Herriz Herri - Azkaine (L) | 2020eko Urtarrilaren 09a

Azkaine

Bi zuzenketa norbaitek egin ditu azken aitzineko berrietan, "Charliri omenaldian": haro emana nuen eta harro zuzendua izan da. Haro: oihu edo hitzekin egiten den arrabotsa eta hori erran nahi nuen; harro delarik urguilutsu edo handius. Bestalde adi adi emana nuen eta adi bakarrik gelditu da. Adi adi delarik: biziki adi. Bi ohar horiek egin nahi nituen, lehena bereziki bi hitzek ez baitute batere erran nahi bera. Bertzerik ez, ez gira hortako gaitzituko. Azken asteetako bizi-gertakizunak Sortzeak: Ibai ARIN CIAURRIZ 60, Sagardian bidean; Amaia DAVID Ernest Fourneau karrikan; Oihan ROBERT LARRE 410 Pariseneko bidean; Eneko CHABOCHE 8, Dorreako bidean; Aria HEURTAUT LEROY Oihan Ondoan; Noah ADAM 140 Oihan Ttiki bidean eta Elio SANSO 95, arraioko bidean. Haur ttiki horieri desiratzen diotegu handi ditela burasoen maitasunean. Ezkontzak: Donibane Lohizunen bizi diren Marie-Francette JOBIT eta Damien FORESTIER-ek elgarri baia eman dute. Elgarrekin parteka dezatela luzaz bizi-poza bakean eta elkartasunean. Ehortzeak: Mundu hau utzi dute: Josephine ARRIBILLAGA, Pierre André MIREPOIX, Marie-Jeanne INDA, Dominika IBARRA, Germaine GARBISU, Michel PIGNON, Bernarda LACARRA eta Marie-Thérèse ONDICOLAk. Gure dolumin bizienak heriotze hauek hunkitzen dituzten familia eta laguneri. Mus lehiaketa Urtarrilaren 11n (16:00), Bil Toki salan eskola publikoko buraso elkarteak antolatzen du mus lehiaketa. Tokiko enpresak eskertzen ditu laguntza ederra ekarri baitiote dena antolatzeko. Arratsaldeko 3etarik goiti ateak idekiko dira. Irabazleek 400€ ukanen dituzte eta finalistek 100€. Muslari bakotxari 10€ galdeginak zaizkio. Argibide gehiagorentzat eta izenen emaiteko 06 81 67 08 66erat deitu.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3530. zbk

Jendeari maite duzula erakutsiz etzira sekulan akitzen

Amma

Gure Hitza | 2020/01/09

Hauteskunde urte, gezur urte!

Menane Oxandabaratz

“Zahar hitz, zuhur hitz” liburuxkan horrela zioen erran zahar batek! Herriko bozak laster hor ditugula eta, hiri handi horietan jadanik bazterrak berotzen hasiak baldin badira, ez pentsa herri ttipietan zenbaitzuk ez direla hori gogoan ibilki. Hauteskunde guziak kondutan hartuz martxoaren 15 eta 22an iraganen direnek herritarrenganik interes handiena daukate, nola ez hor presentatzen diren hautagaiak ezagutzen ditugulakoz. Bestalde Herriko Etxea hurbilenik dugun instituzio publikoa izanez garrantzia emaiten du hautesleenganik eta nola ez, gure eguneroko beharreri, gehienik lotuak diren hauteskundeak baitira. Aurtengo herriko bozek beste erronka handi bat ukanen dute, Euskal Elkargoko hautetsiak lehen aldikoz hautatuko baititugu. 2014an izan ziren udalenak eta ondotik Euskal Elkargoa 2016an sortu zen, beraz herriko kontseiluetara hautetsiak hautatzeaz gain, aldi huntan beharko dira ere bozkatu elkargokoak. Garrantzia handia ukanen dute, zeren egitura berri h...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016