Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 09a

Hendaiako Zarpai-Banda beti berdin harro!

Hendaiako%20Zarpai-Banda%20beti%20berdin%20harro!

Hendaian biziki ezagutua da Zarpai-Banda musikari taldea, famatua segur herrian berean bainan herritik kanpo ere, itzuli frango baitu eginik - eta beti egiten - dela Frantzian barna, feria handienetan partaide, Nimes, Béziers eta holako hiri batzuetan berdin, bainan ere urrunago, hala nola Alemanian gaindi. 2020a urte berezia da haatik Zarpai-Banda ospetsu horrentzat, aurten betetzen baititu bere 50 urteak. Karia hortarat, ospakizun sail bat guziz aberatsa badu pikoan ezarria, urte guzia iraunen duena. Gorenean izanen da uztail erditsutan, hiru egunez segidan, 17tik 19rat. Besta gaitza Kanetako portuan. Bainan hasteko hilabete huntan berean muntatzen du erakusketa bat Mendi Zolan kulturgunean, aste huntan idekia eta segituko dena 25a arte. Argazkiak gehienik ikusgai, orotarat hiru ehun bat, argazki horiek kondatzen Zarpai-Banda nun noiz nola ibilia den 50 urte horietan. Ikusgai ere musikarien jauntzi asko. Bistan den gauza, Zarpai-Bandak parte hartuko du eta beti berdin kartsuki agorrileko Euskal-Besta nagusian. Ez da ahantzi behar holako bestarekin zela Zarpai- Banda lehen aldikotz agertu 1970ean. Goizean euria zen, erran zuten besta etzela egiten ahalko eta denen buru, aroa doi bat hobeturik, aratsaldean egin zen arras polliki. Musikariak berotu ere ziren aitzina behar zutela segitu ondoko egunetan eta ondoko urteetan. Gero eta arrakasta gehiago bildu zuten eta geroztik Zarpai-Banda beti berdin harro dago, beti berdin suhar! Aurtengo sail bereziaren kondu, ikusgarri arraro bat eskaintzekoa ere du heldu den urrian Beltzeneko plazan eta gero liburu bat aterako du bere 50 urteak gogoan.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2020/01/09

Itsasoa gero eta ausartago

Segur aldi bat baino gehiago arizanak gira jadanik ere gai huntaz bainan berriz ere aipagai dugu: Kostalde guzian, lekuka gehiago haatik, itsasoa gero eta ausartago da! Uhainek gero eta gehiago "jaten" dute itsas-bazterra! Joan den hilabete hortan, egundainokotan lur-lehertze bat izan da Erlaitzbidean, Hendaiako aldean, Abbadia jauregitik hurbil. Ja hartu segurtasun neurriak aitzina xorroxtu dituzte, jendea ez hurbiltzeko, lanjerarengatik, ezponda zonbaiten kaskorat. Handik hurbil, Zokoa alderat segituz, uhainek azkarki zafratuaren bortxaz, itsasbazterra ahultzen ari da. Batzuen ustez goitxago edo berantxago Erlaitzbidea beharko da alde bat zerratu eta bide berri bat egin itsas-hegitik aise bazterrago. Gisa bertsuko arrangurak ba ere Bidartetik Donibane Lohizunerat, hala nola Santa Barbara aldean eta Erromardin. Lekuka, obra pizkorrak ba jadanik eginak bainan beste asko ba egiteko! Erromardin aurten eginen hain segur. Galernak badirela gero eta usuago, eta gero et...

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/01/09

Sorginkeriak

Batzuk diote sorginik ez dela gehiago eta beraz ez dela ere sorginkeriarik! Bizkitartean, sorgin-kondairak beti badira, sorgin-istorio frangorekin, eta horiek aipatzen dira hain xuxen hilabete hunen 29a arte Hendaiako mediatekan.

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/01/09

Ortz-Adarra

Donibane Lohizunen, hilabete hunen 14a arte bada erakusketa berezi bat Dukontenea egoitzan. Ortz-Adarra elkarteak berexirik margo eta xixelkadura andana bat. Erakusketa hori arratsaldetan izaiten da idekia

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/01/09

Obran ari

Urruñan obran ari dira oinezko eta txirrindularientzat ibilbide berri baten egiten, Ziburuko aldean segituko dena, orotarat kasik hiru kilometro luze Urruñako hiribarnetik Zokoa alderat. Obra horiek Pazko iriko behar litazke bururatuak. Departamendua eta Akitania-Berri lurraldea, besteak beste, laguntzaile dira diruaren aldetik. Bada orotarat miliun bat eta 217.000 euroren gastua.

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/01/08

Erregeak beti hor

Donibane Lohizunen, betiko molde berezian ospatu da aurten ere, joan den igandean hain xuxen, Trufania, edo neguko Besta Berri delakoa. Errege magoek ez dute ahantzi Donibanerat jitea, eta oinez gehiago dena, ez kamelu batzuen gainean Hegoaldeko toki askotan ikusten diren bezala. Aroak hotz-aireño bat baldin bazuen ere - sasoina da - jendea bildu da ederki. Magoak ibili dira karrikaz karrika eta gero bezperak kantatu dira untsa kartsuki Eguberriko kantu zonbait ere xaramelatuz. Hamar apez aldare aitzinean, besteak beste Lionel Landart Donibaneko erretora, eta Jean Eliçagaray Senpere aldekoa, hau espresuki gomitatua aurten Trufaniako ospakizun horien buru.

Irakurri segida

3530. zbk

Jendeari maite duzula erakutsiz etzira sekulan akitzen

Amma

Gure Hitza | 2020/01/09

Hauteskunde urte, gezur urte!

Menane Oxandabaratz

“Zahar hitz, zuhur hitz” liburuxkan horrela zioen erran zahar batek! Herriko bozak laster hor ditugula eta, hiri handi horietan jadanik bazterrak berotzen hasiak baldin badira, ez pentsa herri ttipietan zenbaitzuk ez direla hori gogoan ibilki. Hauteskunde guziak kondutan hartuz martxoaren 15 eta 22an iraganen direnek herritarrenganik interes handiena daukate, nola ez hor presentatzen diren hautagaiak ezagutzen ditugulakoz. Bestalde Herriko Etxea hurbilenik dugun instituzio publikoa izanez garrantzia emaiten du hautesleenganik eta nola ez, gure eguneroko beharreri, gehienik lotuak diren hauteskundeak baitira. Aurtengo herriko bozek beste erronka handi bat ukanen dute, Euskal Elkargoko hautetsiak lehen aldikoz hautatuko baititugu. 2014an izan ziren udalenak eta ondotik Euskal Elkargoa 2016an sortu zen, beraz herriko kontseiluetara hautetsiak hautatzeaz gain, aldi huntan beharko dira ere bozkatu elkargokoak. Garrantzia handia ukanen dute, zeren egitura berri h...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016