Dolu- Pierre Narbaits-Jaureguy
dugu joan den astean segitu
bere azken egoitzara. Nor ginuen
Pierre? Biarnunteiko alaba
Añarekin esposatua, bere biziko
lan parte handiena Parisen
iragana, Aljeriako gerlari ohia,
erretiran
Heletara jin ziren eta
hor azken egoitza tokia erosi.
Geroxago Baionaratu ziren,
azken hiru urtetan osagarri
eneguengatik senar-emazteak
erretira etxe batetaratu ziren,
mundu hau du utzi Pierrek.
Ehorzketak gure elizan iragan
dira, adiskide multxo bat jinik
familiaren sustengatzeko. Orori
gure dolumin bihotzekoak.
Xantza on: Izoard zezenarekin
bi urtez iragan zen Jean-Philippe
Etcheverry Pariseko ferietara,
bere sailan lehen urtean
xapeldun eta bigarrenean lehen
egin zuen. Horra aurten berriz
doala beste zezen batekin. Merkel,
3 eta 4 urte artekoen kategorian,
sailkapen guziz aberatsa,
zortzi zezen izanen dira
maila hortan berean, beraz
handiena. “Bigarren edo hirugarren
egin baneza” dio Jean-
Philippek, guri ez zauku itsusi
izanen lehen egin baleza ere,
hain da fina eta jeinutsua Merkel
Jauna. Gipuzkoan sortua, Baxe-
Nafartua den kabala eder hori.
Xantza on dakogu desiratzen,
Heleta aipatua izanen da eta
han izanen da oroitarazteko
handik lekora primaderako feria
izanen dugula eta orduan plazan
ikusteko parada.
Mezak: Ibiakoitzean (17:00)
Armendaritze. Igandean (9:00)
Landibarre Martine eta (10:30)
Heleta.
Euskaltzaindiaren mendeburuko ospakizunak
bururatuak dira zenbait denboran huntan.
Urte bat pasa iraun dute. Jardunaldiak
(biltzarrak) arrakasta handiz iragan dira bai
eta ere bazterrean antolatuak ziren ikusgarriak,
antzerki, kantu, dantza, erakusketa.
Orain bere historiaren bigarren mendeko
laneri artoski lotua da erakunde ospetsua,
euskararen biziraupena luzara segurtatu
nahiz. Anartean, lehen mendeburuko ospakizunek
fruitu ederrak utzi dauzkigute.
Horietan Baionako Kalostrape jatetxean
urtarril bukaeran presentatuak izan zaizkigunak:
Berri Gogoa, Euskaltzaindiaren
lehen ehun urteak liburua eta Euskaltzaindia
100 urteko laguna komikia (edo istorio
marraztua, bande dessinée), bi obrak Juan
Luis Zabala kazetariak eta Amaia Ballesteros
marrazkilariak landuak. Gaualdi literario
hortan berean aurkeztua izan zaigu ere Euskaltzaindia
Egunak eta lanak dokumentala,
Bernardo Atxaga euskaltzainak proposatua
eta Fermin Etxegoienek zuzendua.
Euskaltzaindia 100 urteko lagu...