Han eta Hemen | 2020eko Urtarrilaren 09a

OLENTZERO KOLEGIOAN

Piarres Larzabal Kolegioa

OLENTZERO%20KOLEGIOAN

Azken eguna.... abenduaren 20a, ostirala. Beti bezala, ikasleek goizeko kurtsoak ukan dituzte. Alta eguerdiko txirrina entzun eta, haien jantzi tradizionala ezarri dute Santo Tomas bazkaria jan aitzin edo ondotik. Arratsaldeko lehen partean, ipuin kondaketa zen ttikienen egitarauan: Kattalin eta Jokinek osatzen duten Eleka taldea 6.endako eta Lur Usabiaga ipuinlaria 5.endako. Horren ondotik, denek zuten hitzordua kolegioko ezker paretan, dantzan aritzeko Patxi eta Konpainiari esker! Eta nola! Muttikoak ala neskak, bakarka, binaka ala taldeka, gehien bat aritu da baikorki eta zinez txalotzekoa da! Hau giroa! Bukatzeko arratsaldea, 5. eta 3.ek prestatutako krakada erraldoia partikatua izan da giro biziki goxoan bakantzak aitzin denak elgarrekin! Zorionak eta besta onak opatzen dizkizuegu! Heldu den urte arte animazio berriendako!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2020/01/09

ZER JATEN DUGU: ARRAINA EDO PLASTIKOA?

Donibaneko C1 mailako AZTIAK

ZER%20JATEN%20DUGU:%20ARRAINA%20EDO%20PLASTIKOA?
Gure ozeanoak kutsatzen dituzten hondakin plastikoen gaia sarritan ikusi dugu azkenaldi honetan komunikabideetan. Nazio Batuen Erakundeak berak neurriak hartuko dituela adierazi du 2020. urterako mikroplastikoak eta erabilpen bakarreko plastikoak ezabatu nahian. Itsasora iristen diren plastikoek arazo ugari sortzen dute. Ur berotan, esate baterako, osagai toxikoak askatzen dituzte, arrainek irensten dituzte osagai horiek, eta gure elikadurakatean amaitzen dute. Gaiaren inguruan egindako hainbat txostenek diote gutxienez zortzi milioi tona plastikok itsasoan bukatzen dutela eta arrain baino plastiko gehiago izango omen da itsasoan 2050. urtean. Plastikozko irlak Ezagunak egin dira azken urteetan “plastikozko irlak” izendatuak diren ozeanoetako zabor pilaketak. Itsasoko ur korronteek gure arrasken antzera funtzionatzen dute: “biraketa ozeaniko” deiturikoak errota formako ur korronte erraldoiak dira, milaka kilometroko diametroa hartzen dutenak. It...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/01/09

GEROA fundazioaren kanpaina berria

GEROA%20fundazioaren%20kanpaina%20berria
Urte hastapen huntan kanpaina berri bat abiatu du hizkuntza patologien ikerketa euskaraz eta eleaniztunean diren pertsonentzat. Haur euskaldunen eta euskaraz eskolatuak diren haurren kopurua emendatzen bada ere, 4 urtetik gorako haurrentzat gaur egun ez da tresnarik euskaraz hizkuntza garapena modu normalizatuan aztertzeko. Ondorioz, Euskal Herriko haurren parte nagusi baten gaitasun linguistikoak objektiboki aztertzea ezinezkoa da, eta ortofonistek hortaz kontziente izanki. Diagnostikorako eta aztertzeko ebaluaketa tresnarik ez da. Horren eskasa ikusirik HIPI- EDELAB proiektua abiatze- ko kanpaina bat abiatzen dute, Iker zentroarekin partaidetzan. Psikolinguistikako bi ikerlari, Marie Pourquié IKER zentrokoa (Baiona) eta Maria-José Ezeizabarrena, ELEBILAB- eko zuzendaria (UPV/EHU, Gasteiz), eta Atelier des Jours à Venir-eko bitartekariak (Bidarte) lankidetzan ari dira talde horrekin, beren beharren araberako tresna erabilgarri bat sortzeko. Akit...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/01/09

Baionako abokatuak greban

Astelehen huntan hogeita hamar bat abokatu Baionako auzitegi aitzinean bildu dira, erretreten erreforma salatzeko. Abenduaren 19an jadanik sindikatu guzien artean egin zen manifestazioan parte hartu zuten eta egun hortan erabaki mugimendu bat abiatuko zutela. Teddy Vermote auzitegiko abokatuen buru lehenak zerrendatu ditu beren kexuak, bere erranetan, 2 urte hauetan jasaiten dituztela erreforma batzuk deus jakinean izan gabe. Hauetan duela 2 urte Baionako auzitegiaren hesteko arriskua izan zela eta orain erretreta erreformak ekartzen ahal dituen aldaketak salatzen zituen. Abokatuek beren erretretarako kesa berezia dute, errana da irauten ahal dutela 2100. urte arte. Abokatuen kesa berezia 1930ean sortua izan zen, gobernamenduko agintariek aipatzen dute erretreta kesa guziak bateratzea, hortan dira abokatuak ez ados. Abokatuaren boz-eramaileak zioen, kotizazioak %14ez emandatuko zaizkiela eta beren erretreta saria ttipituko. Astelehen eguerditan biltzar nag...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/01/09

Japoniako Eliza

Xipri Arbelbide

Aita Saindua Japonian izan da. Aipatu dituzte Nagasaki eta Hiroshima, gure jakintsun handienen lorpen handienetarik. Aipatu hango industria. Carlos Ghosn-en izena ere ikusi dut hor nonbait. Denen artetik zenbait lerro ere Aita Sainduaz eta hango giristinoetaz. Ez espantu egitekorik %0,5 baino gehiago ez dira alabaina. Ipar Euskal Herrian baitezpada jakin behar duguna: Japonian ibili lehen apeza, San Frantses izan dela, Jatsu Lazkorriko familiakoa. Berak "Frantses de Jaso" izenpentzen zuen. Aita, Xabierreko gaztelurat izendatu zuen Nabarrako erregeak eta horrela zen han sortu gure Frantses. Japonian hil zen 1521ean Nagasakiko itsaso bazterrean, joan nahi zuen Txinako leihorrari begira. Zer bilakatu ote ziren lehen giristino haiek? Ez naiz xehetasunetan sartuko baina erranen dut 1614tik harat, apezei debekatu zietela han egoitea. Giristino izatea bera debekatua izan zen. Harrapatu guziak garbitzen zituzten. Baina Elizak iraun beti, isilean, "Silence" Mart...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/01/09

Zergen deklarazionik ez gehiago bete beharko?

Zergen%20deklarazionik%20ez%20gehiago%20bete%20beharko?
Ohidura dugu maiatza eta ekain arte hortan zergen deklazioa betetzeko, zenbaitzuk buru hausteak dituztela. Bercyko ministeritza ari da neurri berri baten plantan jartzen, aurtengo udaberrian kategoria batzuk ez dezaten gehiago bete behar. Lehenak litzateke beren irabaziak aldatzen ez dituztenak, horietan erretretan direnak, ez baitute aldaketa handirik beren irabazietan, gero zergarik pagatzen ez dituztenak bai eta orokorki langileriaren parte handi bat zuzenean beren soldatan zergen partea hartua baitzaie. Denek eskuratuko dute beren zergen deklarazioa jadanik betea, denak xuxen badira ez dute deus igortzerik ukanen, automatikoki zerga- etxeak kontsideratuko du egina dela. Ministeritzaren erranetan 12 milioi familia dira kasu hortan izanen. Zerga orria bete beharko dutenak dira berengain ari diren ofizioak (abokatu, mediku, notario...), bai eta lur eta etxe anitz dituzten jabeak. Bai eta zerga-kredituak dituztenak, hauek haurtzain edo etxetako laguntz...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/01/09

Urtarrilaren 11n, zu ere Baionara!

Mixel Berhocoirigoin

Bakegintza bide luzea da, anitz eskatzen du, eta emaitzak emeki libratzen... Duela zonbait denbora, gai hori aipatzean presuna batekin, oroitarazten zautan erran zahar hau: “Bidea luze eta urratsa xehe!” Bai, hola da konfrontazio bortitzetik elkarbizitzara erematen gaituen bide hertsi eta patartsu hori… Badu 80 urte, Francoren estatu kolpeaz geroz, Euskal Herriak ez duela elkarbizitza normalizatu bat ezagutu. Diktadura kontestu hartan sortu zen ETA talde armatua eta, 2011n, Aieteko konferentzia internazionalaren biharamunean, behin betikotz armak utzi. Azkenean, beste perspektiba bat ireki zen Euskal Herrian! Bainan, laster ohartu ginen batzuk ala besteak, estatu frantses edo espainolek ez zutela bide berri hori gustukoa. Aise nahiago zutela aitzineko konfrontazio mota, berek hobekienik kudeatzen eta kontrolatzen zakitena. Duela hiru urteko Luhusoko ekintza behar izan zen, batez ere Frantziar estatua nolabait bake prozesuan inplika zadin. Gerozti...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/01/09

Bil Ta Garbiren 2019 bilana, urte berria gogoan

Bil%20Ta%20Garbiren%202019%20bilana_%20urte%20berria%20gogoan
Bil Ta Garbi sindikatuak, 2019ko urtean kanpaina eta ekimen desberdinak antolatu ditu, urte hondarrean administrazio kontseilua bildu da, urtean zehar eraman dituzten kanpainak aipatuak izan dira eta urte berriari buruz puntu batzuk adostuak. Joan den urtean 3.736 pertsonek Baionako Canopia edo Sarrikotapeako Mendixka hondakin guneak bisitatu dituzte, horietan 3.074 eskoletako haur ibili dira. 2020eko urtearentzat ere bisitak antolatuak izanen dira, interesatuek Bil Ta Garbirekin harremanetan sartu beharko dute edo interneten bidez ere izena emaiten ahal da. Jendeen sentsibilizaziorako kanpaina desberdinak antolatu dituzte 2019an, gida batzuk proposatuz: “Baratze zero hondakin”, “Zero fito baratzea”, “Zure etxe hondakinak murriztu konpostatuz” eta “Anti gaspi”. Urte hunentzat berritasun bat. Zuzendaritzak erabaki du segitzea “baso berrien” kudeaketa, Ecocup enpresarekin partzuergoan, hauek kitorik besta antolatzaileeri basoak ekartze...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/01/09

Wolfram sindromearen aldeko gaualdia

Wolfram%20sindromearen%20aldeko%20gaualdia
Urtarrilaren 11n, Baionan Lauga salan iraganen da gaualdi bat (19:00), Wolfram sindrome eritasunari buruz ikerketak egiteko eta eritasun hortaz hunkiak diren pertsonak eta heien familiak sustengatzeko. Duela anitz urte (1938) eritasun hori agertu zela, sindrome horren ondorioa da diabetes mota desberdin batzuk sustatzen dituela, neurologiko arazoak sortuz, bereziki itsu izaiteko arrisku handiak eraginez. Errana da haurrak sortzean osagarri onean direla eta 4 eta 6 urte artean lehen seinaleak agertzen direla, 10 urte aldean bista arazoak dituzte eta 15 urte aldean entzumen arazoak. Eritasun hortaz hunkiak diren familiek, 2007ko uztailean sortu zuten elkarte bat, sortuz geroztik nazioarteko zientifiko ikerlarien sare bat moldatu dute, 7 kongresu antolatuz. Lehen aldikoz, 2019ko urtarrilean, Europan hasi dituzte klinika entseguak, familieri eta eri direneri esperantza emanez. Familien erranetan, egunez-egun bizi dira, adieraziz geroari buruz proiektat...

Irakurri segida

3530. zbk

Jendeari maite duzula erakutsiz etzira sekulan akitzen

Amma

Gure Hitza | 2020/01/09

Hauteskunde urte, gezur urte!

Menane Oxandabaratz

“Zahar hitz, zuhur hitz” liburuxkan horrela zioen erran zahar batek! Herriko bozak laster hor ditugula eta, hiri handi horietan jadanik bazterrak berotzen hasiak baldin badira, ez pentsa herri ttipietan zenbaitzuk ez direla hori gogoan ibilki. Hauteskunde guziak kondutan hartuz martxoaren 15 eta 22an iraganen direnek herritarrenganik interes handiena daukate, nola ez hor presentatzen diren hautagaiak ezagutzen ditugulakoz. Bestalde Herriko Etxea hurbilenik dugun instituzio publikoa izanez garrantzia emaiten du hautesleenganik eta nola ez, gure eguneroko beharreri, gehienik lotuak diren hauteskundeak baitira. Aurtengo herriko bozek beste erronka handi bat ukanen dute, Euskal Elkargoko hautetsiak lehen aldikoz hautatuko baititugu. 2014an izan ziren udalenak eta ondotik Euskal Elkargoa 2016an sortu zen, beraz herriko kontseiluetara hautetsiak hautatzeaz gain, aldi huntan beharko dira ere bozkatu elkargokoak. Garrantzia handia ukanen dute, zeren egitura berri h...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016