Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2020eko Urtarrilaren 09a

Uztaritze

Egoera zibila Bukatu berri den urteak ikusi ditu Uztaritzen 84 sortze, 18 ezkontza eta 75 heriotze. Iragan urtean asko jende sartu dira herrira, bi gune osoki bete baitira, adibidez Hirigoina eta Kiroletako biziguneak. Ondorioz orai herria 8.000 bizitzailetara hurbildua da. Mezak telebistatik Urtarrilaren 19an, 26an eta otsailaren 2an Euskal Telebistak zabalduko ditu hiru meza Uztaritzetik, bainan bereziki Arruntzako elizatik. Beti bezala meza horiek bezperan (beraz 18an, 25ean eta otsailaren lehenean) grabatuak izanen dira (19:00). Euskal Herri osoak ikusten ahalko ditu bai eta ere diasporako euskaldunek Ameriketaraino internet bidez. Jendea gomitatua da handizki parte hartzera. Zonbait hitzordu Hilabete huntako hitzorduetan badira elkarte zonbaiten biltzar nagusiak: Eskuz-Esku urtarrilaren 16an (14:30), Ur Begi 17an (18:00) eta Lapurtarrak abesbatza 26an (10:00), denak Lapurdi gelan. Kapito-Harri pilota batasunak 2019ko bere xapeldunak ohoratuko ditu Kiroletako beren gelan urtarrilaren 17an (19:00). Hiruretan hogei eta hamar urtez goragokoek beren urteko hitzordua badute Bilgunen urtarrilaren 18an (15:00) erregeen bixkotxak jastatzeko Herriko Etxeak eta CCAS ekintza sozialen zentroak eskainirik, Josteta gizon koruak animatuko duela aratsalde hori. Herriko Etxeak bere urteko agiantzak eskainiko ditu urtarrilaren 25ean larunbatez (12:00) Lapurdi gelan
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3530. zbk

Jendeari maite duzula erakutsiz etzira sekulan akitzen

Amma

Gure Hitza | 2020/01/09

Hauteskunde urte, gezur urte!

Menane Oxandabaratz

“Zahar hitz, zuhur hitz” liburuxkan horrela zioen erran zahar batek! Herriko bozak laster hor ditugula eta, hiri handi horietan jadanik bazterrak berotzen hasiak baldin badira, ez pentsa herri ttipietan zenbaitzuk ez direla hori gogoan ibilki. Hauteskunde guziak kondutan hartuz martxoaren 15 eta 22an iraganen direnek herritarrenganik interes handiena daukate, nola ez hor presentatzen diren hautagaiak ezagutzen ditugulakoz. Bestalde Herriko Etxea hurbilenik dugun instituzio publikoa izanez garrantzia emaiten du hautesleenganik eta nola ez, gure eguneroko beharreri, gehienik lotuak diren hauteskundeak baitira. Aurtengo herriko bozek beste erronka handi bat ukanen dute, Euskal Elkargoko hautetsiak lehen aldikoz hautatuko baititugu. 2014an izan ziren udalenak eta ondotik Euskal Elkargoa 2016an sortu zen, beraz herriko kontseiluetara hautetsiak hautatzeaz gain, aldi huntan beharko dira ere bozkatu elkargokoak. Garrantzia handia ukanen dute, zeren egitura berri h...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016