxea hurbilenik dugun instituzio publikoa izanez garrantzia emaiten du hautesleenganik eta nola ez, gure eguneroko beharreri, gehienik lotuak diren hauteskundeak baitira. Aurtengo herriko bozek beste erronka handi bat ukanen dute, Euskal Elkargoko hautetsiak lehen aldikoz hautatuko baititugu. 2014an izan ziren udalenak eta ondotik Euskal Elkargoa 2016an sortu zen, beraz herriko kontseiluetara hautetsiak hautatzeaz gain, aldi huntan beharko dira ere bozkatu elkargokoak. Garrantzia handia ukanen dute, zeren egitura berri hunek baititu hautatuko eta bozkatuko Ipar Euskal Herriarentzat proiektu inportanteenak, izan sozial arloan haurtzaindegi edo(ta) adinetako pertsonen zerbitzuak, izan garraioen ibilera... uraren eta hondakinen kudeaketa, hots gure eguneroko bizian eragina duten sailak. Ahantzi gabe Euskal Herrian bizi girela, euskararen garapenerako eta gure hizkuntzaren atxikitzeko eramana izanen den hizkuntza politikak interes bat ukanen du. Beste alor bat guti aipatua izan dena eta Euskal Elkargoak aho batez bozkatu zuena, egitura berri hortan emazteek leku berdina ukan dezaten, geroak erranen zer ondorio ukanen duen! Hiri handietan zerrendek kutsadura politikoa baldin badute, bakoitza alderdi ezagun bati lotua izanez, herri ttipietan ez da hain argi. Alta hor ere gai batzuen inguruan inportanta izanen da jakitea hautagaiek edo zerrenda bakoitzak gaur-eguneko jendarteko gaieri buruz zer ikusmolde duen. Herri ttipietatik Euskal Elkargoari buruz abiatuko direnak ere, beharko dute defendatu eta ondotik bozkatu holako edo halako proposamena. Bere herriko biztanleak kondutan hartuz, heiek baitiote boza eman eta heien ordezkari izanen baita. Laster kanpaina haster doala eta, Euskal Elkargoko kudeaketa aipagai izanen dela espero dut, herrietan biztanleek ere beren iritzia emaiteko parada ukan dezaten eta egitura ezagutzen ez dutenak jakinean izan daitezen. 2020ko urte hastapena mugimendutsua izanen dela dudarik ez, gero hor erranak edo hitzemanak gauzatuak izanen diren ikusiko. Hitzemaitea edo obratzea ez baita gauza bera! Geroak erranen ea “hauteskunde urte gezur urte” den edo gauzak aldatu diren! Anartean irakurle Urte Berri on bat desiratzen dauzuet, bakoitzak bere ametsak egin-ahala ongi obra ditzan!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3530. zbk

Jendeari maite duzula erakutsiz etzira sekulan akitzen

Amma

Gure Hitza | 2020/01/09

Hauteskunde urte, gezur urte!

Menane Oxandabaratz

“Zahar hitz, zuhur hitz” liburuxkan horrela zioen erran zahar batek! Herriko bozak laster hor ditugula eta, hiri handi horietan jadanik bazterrak berotzen hasiak baldin badira, ez pentsa herri ttipietan zenbaitzuk ez direla hori gogoan ibilki. Hauteskunde guziak kondutan hartuz martxoaren 15 eta 22an iraganen direnek herritarrenganik interes handiena daukate, nola ez hor presentatzen diren hautagaiak ezagutzen ditugulakoz. Bestalde Herriko Etxea hurbilenik dugun instituzio publikoa izanez garrantzia emaiten du hautesleenganik eta nola ez, gure eguneroko beharreri, gehienik lotuak diren hauteskundeak baitira. Aurtengo herriko bozek beste erronka handi bat ukanen dute, Euskal Elkargoko hautetsiak lehen aldikoz hautatuko baititugu. 2014an izan ziren udalenak eta ondotik Euskal Elkargoa 2016an sortu zen, beraz herriko kontseiluetara hautetsiak hautatzeaz gain, aldi huntan beharko dira ere bozkatu elkargokoak. Garrantzia handia ukanen dute, zeren egitura berri h...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016