Herriz Herri - Sara (L) | 2020eko Urtarrilaren 09a

Sara

GANEX

Sara

Urte berri on eta zoriontsu, osasunarekin kazetari guzieri bai ere irakurleeri! Gaboneko kontzertua: abenduaren 22an ongi pasatu da, denbora txarrak ez du jendea izitu, 250 bat baziren etorriak elizara, Labandibar bi ahizpak eta Erlauntza koruaren en-tzuterat. Denak ongi aritu dira, bai eta kantariak, Sophie pianoan eta Delphine biolinean, goren-gorenean arizan dira. Bai izigarriko memento on bat pasatu dugu, esku-zarta ederrak izan dituzte. Ondotik Sarako herriak deneri, lagun eta familieri, eskaini du zintzur bustitze bat Lur Berri gelan. Olentzero: 21ean larunbatarekin Olentzero Mari Domingirekin etorri da Lur Berri gelarat, euria azkar ari zuen orduan, leihorrean eman dira. Hiru eskoletako haurrak hor ziren, denak begiak zabalduak, Olentzerok goxoki batzuk eman diozkate eta haurren gabonetako kantu batzuk eman, komertsanten elkarteak krakada eskaini du. Bai, egun hori izigarri ongi pasatu da, heldu eta ttiki, denak lorios ziren, eskerrak deneri. Kirolak Pilota trinketean - Lehen mailan: Etchegaray Patrick – Pery Nicolas galtzaile 13-10 Endaiarrak- en kontra. Barandiaran Patxi – Elhorga Pepito irabazdun 13-07 Urruñarrak-en kontra. 2. mailan: Vidal Elies – Lopes Etxepare Thierry galtzaile 13- 01 Senpereren kontra. Larralde Peio – Itoitz Mikael galtzaile 13- 04 Laxoa Pilotaren kontra. Ezker paretan - Artekoak: Arribillaga Eneko – Mounho Eneko irabazdun 40-20 Noizbait- en kontra. Frantziako txapelketan - Gazteak: Zuraiden, Mariluz Julen – Etcheverry Unaik finalerdia irabazi dute 40- 21 Ñapurtarren kontra.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3530. zbk

Jendeari maite duzula erakutsiz etzira sekulan akitzen

Amma

Gure Hitza | 2020/01/09

Hauteskunde urte, gezur urte!

Menane Oxandabaratz

“Zahar hitz, zuhur hitz” liburuxkan horrela zioen erran zahar batek! Herriko bozak laster hor ditugula eta, hiri handi horietan jadanik bazterrak berotzen hasiak baldin badira, ez pentsa herri ttipietan zenbaitzuk ez direla hori gogoan ibilki. Hauteskunde guziak kondutan hartuz martxoaren 15 eta 22an iraganen direnek herritarrenganik interes handiena daukate, nola ez hor presentatzen diren hautagaiak ezagutzen ditugulakoz. Bestalde Herriko Etxea hurbilenik dugun instituzio publikoa izanez garrantzia emaiten du hautesleenganik eta nola ez, gure eguneroko beharreri, gehienik lotuak diren hauteskundeak baitira. Aurtengo herriko bozek beste erronka handi bat ukanen dute, Euskal Elkargoko hautetsiak lehen aldikoz hautatuko baititugu. 2014an izan ziren udalenak eta ondotik Euskal Elkargoa 2016an sortu zen, beraz herriko kontseiluetara hautetsiak hautatzeaz gain, aldi huntan beharko dira ere bozkatu elkargokoak. Garrantzia handia ukanen dute, zeren egitura berri h...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016