Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2020eko Urtarrilaren 09a

Irisarri

M.O.

Pilota Lehenik, Irisartarrak Pilota elkartearen izenean, agiantza hoberenak, Herriako irakurle guzieri, pilotazale eta besteri! Urte xaharra joan zauku eta abenduaren erditsuko bi egunaldiak, 14 eta 15ekoak, askoren gogoetetan geldituko dira. Lehenik, Senperen gure 2. mailako Etcheto-Dufauk, ligako txapela jauntzi zuten, aise nagusituz Airetik-eri. Biharamunean, Irisarriko trinketean eta inguruan, pilota elkarteak nahi izan ditu ohoratu bi laguntzaile, Aña Costa eta Jean-Mixel Etcheverry (Etcheus), hainbeste urtez ekarri laguntzarentzat, egin duten itzaleko lanarentzat. Ber denboran, pilotako laguntzaile eta hautetsiak ere eskertuak izan dira. Azkenik, eguna bukatu zen, dakizuen lehen mailako finalarekin, giro handienean. Eta urte berrian, jadanik gure pilotariak beren txapelgoetan abiatuak ditugu, neskak palantxan, pilota hutsean, Frantziako txapelgoko finalerdietan dira, gure xitoak Oxandabaratz- Labat, nagusitu dira Zaharrer Segiri. Orain Kleina eta Xana berriz finalean ditugu eta partida jokatuko dute Arrosan urtarrilaren 12an (15:00), berriz ere Urruñarrak-en aurka! Esku huska, Zuraideko trinketean, beti Frantziako txapelgoko finalerdietan, Etcheto-Chamalbidek galdu dute 22-40, Urruñako Bideondo-Jaureguyren parean. Azkenik, aste hondar huntan, Euskal Ligaren konduko finalaurdenetan, gaztetxoak B mailako Etchevers-Bidart ariko zauzkigu Itsasuarrak-en parean. Deneri bide on!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3530. zbk

Jendeari maite duzula erakutsiz etzira sekulan akitzen

Amma

Gure Hitza | 2020/01/09

Hauteskunde urte, gezur urte!

Menane Oxandabaratz

“Zahar hitz, zuhur hitz” liburuxkan horrela zioen erran zahar batek! Herriko bozak laster hor ditugula eta, hiri handi horietan jadanik bazterrak berotzen hasiak baldin badira, ez pentsa herri ttipietan zenbaitzuk ez direla hori gogoan ibilki. Hauteskunde guziak kondutan hartuz martxoaren 15 eta 22an iraganen direnek herritarrenganik interes handiena daukate, nola ez hor presentatzen diren hautagaiak ezagutzen ditugulakoz. Bestalde Herriko Etxea hurbilenik dugun instituzio publikoa izanez garrantzia emaiten du hautesleenganik eta nola ez, gure eguneroko beharreri, gehienik lotuak diren hauteskundeak baitira. Aurtengo herriko bozek beste erronka handi bat ukanen dute, Euskal Elkargoko hautetsiak lehen aldikoz hautatuko baititugu. 2014an izan ziren udalenak eta ondotik Euskal Elkargoa 2016an sortu zen, beraz herriko kontseiluetara hautetsiak hautatzeaz gain, aldi huntan beharko dira ere bozkatu elkargokoak. Garrantzia handia ukanen dute, zeren egitura berri h...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016