Euskal diaspora | 2020eko Otsailaren 13a

Diaspora protagonista duen filma Argentinan eta San Frantziskoko Euskal Besta

Joseba Etxarri

Diaspora%20protagonista%20duen%20filma%20Argentinan%20eta%20San%20Frantziskoko%20Euskal%20Besta

CORDOBA, ARGENTINA. "El Vasco" (euskalduna) izeneko film bat ekoizten hasi dira Argentinako Cordoba probintzian otsail hastapenean, Argentinako eta Euskal Herriko ekoiztetxeak elkarlanean. Filma Mikel deitu gazte euskaldun baten istorioa kondatzen duen komedia da: gaztea, euskal gauzetatik urruntzeko Euskal Herritik emigratu eta Argentinara doa eta Argentinan, hara non atxemanen duen bizi den herri berria euskaltasuna sakon bizi eta lantzen duen herri bat dela, erran nahi baita, euskal diasporaren errealitatea atxemanen du buruz-buru. Protagonistak euskal eta argentinar aktoreak dira, euskaldunen artean Joseba Usabiaga eta Itziar Aizpuru gipuzkoarrak. Bestenaz ere, filmak hunkitu berezia du, Villa Maria eta Mendoza herrietako euskal etxeak laguntzaile baitira, eta bigarren paperetan ere Argentinako euskal komunitateko lagunak ukanen baititu. Aitzin-ekoizpen lanetan ari dira orain, eta maiatzean hasiko dira filmatzen, lau aste Argentinan eta beste bat Bizkaiko Bermeon. Baaaai, emaitza ikusi nahi dugu! SAN FRANTZISKO, KALIFORNIA. Urte guziz bezala sasoin huntan, San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak bere urtebetetzea ospatu eta besta ederra eginen du, heldu den asteburuan, otsailaren 15 eta 16an, Basque Cultural Center-en, aurten bere 38. urtebetetze besta ospatzeko. Ebiakoitzean gainera NABOk bere Neguko Bilkura obratuko du han berean, Estatu Batu guziko delegatuak bildurik. Asteburuko aurtengo programatik bereziki aipatuko dugu ebiakoitz arratsaldean Denise Orpustan Love-ren "The Seven in One Way" dokumentala emanen dutela, eta ondotik Euskal Herri Hego eta Iparraldetik joanen diren pilotarien partiden txanda heldu dela (larunbat eta igande arratsaldez), esku huska Hegoaldeko Beñat Azketa, Endika Uriondo, Iraitz Zubizarreta eta Ander Quina pilotariekin, Aitor Erauzkin prestatzaile; eta Iparraldeko Guillaume Betbeder, Sebastien Etcheberry, Laurent Peyroutas, Pantxo Lissar, Eneko Sarratia eta Ramuntxo Sallaberry, joko garbin. Larunbat eta igandeko dantzaldietan, Egan talde historiko famatuak edertuko ditu bazterrak, Xabier Saldias kantaria buru. Igandean, berriz, San Frantziskoko 2020ko Bizi Emankorra sariaren emanaldia nahi dugu azpimarratu, Behorlegin sortu Jacques Unhassobiscay zenarendako, bere familiari emanik, ongi merezitako esku-zarta handipean hain segur. Hori goizeko mezaren ondoren izanen da, meza edertzen klubeko klika, dantzariak, txistulari, bertsulari eta korala. Horrekin batera, bi egunetan herri- bazkari eta afariak kantxa berean, jende andana partaide, kantu inprobisatuak kantinan eta giro ederreko hainbat elgarretaratze eta aspaldiko lagunak berriz ikuste. Besta bikaina izanen da usaian bezala, euskaldunek South San Frantziskon duten egoitza eder horretan.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3535. zbk

Gure Hitza | 2020/02/13

Androide gidariak

Peio Jorajuria

Euskaltzaindiaren mendeburuko ospakizunak bururatuak dira zenbait denboran huntan. Urte bat pasa iraun dute. Jardunaldiak (biltzarrak) arrakasta handiz iragan dira bai eta ere bazterrean antolatuak ziren ikusgarriak, antzerki, kantu, dantza, erakusketa. Orain bere historiaren bigarren mendeko laneri artoski lotua da erakunde ospetsua, euskararen biziraupena luzara segurtatu nahiz. Anartean, lehen mendeburuko ospakizunek fruitu ederrak utzi dauzkigute. Horietan Baionako Kalostrape jatetxean urtarril bukaeran presentatuak izan zaizkigunak: Berri Gogoa, Euskaltzaindiaren lehen ehun urteak liburua eta Euskaltzaindia 100 urteko laguna komikia (edo istorio marraztua, bande dessinée), bi obrak Juan Luis Zabala kazetariak eta Amaia Ballesteros marrazkilariak landuak. Gaualdi literario hortan berean aurkeztua izan zaigu ere Euskaltzaindia Egunak eta lanak dokumentala, Bernardo Atxaga euskaltzainak proposatua eta Fermin Etxegoienek zuzendua. Euskaltzaindia 100 urteko lagu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016