Han eta Hemen | 2020eko Otsailaren 13a

Han eta Hemen: Lehen mailako ikasleen bisitak ukan ditugu!!

Piarres Larzabal Kolegioa

Urtero bezala, urtarril hastapenean, inguruan ditugun lehen mailako ikasle berrien bisita antolatzen dugu. Joan den astetik, Donibane Lohizune, Urruña, Hendaia, Sara, Azkaine, Senpere, Miarritze eta Azkaingo ikastoletako 5. urtekoak errezibitu ditugu. Lehenik, kolegioa aurkezteko film bat begiratu dute. Ondotik, Hezkuntz Aholkulariarekin batera, laborategiak, jantegia, kirol gela eta bulego desberdinetatik pasatuz, kolegioko bisita egin dute. Azkenik, liburuxka ttipi bati esker, haien galderak eta kezkei erantzun die. Ikasturte hori ongi bukatzea eta motibaturik etortzea opatzen diegu!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2020/02/13

Lur eta Amets

Lur%20eta%20Amets
Gastibeltza film produkzio elkarteak otsailaren 7tik harat Lur eta Amets filma Euskal Herriko zinegeletan banatzen du. Film hunen ekoizteko xedea, Ikastolen Elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak 2015ean publikatu liburu batetik abiatu da. Film hunen bidez bidaiatzen gira Euskal Herrian barna, Lur eta Amets biritxiak dira eta burasoak asteburu batez ez hor izanki, amatxiren etxen egonen dira. Bi egun horiek ez dira arruntak izanen, zeren Amatxi eta Baltsaxar bere gatuarekin anitz abendura biziko baitituzte! Abenturaz abentura ibiliko dira Lur, Amets, amatxi Andere eta Baltsaxar gatua, Euskal Herriko hainbat garai desberdin eta gertaera ezagutuz. Abenturako film hunek bere bidea hartua du, hor gaindi ikusteko parada izanen da. Horra mementoan finkatuak diren egunak:  Hendaia: Les Variétés, otsailaren 15ean (15:00) eta 16an (15:00).  Donapaleu: Saint- Louis, otsailaren 24an (15:00) eta 25ean (15:00)  Hazparne: Haritz Barne, otsaila...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/02/13

Atalanten herrialde baten bizipena

Atalanten%20herrialde%20baten%20bizipena
Solidarité-Migrants-Etorkinekin BAB taldeak, Atalanten zine-gaualdia bat antolatzen du, otsailaren 14an (20:30). Ikusten ahalko da “Paroles de bandits” film-dokumentala eta ondotik eztabaida bat iraganen da. 2019an egina izan den film hunek kondatzen du, Roya ibarrean gertatu istorioa, Italia eta Frantziaren artean kokatua izanez, migrante anitz hortik pasatu dira. Bertako biztanleek laguntza ekarri diete, etorkineri eskukaldi bat eman dutelakoz zenbaitzu arrastatuak izan dira. Film hortan entzuten ahal dira jende horien lekukotasunak bai eta ere etorkinen ihardukitzeak eta beren begirada Europara etorri direlarik. Aitzinetik lekuaren atxikitzea aholkatua da.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/02/13

Donibane Garaziko Bihotzeko ostatutik

D.J., Donibane Garaziko bolondresa

Bihotzeko ostatuek hilabete baten buruan, martxoaren 15ean, bururatuko dute neguko sasoina, ateak aste guziz idekiak atxiki ondoan. Eta, Donibane Garazin segurik, heldu den udako sasoina orduan hasiko da, tokiko atea bi astetarik idekiz, ortzegunez. Zer erran eremaiten dugun ildoaz? Beharrak beti bezain handi direla. Aurten 35 urte beteko dira Coluche zenak Bihotzeko ostatuak ideki zituenetik, janari eskasia gorrienean direnak doi bat sokorritzeko. Epe hortan 2.013 zentro dira zabaldu frantses estadu guzian, 73.000 bolondresek kurriarazirik. Zentro horietarik sei badira Euskal Herri huntan: Angelun, Donibane Lohizunen, Donibane Garazin, Aiherran, Donapaleun eta Maulen. 2019ko zenbakieri fidatuz, jaz frantses lurralde osoan 900.000 behardun dira orotara lagundu, 133,5 milioi otordu zerbitzatuz. Azpimarra dezagun “otorduen zerbitzatzeak” erran nahi duela bakotxak bere etxean apairuen egiteko gaien emaitea dela (barazki, fruitu, haragi, esneki, ogi...)....

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/02/13

Hitza hitz edo Herriko Etxea hits!

Hitza%20hitz%20edo%20Herriko%20Etxea%20hits!
Horra laburbilduz, joan den astean Merkatal eta Industria Ganbaran Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak pasarazi nahi zuten mezua. Gomita zabaldu dute herriko bozetan presentatzen diren hautagai guzieri, lehen parte batean esplikatu dute plantan jarria duten dosierra, “Hizkuntza eskubideak bermatzeko protokoloa: garapena Herriko Etxeetan” deitzen dena. Hautagai anitz etorriak ziren, horietan jadanik auzapez direnak, hala nola Mauleko Mixel Etchebest, bai eta ere Baionako Jean-René Etchegaray, Beñat Arrabit Arrosakoa Euskaren Erakunde Publikoko presidente dena, beste batzuk ordezkatzen zuten orain plantan diren gehiengoak. Hauetaz gain hor ziren ere beren ber abiatzen diren zerrendak, Baiona, Donibane Lohizune, Urruña, Itsasu, Kanbo, Ahetze, Bidarte, Bardoze, Donapaleu, Ziburu, Hazparne, Larresoro, Ahetze, Hendaia... eta Senpere. Lapurtar herriak ziren gehienik ordezkatuak zirenak, Baxe Nafarroa eta Zuberoko herri ertain edo ttipien ordezkaririk ez zen...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/02/13

Bideak bizikletaz ibiltzeko

Bideak%20bizikletaz%20ibiltzeko
Bizi elkarteak, Baionako Maréchal Soult etorbidean kendua izan zen autobus eta bizikletendako berezitua zen bidea berriz plantan eman du. Bizik kontsideratzen du onartezina dela bide horiek “Dena autoari” berriz uztea. Baionako Maréchal Soult etorbidean bide gaineko tinduzko seinalatzeak egin dituzte, autobus eta bizikletentzat berezitua zen bide bat kendua izan baita. Bizi mugimenduaren erranetan, joan den azaroaren 30ean, Baionako Herriko Etxeko garraioen arduraduna den Philippe Neys axuantak, adostu zuen “Autobus eta bizikletendako bidea berriz etorriko zela”. Marion Pichery, Biziren bozeramaileak adierazi du: “Abenduan idatzi diogu, oroitarazteko autobus- bizikleta bide hori antolatua izan zela trantsizio ekologiko eta energetikoa finantzatzeko den Ingurumenaren Grenelle-aren diruarekin, oraino onartezinagoa bilakarazten du bide hori berriz dena autoari itzultzea”. Zenbaitzu kanguruz mozorrotuak ziren, Australiak pairatzen duen larriald...

Irakurri segida

3535. zbk

Gure Hitza | 2020/02/13

Androide gidariak

Peio Jorajuria

Euskaltzaindiaren mendeburuko ospakizunak bururatuak dira zenbait denboran huntan. Urte bat pasa iraun dute. Jardunaldiak (biltzarrak) arrakasta handiz iragan dira bai eta ere bazterrean antolatuak ziren ikusgarriak, antzerki, kantu, dantza, erakusketa. Orain bere historiaren bigarren mendeko laneri artoski lotua da erakunde ospetsua, euskararen biziraupena luzara segurtatu nahiz. Anartean, lehen mendeburuko ospakizunek fruitu ederrak utzi dauzkigute. Horietan Baionako Kalostrape jatetxean urtarril bukaeran presentatuak izan zaizkigunak: Berri Gogoa, Euskaltzaindiaren lehen ehun urteak liburua eta Euskaltzaindia 100 urteko laguna komikia (edo istorio marraztua, bande dessinée), bi obrak Juan Luis Zabala kazetariak eta Amaia Ballesteros marrazkilariak landuak. Gaualdi literario hortan berean aurkeztua izan zaigu ere Euskaltzaindia Egunak eta lanak dokumentala, Bernardo Atxaga euskaltzainak proposatua eta Fermin Etxegoienek zuzendua. Euskaltzaindia 100 urteko lagu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016