Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 09a

Mundu guziko pertsona aberatsenak

M.O.

2019ko urtean munduko aberatsenak diren 500 pertsoneri, beren kapitala %25ez emendatu zaie. Beren altxorran, 1.070 miliar euroko gorakada egiten duela. Horietan lehena, Jeff Bezos Amazon enpresaren sortzailea aberatsena da, 103,7 miliar euroko fortunarekin. Errana da 2019ko urte bukaerako besten kari egiten diren erosketeri esker, alimaleko irabazteak egin dituela, marka guziak gaindituz. Microsoft-eko Bill Gates, bigarren agertzen da 101 miliar euroko kapitalarekin. Bernard Arnault, LVMH luxuzko frantses enpresaburua hirugarren ateratzen da, irakurtzen ahal da iazko urtean 32,5 miliarrez aberastu dela. Sekulan egin ez zuen benefizioa lortuz. Nazioarteko ekonomia mundu handi hortan ere ez dira denak aberasten, 2019an 52 pertsoneri beren ontasunak ttipitu zaizkie. Zenbaitzuk behar ez diren tratuak eginik, beste batzuk beren ondarea beren haurreri banatu izan behar dutelakoz... hala ere mundu guzia kondutan hartuz, 52ko kopuruak guti egiten du, frogatzen du kapital handia duten pertsonek beren altoxarra atxikitzen dutela.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2020/01/09

Carlos Ghosn-en eskapada

M.O.

Carlos Ghosn, Brasil-en sortua da (1954). Libano-Brasil-Frantses nortasuna du. 2005etik 2019a arte Renault-Nissan-eko zuzendaria egon da. 2018ko azaroan arrastatua izan zen Japonian, justiziak akusatzen du Nissan-en finantza-argitalpenetan diru sarrerak gordetu izaitea. Ondoko hilabetean inkulpatua izan zen enpresaren diru parte bat beretzat erabili zuela, Japoniatik ateratzeko eskubiderik gabe. Laster bere auzia iragan behar zela eta Japoniatik eskapatu da, mundu guzia inarrosten zuela. Junichiro Hironaka japoniar bere abokatua ere harritua deus ez zakiela, Carlos Ghosn-en 3 pasaporteak japoniar abokatuaren esku zirela. Baldintza-peko askatasuna lortzeko 12 milioi euroko bermea emanak zituen, hauek galduak direla ez da erraiterik. Liban hautatu badu ez da kasualitate bat, ez da bakarrik herri hortako nortasuna duelakoz, baina bai hango pertsonalitate politiko eta aferetan direnekin harreman hurbila duelakoz. Galdera batzuk hala ere pausatzen dira, nolaz Japonia...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/01/09

Nazioartean emazteek jasaiten dituzten bortizkeriak

M.O.

2019ko urtean anitz aipatu da emazteri buruz egin erasoak eta horren ondorioz hilak izan direnak. Frantses estatuan 149 emazte erailak izan dira. Amnesty Internazional erakundeak atera txosten batean agertzera emaiten du munduko %35 emaztek bortizkeriak jasan dituztela, gehienetan (%70) hurbileko batenganik. Beren erranetan, 16 eta 44 urte artean hilak izan diren emazteak, ez dira eritasunez hil baina bai bortizkeriak jasan dituztelakoz. Bestalde bortxaketak jasan dituzten emazteen zenbaki batzuk ere arranguratzekoak dira, Estatu Batuetan urtero 700.000 emaztek jasaiten dute bortxaketa bat, Frantzian 50.000 eta 90.000 artean. Beti Amnesty Internazional-en erranetan neska gazte anitzek ere sexu abusuak jasan dituzte, zenbaitzuk haurdun gertatu direlarik.

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/01/09

Katalunian

M.O.

Katalunian
Joan den astean jadanik aipatua ginuen 3 euro-deputatu katalandar, Carles Puigdemont, Toni Comin eta Oriol Junqueras hau beti preso dena, Europako Parlamentuan hautetsi izaiten ahalko direla. Urte hasierako parlamentuko lehen bilkura urtarrilaren 13an iraganen da, Carles Puigdemont eta Toni Comin Estrasburgoko parlamentuan izanen dira. Berria jakin orduko Carles Puigdemont-ek ageri baten bidez adierazi du, laster Ipar Katalunian mobilizazio handi baten deia izanen dela “azken denbora hauetan independentziaren alde izan diren garaipen justizial eta politikoak ospatzeko”, bai eta preso diren hautetsi katalandarrer sustengua ekartzeko. Eguna ez da finkatua, Kataluniako Errepublikaren Kontseiluak Perpinya hirian eginen dela urtarrilean segurtatzen du. Euro deputatu izanez, immunitatea badute eta Europako edozein herritan ibiltzen ahal dira, pentsatzekoa da antolatua izanen den elkarretaratze hortan izanen direla. Bestalde Carles Puigdemont eta Toni Comin-en kont...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/01/09

Austrian kontserbadoreak aliantzan Berdeekin

M.O.

Joan den astean Sebastian Kurtz Austriako Kontserbadoreen buruzagiak eta Werner Kogler Berdeen alderdikoak aliantza bat egin dute. Bi alderdi hauek norabide politiko arrunt desberdinak dituzte, Sebastian Kurtz eskuin-liberal arduraduna, pozik agertu da berrikuntza baten seinale dela. Irailaren 29an hauteskundeak iraganak ziren, Sebastian Kurtz-ek zailtasunak ukan ditu gobernu berri baten osatzeko. Afera hunek iraunen duen zaila da erantzutea, jakinez eskuin liberal alderdia immigrazioaren kontra dela, Berdeek beste iritzi bat dutelarik. Kurtz-ek kanpaina guzia eraman du seguritate eta immigrazioaren kontra, politika gogor baten mezua pasaraziz. Austrian gertatzen ari den aliantza politiko berezia, Europako beste herrialde batzutan ere plantan jartzen ari da, Suedian, Finlandian, Lituanian eta Luxenburgon ministro Berde alderdietakoek gobernuko ministro karguak hartuz.

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/01/09

Eusko Jaurlaritzak 506 etxebizitza erosi ditu, alokairuko parke publikoa kudeatzeko

Eusko Jaurlaritzak 506 etxebizitza erosi zituen 2019an, funtsen, aurrekontu-soberakinen eta Finantza Inbertsio Iraunkorren tresnaren bidez. Erosketa horiei gehitu behar zaizkie Jaurlaritzak zuzenean edo sozietate publikoarekin egindako kontratu-programaren bidez egin erosketak, eta Alokabidek sozietate publikoak kudeatzen duen alokairuparke publikora bideratuko dira. Erositako etxebizitza batzuk amaituta daude jada, eta berehala eskainiko dira Alokabidek kudeatzen duen jendarte alokairuko parke publikoaren baitan. Alabaina, gehienak, amaitu gabe daude.

Irakurri segida

3530. zbk

Jendeari maite duzula erakutsiz etzira sekulan akitzen

Amma

Gure Hitza | 2020/01/09

Hauteskunde urte, gezur urte!

Menane Oxandabaratz

“Zahar hitz, zuhur hitz” liburuxkan horrela zioen erran zahar batek! Herriko bozak laster hor ditugula eta, hiri handi horietan jadanik bazterrak berotzen hasiak baldin badira, ez pentsa herri ttipietan zenbaitzuk ez direla hori gogoan ibilki. Hauteskunde guziak kondutan hartuz martxoaren 15 eta 22an iraganen direnek herritarrenganik interes handiena daukate, nola ez hor presentatzen diren hautagaiak ezagutzen ditugulakoz. Bestalde Herriko Etxea hurbilenik dugun instituzio publikoa izanez garrantzia emaiten du hautesleenganik eta nola ez, gure eguneroko beharreri, gehienik lotuak diren hauteskundeak baitira. Aurtengo herriko bozek beste erronka handi bat ukanen dute, Euskal Elkargoko hautetsiak lehen aldikoz hautatuko baititugu. 2014an izan ziren udalenak eta ondotik Euskal Elkargoa 2016an sortu zen, beraz herriko kontseiluetara hautetsiak hautatzeaz gain, aldi huntan beharko dira ere bozkatu elkargokoak. Garrantzia handia ukanen dute, zeren egitura berri h...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016