Herriz Herri - Baiona (L) | 2020eko Urtarrilaren 09a

Baiona-Angelu-Biarritze

Baiona-Angelu-Biarritze

Etorkinekin BAB elkartea Diru bilketa bat abiatu du etorkinen alde, behar handiak dituzte: haurrekin etortzen diren familieri hotelean ganbara hartu behar, urrats administratiboentzat hirihandietara joan-jinak... bai eta egun guzietako gastuen pagatzeko (argindar, ura, garbitasun produktuak, janaria...) Ipar Euskal Herrian gaur egun, ehun bat pertsoneri harrera eta aterbea emana zaie, 40 bat Baiona, Angelu eta Biarritzen, horien artean 20 bat nerabe eta 5 familia. Laguntza ekarri nahi duenak sartu behar du harremanetan helbide hunen bidez: etorkinekinbab@ gmail.com edo deitu 06-48-51-52-60.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3530. zbk

Jendeari maite duzula erakutsiz etzira sekulan akitzen

Amma

Gure Hitza | 2020/01/09

Hauteskunde urte, gezur urte!

Menane Oxandabaratz

“Zahar hitz, zuhur hitz” liburuxkan horrela zioen erran zahar batek! Herriko bozak laster hor ditugula eta, hiri handi horietan jadanik bazterrak berotzen hasiak baldin badira, ez pentsa herri ttipietan zenbaitzuk ez direla hori gogoan ibilki. Hauteskunde guziak kondutan hartuz martxoaren 15 eta 22an iraganen direnek herritarrenganik interes handiena daukate, nola ez hor presentatzen diren hautagaiak ezagutzen ditugulakoz. Bestalde Herriko Etxea hurbilenik dugun instituzio publikoa izanez garrantzia emaiten du hautesleenganik eta nola ez, gure eguneroko beharreri, gehienik lotuak diren hauteskundeak baitira. Aurtengo herriko bozek beste erronka handi bat ukanen dute, Euskal Elkargoko hautetsiak lehen aldikoz hautatuko baititugu. 2014an izan ziren udalenak eta ondotik Euskal Elkargoa 2016an sortu zen, beraz herriko kontseiluetara hautetsiak hautatzeaz gain, aldi huntan beharko dira ere bozkatu elkargokoak. Garrantzia handia ukanen dute, zeren egitura berri h...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016