Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2020eko Urtarrilaren 09a

Donapaule

Donapaule

Bi zerrenda Donapaleuko herriko bozetan heldu den martxoan Zonbait hilabete hauetan zurrumurruak entzuten ziren, 2014an bereiz partitu ziren oposizioneko bi zerrendek elkarlan bat abiatua zutela lista bateratu bat muntatzeko 2020ko martxoko herriko bozetan. Iduriz egia da. Joan den asteko Mediabasketan, Charles Massondo eta Extebe Irola, orduko zerrendaburuek erakustera eman dute elgarrekin joaiteko xedea dutela. Proiektu bat landu dute eta ondoko egunetan argitaratu behar lukete. Joan den udan, Jean-Jacques Loustaudaudine, oraiko auzapezak jakinarazi zuen ez zela berriz presentatuko Donapaleun eta Barthélémy Aguerre, Lukuzeko auzapezak erran zuen Loustaudaudineren segida hartuko zuela Donapaleuko hamar bat hautetsik galdeginik. Beraz, aldi huntan bi zerrenda aurkeztuko dira. Alde batetik oraiko ekipa berritua Barthélemy Aguerre buru eta beste aldetik, oraiko oposizionea, abertzaleak barne, Charles Massondo buru. Gauzak tinki joanen dira seguraski. Azken aldian, lehen itzulian, Massondoren zerrendak %35,98 egin zituen eta Irolarenak %14,18; bien artean %50,15 zituzten. Loustaudaudineren zerrendak %49,84 bildu zituen eta bigarren itzuli bat behartu izan zitzaion pasatzeko. Heldu den ostiralean, Donapaleuko auzapezak eta bere kontseiluak agiantzak presentatuko dituzte. Pentsatzekoa da zerbait erranen dutela martxoko bozeri buruz. Aiziritzen artisten erakusketa urtarrilaren 19an Urtarrilaren 19an, igandean (14:00), artisten erakusketa iraganen da, Aiziritzeko herriko salan, artista zerrenda batek antolaturik. Lan mota frango erakutsiko dituzte eta berak ere hor izanen dira bisitariekin mintzatzeko. Aipa dezagun Jacques Luquet famatua, usoen migrazioaz eta ihizi moldeetaz, ikerketa anitz egin eta egiten duena. Gai horietaz baditu liburuak idatziak. Bere lanetaz jasta ekarriko digu. Sei margolari eta eskultorek era- Amikuze kutsiko dituzte beren obrak. Horiek dira: Christian Saint Marc, Miren Laxague, Mauricette Stévenot, Michèle Eneco eta Francis Larran. Zenbait ofiziokoak dira eta segur maila gora ezarriko dutela. Xan Curutcharry, hau argazkilari trebatua; badu nun zer erakuts eta baditu argazki arraroak. Frantxoa Teillagorry, iragarkiak historian: bilduma aberatsa eta arraroa, azken bi mendeetan zehar agertuak. Horiek, Frantxoak, artoski lanean ariz, bilduak. Arratsalde guzian, bideoak, euskal kulturan murgilduak, ikusten ahalko dira. Sartzea urririk izanen da, sala berotua, edan lekua idekia. Jin lasai, arratsalde goxo baten pasatzera. Eleberri lehiaketa Amikuzeko mediatekak antolaturik 2010etik geroztik, Amikuzeko mediatekak eleberri lehiaketa bat antolatzen du gai baten iguruan. Aurten ere eginen du. Epaimahaiak, Sophie Pavlosky, idatz taileren animatzailearen laguntzarekin, gai bat hautatu du eta mediatekako sarean atzeman daiteke: http://mediathequeamikuze. fr/. Eleberria bi eta zazpi orrialdetan mugatu beharko da. Lehiaketa hau uztailaren 1ean bukatuko da. Ea heldu den urtean, euskaraz egiteko aukera ukanen dugun! Eric Narbais-Jaureguy Lur Berriko lehendakari berria Joan den astean aipatzen ginuen bezala, Lur Berriko lehendakaritza berritua izan da. Orain arte, Sauveur Urrutiaguer Domintxindarrak zuen kargu hori eta jakinarazi zuen utziko zuela erretreta hartzean. Administrazio kontseilua bildu da joan den ostiralean eta Eric Narbais-Jaureguy hautatu dute lehendakari postua erabiltzeko. Bera Arbotiarra da eta kargu politikoak ere baditu: herriko auzapez da eta Euskal Elkargoan, lehendakariorde da eta uraz arduratzen da.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3530. zbk

Jendeari maite duzula erakutsiz etzira sekulan akitzen

Amma

Gure Hitza | 2020/01/09

Hauteskunde urte, gezur urte!

Menane Oxandabaratz

“Zahar hitz, zuhur hitz” liburuxkan horrela zioen erran zahar batek! Herriko bozak laster hor ditugula eta, hiri handi horietan jadanik bazterrak berotzen hasiak baldin badira, ez pentsa herri ttipietan zenbaitzuk ez direla hori gogoan ibilki. Hauteskunde guziak kondutan hartuz martxoaren 15 eta 22an iraganen direnek herritarrenganik interes handiena daukate, nola ez hor presentatzen diren hautagaiak ezagutzen ditugulakoz. Bestalde Herriko Etxea hurbilenik dugun instituzio publikoa izanez garrantzia emaiten du hautesleenganik eta nola ez, gure eguneroko beharreri, gehienik lotuak diren hauteskundeak baitira. Aurtengo herriko bozek beste erronka handi bat ukanen dute, Euskal Elkargoko hautetsiak lehen aldikoz hautatuko baititugu. 2014an izan ziren udalenak eta ondotik Euskal Elkargoa 2016an sortu zen, beraz herriko kontseiluetara hautetsiak hautatzeaz gain, aldi huntan beharko dira ere bozkatu elkargokoak. Garrantzia handia ukanen dute, zeren egitura berri h...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016