Herriz Herri - Hazparne (L) | 2020eko Otsailaren 13a

Hazparne

Hazparne

Ate idekitzeak Heldu den ikasurtearen prestatzeko jadanik ikuska ibili behar baita, aldi huntan Elhuyar kolegio publikoak ditu bere ateak idekiko otsailaren 15ean (09:00-12:00). Eskolak eskaintzen dituen sail guziak aurkeztuko dira hango erakasle batzuen laguntzarekin. Sartzea, autobusen geltokitik eginen da. Josta Leku Laster neguko oporrak dira eskoletan eta usaian bezala haurren jostalekua apailatua da. Izenaren emaitea bi urratsetan eginen da: lehenik hazpandarrak, hauek lehentasuna baitute, otsailaren 10etik 14ra. Ondotik auzo herrietako haurrek hartzen ahalko dituzte gelditzen diren tokiak otsailaren 17tik 21era. Izenak eman Elgar Zentroan gazteriaren zerbitzuan edo interneten bidez familien bidea segituz. Urte guziz bezala, kaskarotak aterako dira herrian aurten ere, otsailaren 16an, Jeunes Basques elkarteari esker. Bestalde, eta jantziak plantan prestatzeko gisan aski goiz jakitea hobe. Eihartzeak ihauteriak muntatu ditu otsailaren 22rako. Goizean 9etan, inguruko herrien itzulia hasiko da Ttattola gaztetxeak antolaturik. Itzuliaren ondotik denak Hazparnen elgarretaratuko dira ikastolako aparkalekuan. Haurrak dantzan ariko dira eta joaldunak ere hor izanen. Gero, huna egitarau aberats bat:  Behi lasterrak (16:15)  Elgar Oinka dantzan (17:30)  Zanpantzarren auzia (18:00)  Arberuako txarangak eta Soinubilako trikitilariek giroa emanen dute. Kontzertuak hasiko dira ondotik (19:30), hauek ikastolak antolatuak: Hutsun Txalaparta, Los Bistros Volantes, Pelax eta DJ Andeak Mix. Erakusketa Euskararen urtaroaren karietara “Cadavre exquis” idazketa jokoa iragan zen eta horren segida ikusiko da hilabete hunen 18tik martxoaren 7ra mediatekan. Alabainan, Asisko Urmeneta, Dominique Campistron eta Laure Gomez-ek marrazkiak egin dituzte atera ziren testuetarik abiatuz. Idatziak eta marrazkiak ikusgai izanen dira elgarren ondoan erakusketa hortan. Haritz Barne "Les rencontres Cinévasion" festibal berri bat da, izen bereko departamenduko elkarteak apailatzen duena. Zortzi zinema barne dira eta memento berezi batzu proposatzen dituzte geletan: film bat ikusi eta egilearekin mintzatzea. Lehena otsailaren 19an, asteazkenez eginen da, (20:30) "Debout sur la montagne " deitu filmarekin. Egilea, Sébastien Betbeder deitzen da eta Pauen sortua da. Hor izanen da publikoarekin solastatzeko.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3535. zbk

Gure Hitza | 2020/02/13

Androide gidariak

Peio Jorajuria

Euskaltzaindiaren mendeburuko ospakizunak bururatuak dira zenbait denboran huntan. Urte bat pasa iraun dute. Jardunaldiak (biltzarrak) arrakasta handiz iragan dira bai eta ere bazterrean antolatuak ziren ikusgarriak, antzerki, kantu, dantza, erakusketa. Orain bere historiaren bigarren mendeko laneri artoski lotua da erakunde ospetsua, euskararen biziraupena luzara segurtatu nahiz. Anartean, lehen mendeburuko ospakizunek fruitu ederrak utzi dauzkigute. Horietan Baionako Kalostrape jatetxean urtarril bukaeran presentatuak izan zaizkigunak: Berri Gogoa, Euskaltzaindiaren lehen ehun urteak liburua eta Euskaltzaindia 100 urteko laguna komikia (edo istorio marraztua, bande dessinée), bi obrak Juan Luis Zabala kazetariak eta Amaia Ballesteros marrazkilariak landuak. Gaualdi literario hortan berean aurkeztua izan zaigu ere Euskaltzaindia Egunak eta lanak dokumentala, Bernardo Atxaga euskaltzainak proposatua eta Fermin Etxegoienek zuzendua. Euskaltzaindia 100 urteko lagu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016