Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2020eko Urtarrilaren 09a

Bidarrai

2019ko gorabeherak – Hamar sortze kondatu ditugu, gure herriaren kondu ekarriak izan direnak, nahiz gehiago ere izan den, herriz kanpo bizi diren herritar gazte zenbaitenak. Ezkontzarik, haatik, gure ustez batere ez gure herritarretan, ezkontza batzuk ospatuak izan badira ere hemen herriz kanpokoenak. Aldiz hameka ehorzte, bihozmin handien sustatzaile. Sortzeak: Eneko Labat, Otxandaberria; Mikel Etcheverria- Aguerre, Oihan Xola; Elaia Bessouet-Aramendia, Eiheraldea; Alaia Ribet, Erribera; Eneko Etcheverry-Urrutia, Esteinua; Naël Haran, Xoko Ona; Siuka Bidegaray-Iturre, Erratzu; Elaia Iturria-Tipy, Bernatenea/Leizetakoborda; Teo Doillet-Marisco, Bideondoa; Joana Mendibil, eskolako auzokoa. Heriotzeak: Raphaël Eliceche, Turxilenea, 51 urte; Erramun Salha, Muñienea, 84 urte; Jean Grenapin, 78 urte; Amélie Inçaurgarat, Arrusea, 86 urte; Erramun Garay, Osiartea, 67 urte; Thérèse Ibar, Artzelaitipia, 92 urte; Aña Seychal, Ekutenea, 90 urte; Paxkal Etchart, Tonperetxenea, 66 urte; Beñat Poeydessus, Harginaenea, 60 urte; Fanny Arrabit, Gure Gustura, 91 urte; Francine Heguy, 92 urte. Urte berri on – Hasi berria dugun urtearentzat, herritar guzieri, hemengo eta kanpoko, eta irakurle orori, bihotz bihotzetik agiantza hoberenak, osagarri ona lagun.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3530. zbk

Jendeari maite duzula erakutsiz etzira sekulan akitzen

Amma

Gure Hitza | 2020/01/09

Hauteskunde urte, gezur urte!

Menane Oxandabaratz

“Zahar hitz, zuhur hitz” liburuxkan horrela zioen erran zahar batek! Herriko bozak laster hor ditugula eta, hiri handi horietan jadanik bazterrak berotzen hasiak baldin badira, ez pentsa herri ttipietan zenbaitzuk ez direla hori gogoan ibilki. Hauteskunde guziak kondutan hartuz martxoaren 15 eta 22an iraganen direnek herritarrenganik interes handiena daukate, nola ez hor presentatzen diren hautagaiak ezagutzen ditugulakoz. Bestalde Herriko Etxea hurbilenik dugun instituzio publikoa izanez garrantzia emaiten du hautesleenganik eta nola ez, gure eguneroko beharreri, gehienik lotuak diren hauteskundeak baitira. Aurtengo herriko bozek beste erronka handi bat ukanen dute, Euskal Elkargoko hautetsiak lehen aldikoz hautatuko baititugu. 2014an izan ziren udalenak eta ondotik Euskal Elkargoa 2016an sortu zen, beraz herriko kontseiluetara hautetsiak hautatzeaz gain, aldi huntan beharko dira ere bozkatu elkargokoak. Garrantzia handia ukanen dute, zeren egitura berri h...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016