Herriz Herri - Ahetze (L) | 2020eko Otsailaren 13a

Ahetze

Panpili

Ahetze

Santa-Agate - Otsailaren 8an larunbatean, Mulienean, Mattin zenaren etxean bazen mugimendu, Arbona Arantzolako kantariak etorri dira Santa Agate ohoratzera. Kantariekin ere baziren 2 bertsulari gazte, Maddi Ane Txoperena eta Ortzi Idoate, bertsu pollitak eman dituzte eta kantu asko kantatu dira. Pentsa zer plazerra hartu dugun aspaldiko partez, bi bertsulari gazte horiek entzutea Mattin-en etxean! Milesker zuen bisitaz eta berriz ere nahi duzuen arte. Ahetzeko eliza obretan – elizaren antolatzen hasiak dira, eliza hetsirik izanen da lan denboretan eta igandetako mezak eta zeremoniak Arbonako elizan emanak izanen dira zonbait hilabetez. Pentsatzen dugu ondoko egunetan eliza pollit bat izanen dugula eta kuraia on langile guzieri
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3535. zbk

Gure Hitza | 2020/02/13

Androide gidariak

Peio Jorajuria

Euskaltzaindiaren mendeburuko ospakizunak bururatuak dira zenbait denboran huntan. Urte bat pasa iraun dute. Jardunaldiak (biltzarrak) arrakasta handiz iragan dira bai eta ere bazterrean antolatuak ziren ikusgarriak, antzerki, kantu, dantza, erakusketa. Orain bere historiaren bigarren mendeko laneri artoski lotua da erakunde ospetsua, euskararen biziraupena luzara segurtatu nahiz. Anartean, lehen mendeburuko ospakizunek fruitu ederrak utzi dauzkigute. Horietan Baionako Kalostrape jatetxean urtarril bukaeran presentatuak izan zaizkigunak: Berri Gogoa, Euskaltzaindiaren lehen ehun urteak liburua eta Euskaltzaindia 100 urteko laguna komikia (edo istorio marraztua, bande dessinée), bi obrak Juan Luis Zabala kazetariak eta Amaia Ballesteros marrazkilariak landuak. Gaualdi literario hortan berean aurkeztua izan zaigu ere Euskaltzaindia Egunak eta lanak dokumentala, Bernardo Atxaga euskaltzainak proposatua eta Fermin Etxegoienek zuzendua. Euskaltzaindia 100 urteko lagu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016