Inbido | 2020eko Urtarrilaren 09a

Ziburuko eltzegintza lantegia

Muslaria

Ziburuko%20eltzegintza%20lantegia

Guziz famatua izana da Ziburuko eltzegintza lantegia, 1919an sortu zena eta 1995ean alde bat desagertu. Anitzek euskaraz ere "poteria" deitzen zutena. Luzaz eta luzaz arrakasta gaitza ukan dute etxe hortarik ateratzen ziren eltze apainduek. Funtsean, oraino ere hala dute eta badira biziki kario saltzen direnak. Galdea ere gisa hartakoa izankieta. Lantegi hortaz Jakintza elkarteak baditu plazaratuak lan zonbait guziz baliosak. Eta horra nun ja agertu horien gehigarri bezala, Eguberri irian atera duen bere aldizkaria gai hortaz dena burutik buru. Idazleak, Guy Lalanne eta Patrick Sichère, 36 orrialde atsegin handiz irakurtzen direnak, gainerat ederki apainduak, gisa hartako argazkiak berexiak izanik. Altxor pollita zinez. Oroitaraziz jaz ospatu dela beraz etxe hori sortu zelako mendeburua, erakusketa eder batekin, hitzaldi mamitsu bat bestalde. Toki arraro batean Eltzetegia ideki zuten 14eko gerlatik landa berehala Urdazuri ibaiaren bazterrean, arras muntatu berria zen golfeko zelaitik hurbil. Gazteluzahar jauregia ere han berean. Biziki toki pollitean, erraiten ahal ere da toki arraroan. Ordu arte haatik, etzen etxe handirik ondo hartan. Baserri bat, Andregaibaita izenekoa, eta bizpahiru puskategi. Hor zen beraz ideki lehen eltzetegia. Laster ohartu ziren haatik eraikin handiago bat beharko zela eta gora-behera askoren ondotik, baimenak ezin aise ardietsiz, 1932an estreinatu zen etxe berria. Zirgabidearen bazterrean. Denbora hartan hortik iragaiten zen ere Ziburutik Sararat ibilki zen tranbia. Hiru ziren Eltzetegiaren sortzaile hiru lagun izan ziren, hiru artista nahitez. Hiru gizon, Louis-Benjamin Floutier margolari ezagutua, Edgard Lucat eta Etienne Vilotte, hiruak kanpotiarrak bainan hiruek Ziburu biziki maite. Hiruen artean finkatu zuten nolako bidea behar zuten hartu, nolako eltzeak egin beraz, nolako apaindurekin eta nolako koloreak baliatuz. Zonbait urteren buruan Etienne Vilotte gelditu zen zuzendari bakar. Eltzetegia joan zen aitzina handituz eta azkartuz. 40eko gerlaren denboran ezin zuen haatik aitzina segitu. 1945ean, aldaketa handi bat izan zen, Fischer familiak erosi zuen lantegia eta gero kudeatu 50 urtez segidan. Batere funtsik gabe agertu ziren Fischer-tar horiek. Rodophe Fischer, ordu arte Parisen egona, Miarritzerat jin zen zonbait egunentzat eta horko saltegi batean erosi zuen biziki gustatua zitzaion eltzeño bat. Galdetu zuen nundik heldu zen. Kondatu zioten Ziburun bazela eltzetegi bat. Jauzi batez joan zen Zibururat eta itzulia etzuen segur alferrik egin, lantegia erosi baitzuen! Hunkigarria da eta dena mamia Fischer familiaren lekukotasuna, nola arizan diren lan eta lan, bai eta nola bortxatuak izan ziren gelditzerat 1995ean, gero eta karga gehiago bazutelakotz. Bai, solas hunkigarriak, Max eta Carmen Fischer senar-emazteenak bai eta Patrick Fischer anaia gazteenarenak. Hiruek kar berarekin kondatuz nolako atximimendua daukaten beren eltzetegiarentzat. Aldizkariaren azken zatian aipatzen dira preseski eltzetegian lanean arizan direnak. Izen andana gaitza, oroitzapen anitz harrotzen dutenak.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3530. zbk

Jendeari maite duzula erakutsiz etzira sekulan akitzen

Amma

Gure Hitza | 2020/01/09

Hauteskunde urte, gezur urte!

Menane Oxandabaratz

“Zahar hitz, zuhur hitz” liburuxkan horrela zioen erran zahar batek! Herriko bozak laster hor ditugula eta, hiri handi horietan jadanik bazterrak berotzen hasiak baldin badira, ez pentsa herri ttipietan zenbaitzuk ez direla hori gogoan ibilki. Hauteskunde guziak kondutan hartuz martxoaren 15 eta 22an iraganen direnek herritarrenganik interes handiena daukate, nola ez hor presentatzen diren hautagaiak ezagutzen ditugulakoz. Bestalde Herriko Etxea hurbilenik dugun instituzio publikoa izanez garrantzia emaiten du hautesleenganik eta nola ez, gure eguneroko beharreri, gehienik lotuak diren hauteskundeak baitira. Aurtengo herriko bozek beste erronka handi bat ukanen dute, Euskal Elkargoko hautetsiak lehen aldikoz hautatuko baititugu. 2014an izan ziren udalenak eta ondotik Euskal Elkargoa 2016an sortu zen, beraz herriko kontseiluetara hautetsiak hautatzeaz gain, aldi huntan beharko dira ere bozkatu elkargokoak. Garrantzia handia ukanen dute, zeren egitura berri h...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016