Azalekoa | 2020eko Otsailaren 13a

Haziak Mintzo: Eskuzorroaren ipuina

Jondoni Petri eskola Hiriburu

Haziak%20Mintzo:%20Eskuzorroaren%20ipuina

Gure eskolan, eskuzorroaren ipuina ikasi dugu. Abereek eskuzorro bat atxeman dute. Banaka, eskuzorroan sartu dira. Sagua, igela, untxia, axeria, otsoa, hartza… eta azken finean, xinaurria sartu eta, eskuzorroa hautsi da. Ipuina eskolan ikasi dugu, eskuzorro bat eraiki dugu, abereak itxuratu ditugu eta orain prest gira ipuin hori etxerat ekartzeko! Kasu kasu, zuen belarriak ideki!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Azalekoa | 2020/02/13

Largenté eskolak 100 urte!

M.O.

LargentA%20eskolak%20100%20urte!

Bildu gira Philippe Mayte Largenté eskolako zuzendariarekin, Donazaharren sortua, historia erakasle. Senpereko Arretxea kolegioan ukan zuen lehen postua, ondotik Baionako Largenté ikastetxera etorri zen eta 2013an zuzendaritza postua hartu zuen. Aurten proiektu handi bat kudeatu behar du, nola ez Largentéren 100 urteak izanki, urtarrilaren 27an hasiak dira lehen ekimenak eta bururatuko dira urriaren 10ean.

Irakurri segida

3535. zbk

Gure Hitza | 2020/02/13

Androide gidariak

Peio Jorajuria

Euskaltzaindiaren mendeburuko ospakizunak bururatuak dira zenbait denboran huntan. Urte bat pasa iraun dute. Jardunaldiak (biltzarrak) arrakasta handiz iragan dira bai eta ere bazterrean antolatuak ziren ikusgarriak, antzerki, kantu, dantza, erakusketa. Orain bere historiaren bigarren mendeko laneri artoski lotua da erakunde ospetsua, euskararen biziraupena luzara segurtatu nahiz. Anartean, lehen mendeburuko ospakizunek fruitu ederrak utzi dauzkigute. Horietan Baionako Kalostrape jatetxean urtarril bukaeran presentatuak izan zaizkigunak: Berri Gogoa, Euskaltzaindiaren lehen ehun urteak liburua eta Euskaltzaindia 100 urteko laguna komikia (edo istorio marraztua, bande dessinée), bi obrak Juan Luis Zabala kazetariak eta Amaia Ballesteros marrazkilariak landuak. Gaualdi literario hortan berean aurkeztua izan zaigu ere Euskaltzaindia Egunak eta lanak dokumentala, Bernardo Atxaga euskaltzainak proposatua eta Fermin Etxegoienek zuzendua. Euskaltzaindia 100 urteko lagu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016