Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 09a

Madrilen Espainiako gobernu berria

Madrilen%20Espainiako%20gobernu%20berria

Lerro hauek idaztean ofizialki gobernua ez bazen osatua, Pedro Sanchez sozialistak gobernu berria azkenean osatu du. Lau urtez gobernurik gabe egonik eta lau hauteskunde behar izan dira Madrilen gobernu berria osatzeko. Gehiengorik ez du izanen, sozialistek (PSOE) eta Ahora Podemos koalizioak osatu gobernuak, bainan EAJren sustengua lortu dute. EH Bildu ala ERC katalandarren abstentzioari esker osatuko dute gobernu berria.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2020/01/09

EH Bilduren abstentzioa

Bere hitzaldian, Mertxe Aizpuruak Pedro Sanchez-i gogorarazi dio ezker independentistarik gabe ezingo duela gobernua osatu, eta horregatik ohartarazi dio ez badu Estatua demokratizatzen eta, nazioaniztasuna eta autodeterminazio eskubideak ez baditu errespetatzen, EH Bildu aurrean izango duela. "Autonomismoa konponbidea ez dela" gehitu du, "bide hori agortuta dagoelako". Erreferendum bat eskatu dio Sanchez-i, Eskozian egin den bezala. Aizpuruaren hitzaldia etengabe moztu dute PP, Ciudadanos eta Vox-eko diputatuek botatu oihuek eta irainek, batez ere bozeramaileak Arnaldo Otegi aipatu duenetik aurrera.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/01/09

EAJren laguntza leiala eta zintzoa gobernuari

Pedro Sanchez-en gobernuari, laguntza zintzoa eta leiala, "ondorio guziekin" emanen diola deklaratu du Aitor Esteban EAJko bozeramaileak Diputatuen Kongresuan. Ondorioz, "konpromisoa ez da inbestiduran bukatzen", egonkortasuna eta "gutieneko sendotasun " bat duen Espainiako Gobernua beharrezkoak direlako. "Gure akordioan zerrendatutako erronkei erantzun bat eman nahi baldin badiegu, egonkortasuna beharrezkoa da", aldarrikatu du jeltzaleak.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/01/09

5.512 langabe gutiago 2019an erkidegoan, eta 356 gehiago Nafarroan

5.512 langabe zenbatu dira Euskal Autonomia Erkidegoan 2019an, eta 356 gehiago Nafarroan, Espainiako Lan Ministerioak jakinarazi duenez. Urtearen amaieran, 114.162 langabe daude Euskadin, eta 33.198 Nafarroan. 2018ko amaierako datuekin alderatuta, langabeziak %4,61 egin du behera erkidegoan, eta %1,08ez hazi da Nafarroan. Datuen berri izan ondoan, Iñigo Urkullu lehendakariak ohartarazi du, Euskadik "hamarkadako kopururik altuena " duela 2019ko amaieran, Gizarte Segurantzaren datuei dagokienez. Jaurlaritzaren helburua da "enplegu gehiago eta hobea sortzen laguntzen jarraitzea".

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/01/09

2020a “konponbidearen urtea” izatea nahi dute Gipuzkoako egoitzetako langileek

Greban dauden Gipuzkoako egoitzetako langileek 2020a gatazkaren "konponbidearen urtea" izatea espero dute; Janire Diaz ELAko bozeramaileak azaldu duenez, Aldundiak "hau guzia konpontzeko" gaitasuna du. Guk ez dugu nahi, baina gatazkarekin jarraituko dugu. ELA sindikatuak orain arte "aldizkako grebak" deitu dituela gogorarazi du, eta azken greba urtarrilaren 10ean izanen dela, "konponbiderik ez badago " beste lan-etenaldi bat egin beharko dute.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/01/09

Aita Mari ontzia urtarrilaren 25ean itzuliko da itsasora

Aita Mari, Itsas Salbamendu Humanitarioa izeneko ontzia, itsasora itzuliko da urtarril hondarrean migratzaileei laguntza humanitarioa ematen segitzeko. Atenasen egiten ari diren ontziaren kontrol lanak bururatu beharko dituzte lehenik. Urtarrilaren 25ean dena ongi badoa Aita Mariren eskifaia berriro elkartuko dela Atenasen egiten ari diren ontziaren berrikuspen-lanak amaitu ondoren. “Bizitzeko eskubidea eta itsasoan arriskuan dauden pertsonei laguntzeko betebeharra edozer gauzaren gainetik daude”.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/01/09

Gasteizko Gazte Komiteak urtarrilaren 30ean gazteak “kaleak hartzera” deitu ditu

Urtarrilaren 30ean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitu duen greba orokorrarekin bat egin eta “kaleak hartzeko” deia luzatu die gazteei Gasteizko Gaste Komiteak. Mobilizazioak ere iragarri dituzte. “Enplegu prekario askok gazte aurpegia daukate, etxebizitza merkatuan ematen den espekulazio geldiezinak gure emantzipazioa oztopatzen du, gure lan baldintzak ez dira duinak: kontraturik gabe egiten dugu lan, enplegu bat baino gehiago daukagu, lan-aldi partzialak eta aldi baterakoak izaten ditugu. Gazteok baldintza hauetan bizitzera ohitzen ari gara, eta hau oso larria da”, adierazi dute.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/01/09

51 hildako errepidetan 2019an

51 pertsonak bizia galdu dute errepidetako istripuetan, horietarik %60 oinez, bizikletaz edo motorrez zabiltzanetan; horietarik 43 gizonezko eta 8 emazte: bertzeak, 36 autoz, 16 motoz, 19 turismo. Lurraldei dagokionez, 198 pertsona hil dira Gipuzkoan, 22 Bizkaian, eta 10 Araban.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/01/09

Museoen arrakasta

Guggenheim Bilbao Museoak jakinarazi du 2019 urtean, 1.170.669 bisita izan dituela, museoaren historiako laugarren kopururik onena. Bere jarduerari esker zerga administrazioak 67,9 milioi euroko diru sarrera gehigarria izan du, museoko bisitariek Euskal Autonomia Erkidegoan egindako gastuaren eraginez. Bisitarien jatorri geografikoari behatuz, gehienbat, Frantziako Estatutik (%17), Britainia Handitik (%7), Alemaniatik (%7), Estatu Batuetarik (%7) eta Italiatik (%5) jin dira. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako bisitariak %9 izan dira. Guggenheimen jarduerak EAEko Barne Produktu Gordinari egindako ekarpena 438,5 milioi eurokoa izan dela diote museoaren arduradunek. 250.742 pertsona izan ziren 2019an Bilboko Arte Ederren Museoan, 2018an baino doi bat gutiago.

Irakurri segida

3530. zbk

Jendeari maite duzula erakutsiz etzira sekulan akitzen

Amma

Gure Hitza | 2020/01/09

Hauteskunde urte, gezur urte!

Menane Oxandabaratz

“Zahar hitz, zuhur hitz” liburuxkan horrela zioen erran zahar batek! Herriko bozak laster hor ditugula eta, hiri handi horietan jadanik bazterrak berotzen hasiak baldin badira, ez pentsa herri ttipietan zenbaitzuk ez direla hori gogoan ibilki. Hauteskunde guziak kondutan hartuz martxoaren 15 eta 22an iraganen direnek herritarrenganik interes handiena daukate, nola ez hor presentatzen diren hautagaiak ezagutzen ditugulakoz. Bestalde Herriko Etxea hurbilenik dugun instituzio publikoa izanez garrantzia emaiten du hautesleenganik eta nola ez, gure eguneroko beharreri, gehienik lotuak diren hauteskundeak baitira. Aurtengo herriko bozek beste erronka handi bat ukanen dute, Euskal Elkargoko hautetsiak lehen aldikoz hautatuko baititugu. 2014an izan ziren udalenak eta ondotik Euskal Elkargoa 2016an sortu zen, beraz herriko kontseiluetara hautetsiak hautatzeaz gain, aldi huntan beharko dira ere bozkatu elkargokoak. Garrantzia handia ukanen dute, zeren egitura berri h...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016