Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2020eko Urtarrilaren 09a

Aiherra

Ibiakoitzean, makila eskuan Oroitaraziko dugu bakearen aldeko manifestaldi handiak antolatuko direla Baionan eta Bilbon, urtarrilaren 11n, hots larunbatean, Baionan (15:00) eta Bilbon (17:00). Urte guziz urtarril hastapenean antolatzen den elgarretaratze handia da berriz errepikatuko, aldi huntan makila eskuan Baionara gomitatuak gira bakearen alde oihu egitera. Alta ba ele ederrak entzun dira Frantziako buruzagien aldetik, Macron lehendakariaren aldetik, Euskal Herriko herritarrak eredugarriak izan direla bake prozesuaren eremaiteko maneran. Ele ederrak baina aspaldi huntan libratuak izan behar duten presoak beti preso dira, nahiz eta beren zigorra betea duten. Ibiakoitzean oroitarazi beharko dugu!! Orotarik  Frantziako mus txapelketa Auxotean hasiko baita urtarrilaren 18an, oroitu izenak urtarrilaren 10eko berantenaz eman behar direla, ondoko hauek deituz: Auxotea ostatua (05.59.29.64.07), Pette (06.71.41.82.75) edo Jacky (05.59.29.43.63 edo 06.38.01.35.28).  Herriko Etxeak ostaler bat xerkatzen du GOZATEGIA jatetxearentzat. Afera honetaz interesatua dena, lehenbailehen harremanetan sar dadila Herriko Etxearekin, gutunez edo e-postaz (mairie.ayherre@wanadoo.fr) urtarrilaren 20a aitzin.  Aiherrako herriko bestak aurten iraganen dira ekainaren 12, 13, 14 eta 15ean  Besta komiteko gazteek “Freedom for Aiherra” kontzertuak, Aiherrako Denen Etxean antolatuko dituzte, apirilaren 18an, ibiakoitz arratsarekin.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3530. zbk

Jendeari maite duzula erakutsiz etzira sekulan akitzen

Amma

Gure Hitza | 2020/01/09

Hauteskunde urte, gezur urte!

Menane Oxandabaratz

“Zahar hitz, zuhur hitz” liburuxkan horrela zioen erran zahar batek! Herriko bozak laster hor ditugula eta, hiri handi horietan jadanik bazterrak berotzen hasiak baldin badira, ez pentsa herri ttipietan zenbaitzuk ez direla hori gogoan ibilki. Hauteskunde guziak kondutan hartuz martxoaren 15 eta 22an iraganen direnek herritarrenganik interes handiena daukate, nola ez hor presentatzen diren hautagaiak ezagutzen ditugulakoz. Bestalde Herriko Etxea hurbilenik dugun instituzio publikoa izanez garrantzia emaiten du hautesleenganik eta nola ez, gure eguneroko beharreri, gehienik lotuak diren hauteskundeak baitira. Aurtengo herriko bozek beste erronka handi bat ukanen dute, Euskal Elkargoko hautetsiak lehen aldikoz hautatuko baititugu. 2014an izan ziren udalenak eta ondotik Euskal Elkargoa 2016an sortu zen, beraz herriko kontseiluetara hautetsiak hautatzeaz gain, aldi huntan beharko dira ere bozkatu elkargokoak. Garrantzia handia ukanen dute, zeren egitura berri h...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016