Urtatskari izan da besta ederrik
segur bainan zalaparta itsusiak
ere ba, auto erretze eta gaineratiko.
Estrasburgo hirian, 220
auto erre dira,
jaz baino aise
gehiago, eta zonbait
kaxketadun
kolpatuak izan
dira ondotik piztu
diren kalapitetan.
Lyoneko aldean
ere autoak erre
dituzte bi gauez
segidan!
Alsazian errekontru
zonbait
bestalde, hango
usaia izanki-eta,
Alemaniako gisa,
lehergailu askoren
zartaraztea
urte berriaren
ohoretan. Joko
hori debekatua bada ere. Beti
badira halere debeku hortaz
ez baitute axolarik eta ez dutenak
aski kasu egiten, jakinik
ere lanjer zerbait izan ditakeela.
Funts hortan, aurten ere, 29
urteko mutiko gazte batek bizia
galdu du Haguenau herrian.
Eskualde berean, dozena bat
lagun kolpatuak izan dira, sei
frango handizki.
Beste bat beraz bainan beste
zer? Beste eztabaida bat idurieta
jadanik etzela aski! Urtatskari,
487 lagun ohoratuak izan dira
Légion d'Honneur delakoaren
sailean. Bainan izendatze bat
ez dute denek untsa hartu hor
gaindi. Jean-François Cirelli
enpresaburu ezagutua jadanik
zaldun zena graduz goratu dute.
Badu orai lau urte jaun horrek
kudeatzen duela Ameriketako
diru-kutxa handi batek Frantzian
muntatu adarra. Errextasun
asko eskainiz bere bezeroeri
beren dirua emankorrago
izan
dadien dela erretretari buruz
dela bestalde. Batzuen ustez
Macron ere lagunduz bere aldaketa
proiektuaren gauzatzeko
bidean. Langileria kexu jendeaz
trufatzea dela gizon horren gisa
hortan ohoratzea, bestenaz
ere keinka huntan. Gobernuak
aldiz arrunt ttipikeriak dauzka
solas horiek. Handiak direla
Jean-François Cirelli jaunaren
mereximenduak, oroitaraziz ere
denboran Chirac presidentaren
laguntzaile kartsu bat izan zela.
"Macron mintzatu da beraz,
ederki eta abilki mintzatu gisa
batez, eleketari ederra baita,
bakoitxak berea behar du, eta
frango azeria". Horra hitzez hitz
zer ginion sail huntan berean
duela xuxen urteño bat, solasgai
ginuela presidentak Urtats
bezperan egina zuen hitzaldia.
Urruntxago, hauxe idazten
ginuen: "Erne eta harro agertu
da jaun presidenta bainan ez da
errana anitz tanto irabazi duela
". Gogoetatuak ginauden ere
gaitzeko konplimenduak eginez
bururatu baitzuen bere solasaldia,
guk ez ahantzia haatik
nola mintzatua zen bestalde ez
hain aspaldi jende asko azkarki
apalduz. Eta gu galdeka ari: "bi
katixima mota ba ote ditu gure
gizonak? Egun batetik ari eta bihar
bestetik". Jazko hitz horiek
ber-berak hartzen ahal ditugu
berriz ere gure gain. Bai, untsa
prediku ederra entzun dugu,
dei kartsu batzuekin zinez eta
funtsez elgarri atxikiak behar
dugula segitu eta holako. Bat
izaite horrek munta handi-handia
baduela. Nork erran dezake
solas horiek ez dire...
Horiek hola, aipatu du ere erretreta
solas piztu eta samindu
saltsa handi hori. Bere hartan
segituz beti berdin tente,
solas batzuk hori erakusten
alabainan, eta denbora berean
gobernua deituz hautsi-mautsi
zerbaiten kausitzerat ados ez
diren horiekin. Eta bai, "compromis
" hitza entzun diogu eta
hitz horrentzat ez ditake beste
itzulpenik, hautsi-mautsi baizik!
Hauxe ere gogoan daukagu,
zonbait astez segidan gobernuak
aski errepikatu duela
erretreta
horientzat denak kutxa
berean izaitea neurri xuxena izanen
dela, ezin xuxenagoa, eta
orai zer diote haatik hor gaindi?
Ofizio batzuentzat, kutxa berezi
baten begiratzea beharrezkoa
izan ditakeela, polizarentzat
konparazione edo berdin Opera
delakoan dantzan ari direnentzat.
Gero eta urrunago dabiltza
atzo erraiten zuten hartarik.
Harritu behar ote da anitzek ez
badituzte hain fidagarriak kausitzen
holako solas aldakorrak?
Solasketa sail berri bat abiatua
da, ikusiko zer ekarriko duen.
Anartean, berriz ere, jo...
“Zahar hitz, zuhur hitz” liburuxkan horrela
zioen erran zahar batek! Herriko bozak
laster hor ditugula eta, hiri handi horietan
jadanik bazterrak berotzen hasiak baldin
badira, ez pentsa herri ttipietan zenbaitzuk
ez direla hori gogoan ibilki.
Hauteskunde guziak kondutan hartuz
martxoaren 15 eta 22an iraganen direnek
herritarrenganik interes handiena daukate,
nola ez hor presentatzen diren hautagaiak
ezagutzen ditugulakoz. Bestalde Herriko
Etxea hurbilenik dugun instituzio
publikoa izanez garrantzia emaiten
du hautesleenganik eta nola ez, gure
eguneroko beharreri, gehienik lotuak diren
hauteskundeak baitira.
Aurtengo herriko bozek beste erronka
handi bat ukanen dute, Euskal Elkargoko
hautetsiak lehen aldikoz hautatuko
baititugu. 2014an izan ziren udalenak eta
ondotik Euskal Elkargoa 2016an sortu zen,
beraz herriko kontseiluetara hautetsiak
hautatzeaz gain, aldi huntan beharko dira
ere bozkatu elkargokoak.
Garrantzia handia ukanen dute, zeren
egitura berri h...