Herriz Herri - Hazparne (L) | 2020eko Urtarrilaren 09a

Hazparne

Hazparne

Elkarte berri bat Jendea gero eta gehiago mendian dabil... herri gehienetan mendizaleen batasun bat aurkitzen da. Hazparnek ere ukanen du berea: Urtsuko Zapetak deitzen da. Sortze horren berri emaiteko, nahi duen oro gomitatua da informazio bilkura batetara urtarrilaren 11n, larunbatean, Mendeala gelan, (11:00) iraganen den bilkurarat. Harat ezin joanarentzat huna telefono zenbaki bat: 05 59 48 37 21 edo helbide hau: urtsukozapetak@outlook.fr. Liburu baten aurkezpena Amets Arzallus-ek, etorkin batekin idatzi berria du liburu berezi bat: Miñan. Liburu hori gogorra omen da bainan izigarri hunkigarria. Hazparneko Gau Eskolak gomitatzen du idazlea bere liburuaren aurkeztera urtarrilaren 9an, ostegunez (19:30) Elgar Zentroan den Emile Lavigne gelara. Aurkezpen hori orori idekia da. Mus lehiaketa Hortarako sasoina da eta elkarte anitzek apailatzen dituzte mus lehiaketak. Jean Verdun, eskola publikoko burasoek hori eginen dute urtarrilaren 12an (igandea). Izen emaitea arratsaldeko oren batean hasiko da eta lehiaketa bera 14:30etan. 24€ eman beharko da taldeka. Lehen saria 400€koa da eta finalistek 200€ irabaziko dituzte. Jateko eta edateko izanen da tokian berean. Eskolan iraganen da arratsaldea eta xehetasun gehiago nahi bada 06-78-89-59-95 zenbakia egin behar da.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3530. zbk

Jendeari maite duzula erakutsiz etzira sekulan akitzen

Amma

Gure Hitza | 2020/01/09

Hauteskunde urte, gezur urte!

Menane Oxandabaratz

“Zahar hitz, zuhur hitz” liburuxkan horrela zioen erran zahar batek! Herriko bozak laster hor ditugula eta, hiri handi horietan jadanik bazterrak berotzen hasiak baldin badira, ez pentsa herri ttipietan zenbaitzuk ez direla hori gogoan ibilki. Hauteskunde guziak kondutan hartuz martxoaren 15 eta 22an iraganen direnek herritarrenganik interes handiena daukate, nola ez hor presentatzen diren hautagaiak ezagutzen ditugulakoz. Bestalde Herriko Etxea hurbilenik dugun instituzio publikoa izanez garrantzia emaiten du hautesleenganik eta nola ez, gure eguneroko beharreri, gehienik lotuak diren hauteskundeak baitira. Aurtengo herriko bozek beste erronka handi bat ukanen dute, Euskal Elkargoko hautetsiak lehen aldikoz hautatuko baititugu. 2014an izan ziren udalenak eta ondotik Euskal Elkargoa 2016an sortu zen, beraz herriko kontseiluetara hautetsiak hautatzeaz gain, aldi huntan beharko dira ere bozkatu elkargokoak. Garrantzia handia ukanen dute, zeren egitura berri h...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016