Herriz Herri - Senpere (L) | 2020eko Urtarrilaren 09a

Senpere

Senpere

Asisko Urmenetaren ikusgarria ostiralean Urte zaharra joan urte berria jin, kultur ekitaldiak badoatzi aitzina, denen atseginetan, iturri agortu ezin bat bezala. Joan den astean aipaturiko ekitaldiari buruz huna zer dion Lapurdi 1609 elkarteak bere gomita gisa. Asisko Urmenetak eskaintzen daukun AztiHitza izeneko ikusgarria Agosti Xahoren bizitzaz idatzi duen komikitik (bande dessiné) abiatzen da. Aurkezpen ilustratua ikusten ahalko duzue, Zuberuko kantu, antzerki eta marrazkia nahasten dituena. 2019ko udaberrian Xahoren urratseri jarraikiko diegu, berak egin bidaia Nafarroan barna. Baiona, Senpereko oihana, Sara, Bera, Lesaka, Goizueta, Ezkurra, Uitzi, Lekunberrin gaindi gira ibiliko. LAPURDI 1609 elkarteak gomitatzen zaituzte ikerlan sakon baten fruitu goxo hunen partikatzera, ostiralean (19:00), Larraldean. Zatozte gustuan, gaualdi goxo baten mentura dugu. Dantza emanaldia Larrekon igandean Euskal Elkargoak, bere Kultura Bidean egituraren bidez antolatzen du dantza ikusgarri berezi hau, iraganen dena urtarrilaren 12an (17:00) Larreko kulturgunean. Libertivore konpaniak bi dantza ikusgarri aurkezten ditu: bakarka “Hêtre” eta bikotean “Phasmes”. Hêtre: emazte bat emeki-emeki errealitatetik urruntzen da eta misteriozko oihan batean satzen. Phasmes: animale, mineral eta begetal mundutik hurbiltzen gira, dantzen eta gorputzen akrobazien bitartez. Oren bat irauten duen misteriozko ikusgarri huntan parte hartzeko, erreserbak egiten ahal dira www.kultura-bidean. eu webgunean, edo deituz 06 35 16 25 91, baita lekuan bertan ikusgarria aitzin. Prezioak: 10€ eta 4€ artean. Bertzalde Phasmes ikusgarria lehen mailako eskoleri aurkeztua da: CP, CE1, CE2 eta CM, urtarrilaren 8, 9 eta 10ean (10:00 eta 14:30). Aldiz, Phasmes eta Hêtre zabaldua dira kolegioetako ikasleeri, urtarrilaren 13 eta 14an (10:00 eta 14:00). Abenduko sortze eta heriotzeak Sortze - Horra nor izan diren urte hondarreko sortzeak, Herriko- Etxeak emanik: Aguirre Zubiri Oihan, Alzate Lola, Bergara Mattin, Gianni Léon, Lataste Maddy Romy eta Nicolas Le Nestour Temoe. Bizitza uros bat eraman dezatela eta zorion beroenak burasoeri. Heriotzeen aldetik - Gainza Pierre 71 urte, Mendiboure Paxkal 82 urte, Alves Fernandes Maria da Conceiçao 71 urte, Ader Noel 83 urte eta Carraz Pierrette 90 urterekin. Dolumin bizienak hunkituak diren familieri. Bertzalde gogoeta berezi batez nahi dugu erakutsi gure atxikimendua Berrouet Mizel eta Marie Aliceren familia guziari, beren alaba Mirentxu galdu baitute istripu latz batean, Jutsi herrian. Bi haurren ama gazte hunek, sekulako oroitzapen ona utzi baitu gure herrian, partikulazki dantzari gisa Zirikolatzen baita esku-baloian arizanik. Penetan gelditzen diren senarra Olivier, Ketty eta Xabi haurrak, familia, ahaide eta lagun guzieri doatzila gure doluzko agurrak. Kirol solas Pilotan, berri pozgarri guti dugu aipagai, salbu ohar batez azpimarratzekoa da Patxi Lopez herritarrak eta Zuraideko Jon Reteguik, Atzarriren kondu, Urruñako bikotearen kontra jantzi dutela trinketean Ligako txapela, esku-huska, artekoen mailan. Hemendik aitzina palantxako denboraldia abian da gure herritar batzuendako. Errugbian, emaitzak isilean hobe litazke atxikitzea, gaur egun ez baitute puntu bat ere lortu. Haatik arduradunek dioten bezala “Dena ez da botatzeko” esperantzazko irudi batzuk agertzen ari dira eta geroari buruz heldu den sasoia preparatzea nahikoa dute, nahiz maila apalago batean ariko diren. Phasmes eta Hêtres Ez etsi!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3530. zbk

Jendeari maite duzula erakutsiz etzira sekulan akitzen

Amma

Gure Hitza | 2020/01/09

Hauteskunde urte, gezur urte!

Menane Oxandabaratz

“Zahar hitz, zuhur hitz” liburuxkan horrela zioen erran zahar batek! Herriko bozak laster hor ditugula eta, hiri handi horietan jadanik bazterrak berotzen hasiak baldin badira, ez pentsa herri ttipietan zenbaitzuk ez direla hori gogoan ibilki. Hauteskunde guziak kondutan hartuz martxoaren 15 eta 22an iraganen direnek herritarrenganik interes handiena daukate, nola ez hor presentatzen diren hautagaiak ezagutzen ditugulakoz. Bestalde Herriko Etxea hurbilenik dugun instituzio publikoa izanez garrantzia emaiten du hautesleenganik eta nola ez, gure eguneroko beharreri, gehienik lotuak diren hauteskundeak baitira. Aurtengo herriko bozek beste erronka handi bat ukanen dute, Euskal Elkargoko hautetsiak lehen aldikoz hautatuko baititugu. 2014an izan ziren udalenak eta ondotik Euskal Elkargoa 2016an sortu zen, beraz herriko kontseiluetara hautetsiak hautatzeaz gain, aldi huntan beharko dira ere bozkatu elkargokoak. Garrantzia handia ukanen dute, zeren egitura berri h...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016