Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 13a

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak izanen dira 2020an. Eguna ez da oraino finkatua baina apirilaren 5ean egiteko posibilitatea aztertzen ari da Iñigo Urkullu lehendakaria. EH Bilduren Mahai Politikoak Maddalen Iriarte Parlamentuko bere bozeramailea izendatu du hautagai izateko. Urtarrilaren 27an egin zuen proposamena koalizio subiranistak. Otsailaren 2a finkatua zen azken epe gisa hautagaitzak aurkezteko, baina nola ez duen bertze nehork bere burua proposatu hautagai izateko, Maddalen Iriarte izanen da lehendakarigaia. EAJren izenean, Iñigo Urkullu aurkeztuko da, hirugarren aldikoz. PSE-EE alderdiaren hautagaia Idoia Mendia izanen da. Podemos Euskadik lehendakarigaia hautatzeko primarioak eginen ditu eta orduan jakinen da ea Miren Gorrotxategi ala Rosa Martinez izanen den alderdi morearen hautagaia. PP alderdiak ez du oraino erabaki zein izanen den bere hautagaia hauteskunde horietan.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2020/02/13

Langabezia

Hego Euskal Herrian lanik gabe daudenen kopurua emendatu da urtarrilean, aitzineko hilabetearekin alderatuz. Orotara, 151 521 langabe daude, abenduan baino 4 161 gehiago. Herrialdeka begiratuz, honelakoak dira langabeziaren emendatze datuak: Araban: +%3,85; Bizkaian: +%3,07; Gipuzkoan: +%2,52 eta Nafarroan: +%2,03. Ohargarri da EAEko langabe berrien %90,2 emazteak direla.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/02/13

Errefuxiatuak

Hego Euskal Herrira geriza bila heldu direnen kopurua hirukoiztu da urte bat barne. 2018an, 1.919 asilo eskaera egin ziren eta 2019an, berriz, 5.535. Aterpea galdegin dutenen nazionalitateari dagokionez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Venezuelakoak, Nikaraguakoak, Kolonbiakoak, Honduraskoak eta Georgiakoak dira gehienak. Errefuxiatu horien artatzeaz arduratzen den CEAR-Euskadi erakundeak erran du errezibitzen dituen gehienak 18 eta 35 urte artekoak direla, gizon bezainbat emazte daudelarik horietan. Patricia Barcena CEAR-Euskadiko zuzendariaren arabera, babes bila etortzen diren gehienak Latinoamerikakoak dira eta aireportuetarik sartzen dira. Bestalde, salatu du heltzeko zailtasunak ezartzen zaizkiela gatazka luzeak jasaiten dituzten bertze nazionalitate batzutako pertsonei, hala nola Siriakoei, Yemengoei eta Palestinakoei. Zailtasun horien ondorioz, ibilbide “arriskutsuak” egitera behartuak izaten dira herrialde horietarik datozen errefuxiatuak. ...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/02/13

Berdinna Saria

Nafarroako Foru Exekutiboak 2018an sortu zuen Berdinna Saria, gizon eta emazteen arteko zinezko berdintasuna erdiestea xede duten ekintzak eta proiektuak saritzeagatik. 2020ko edizioaren karietara, Astelehen Lilak elkarte feministari emanen dio saria, indarkeria matxistaren kontrako borrokan, berdintasunaren eta emaztearen ahalduntzearen alde egin duen lanarengatik. Saria 3 000 eurokoa da eta Maria Chivite presidenteak emanen dio martxoaren 4an, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta antolatua izanen den ekitaldi instituzional batean.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/02/13

Donostiako Orfeoia

Donostiako Orfeoiak anitz kontzertu emanen ditu nazioartean 2020an. Otsailean eta martxoan, bi aldiz agertuko da Okzitaniako Tolosan eta Parisko Phillarmonian ere kantatuko du. Gainera, Europako bertze herrialde batzutan barna ere ibiliko da, hala nola Austrian, Txekiar Errepublikan, Herbehereetan, Alemanian eta Luxenburgon. Halaber, irailean Donostiako abesbatza ezaguna Montecarlon eta Aix-en Provencen izanen da, eta abenduan Rotterdamen eta Eidhovenen. Bestalde, orfeoia Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ibiliko da Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Granadako Musika festibalean ere parte hartuko du eta Irunen entzuten ahalko da Luis Marianoren omenezko kontzertuan.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/02/13

CAFen kontratuak

Beasaingo CAF enpresak 100 milioi euroren kontratuak erdietsi ditu Eskandinavian. 2019an Euromaint konpainia erosi zuen eta honi esker lortu du Oslo- Bergen trenen mantentze lanak egin ahal izatea bederatzi urtez, VY konpainiarentzat. Halaber, bertze bortz metro unitate eginen ditu Helsinkirako.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/02/13

Lur litatze handia Zaldibarren

Lur%20litatze%20handia%20Zaldibarren
Lur litatze handia gertatu da otsailaren 6an Bizkaiko Zaldibar herrian, A-8 autobidearen parean. Ondorioz, autobidea hetsirik egon da biharamun goiza arte, bi norabideetan. Erori den mendi mazelan, hondakindegi bat zegoen, eta beraz lurrarekin batean hondakin kopuru handia ere erori da. Lehen kalkuluen arabera, 500 000 metro kubo lur eta zaborrek estali dute errepidea. Sokorri taldeen ustez, bi lagun desagertu dira ezbehar horretan. Baina bilaketa lanak laster gelditu behar izan dituzte, lan osasunerako teknikariek amiantoa atzeman baitute zabortegian. Amiantotik gerizatzeko behar diren neurriak hartu ondoan, berriz hasi dituzte bilaketak, baina lerro hauek idazteko mementoan, desagertutako bi lagunak ez zituzten oraino aurkituak.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/02/13

Elkarbizitza helburu

Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean, indarkeriaren lau biktima elkartu ziren joan den ostegunean, Martin Ugalde Foroak Foro Sozial Iraunkorrarekin elkarlanean antolatu mahai-inguru batean. Jatorri anitzeko biolentzien biktimak izenburuko ekimenean bildu ziren Naiara Zamarreño eta Maria Jauregi, ETAk hil zituen Manuel Zamarreño PPko zinegotziaren eta Juan Mari Jauregi Espainiako gobernadore zibil ohiaren alabak, Eneko Etxeberria, Batallon Vasco Españolek desagerrarazi zuen Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren anaia eta Nagore Otegi GALek hil zuen Juan Mari Otegiren alaba. Elkarbizitzaz, herraz, egiaz eta gertatutakoaren transmisioaz mintzatu ziren. Bakoitzak bere bizipenak eta sentimenduak azaldu zituen. Lauek aipatu zuten aitortza hitza: indarkeriak eragin oinazearena, bai eta beren familiakoei gertatu zitzaienaren aitortza. Hitz batez errateko, egiaren aitortza. Solasaldia burutzean, elkarbizitza errespetuarekin lotu zuten Maria Jauregik eta Naiara ...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/02/13

Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria

Denis Itxaso Gonzalez Gipuzkoako Aldundiko bigarren diputatu nagusi orde eta Kultura diputatua izanen da Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria, Jesus Lozaren partez. Izendapen ekitaldi ofiziala otsailaren 11n egin da Espainiako Ministro Kontseiluan. Egun horretan berean izendatu dituzte ere bertze erkidegoetako ordezkariak. Denis Itxasok Gipuzkoako Aldundia utzi beharko du kargu berria hartzeko.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/02/13

Gazte Agora foroa

Eusko Ikaskuntzak, Nafarroako eta EAEko Kontseiluen partaidetzarekin sustatu proiektua da Gazte Agora. Akitania Berria- Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen laguntza ere badu, gainera. Lehenbiziko foroa joan den abenduaren 14an iragan zen Donostian. Bigarren topaketa Iruñeko Katakrak liburutegian egin da joan den larunbatean. Hor bildu diren gazteek aniztasuna, balio partekatuak, lurralde berezitasunak eta lurraldeen arteko lankidetza ereduak izan dituzte aipagai eta gogoetagai. Iruñekoaren ondotik, gisa bereko foroa eginen da Baionan martxoaren 14an. Lehen hiru saioetan atera diren ondorioetan oinarriturik iraganen da mugaz gaindiko Gazte Agora foroa, Donostian, heldu den apirilean.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/02/13

Ez kexa!

Hamar bat ministro hautagai izanen dira herriko bozetan. Besteak beste, joan den astean ginion bezala, Edouard Philippe gobernuburua. Otoi ez daudela egon haatik sobera kezkaturik gero zer bilakatuko diren. Partida galtzen badute ere aitzina egoiten ahalko dira gobernuan. Macron presidentak berak errana joan den egunean. Duela hamabi urte Nicolas Sarkozy presidenta etzen batere gisa berean jokatu. Herriko bozetan hautagai agertu nahi zuten ministroeri garbiki erran zioten partida galtzen bazuten gobernutik atera beharko zutela eta lixto gainerat! Denborak nola kanbiatu diren bestenaz! Horiek hola, hauxe gerta ditake haatik. Herriko bozetarik landa, gobernuaren arramoldaketa bat izaitea. Bainan nolakoa ote? Hori preseski bozen emaitzek dute manatuko.

Irakurri segida

3535. zbk

Gure Hitza | 2020/02/13

Androide gidariak

Peio Jorajuria

Euskaltzaindiaren mendeburuko ospakizunak bururatuak dira zenbait denboran huntan. Urte bat pasa iraun dute. Jardunaldiak (biltzarrak) arrakasta handiz iragan dira bai eta ere bazterrean antolatuak ziren ikusgarriak, antzerki, kantu, dantza, erakusketa. Orain bere historiaren bigarren mendeko laneri artoski lotua da erakunde ospetsua, euskararen biziraupena luzara segurtatu nahiz. Anartean, lehen mendeburuko ospakizunek fruitu ederrak utzi dauzkigute. Horietan Baionako Kalostrape jatetxean urtarril bukaeran presentatuak izan zaizkigunak: Berri Gogoa, Euskaltzaindiaren lehen ehun urteak liburua eta Euskaltzaindia 100 urteko laguna komikia (edo istorio marraztua, bande dessinée), bi obrak Juan Luis Zabala kazetariak eta Amaia Ballesteros marrazkilariak landuak. Gaualdi literario hortan berean aurkeztua izan zaigu ere Euskaltzaindia Egunak eta lanak dokumentala, Bernardo Atxaga euskaltzainak proposatua eta Fermin Etxegoienek zuzendua. Euskaltzaindia 100 urteko lagu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016