Kostaldean | 2020eko Otsailaren 13a

Ikusgarri pollitak Hendaian

Ikusgarri%20pollitak%20Hendaian

Hendaian, igande arte, bada ikusgarri sail bat untsa pollita, antzerkiari toki ederra eginez. Sail hortan dago "Solo en scène" delakoa, ikusgarri laburrak, aldian jokolari bat bakar-bakarrik taulen gainean. Hitzordu aipagarrienetan, ortzirale arratsean, Mendi Zolan bilgunean, gaitzeko ibilaldia lehengo Persian barna, orain Iran deitzen den herrialdean beraz, Olivier Villanove artistarekin. Toki berean, igandean, arratsaldeko 5-etan, "Un jour sans pain" ogirik gabeko eguna, Nanoua delarik istorio hunkigarri baten kondalari. Larunbat arratsean aldiz, herriko mediatekan, "Lampedusa beach", hau ere hunkigarria bezen gogoetagarria, zer gertatzen ahal zaion Afrikatik iheslari bezala Europarat jin nahi duen norbaiti.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2020/02/13

Herriko boz horiek

Jendea gero eta gehiago mintzo da herriko bozetaz. Hilabete baten buruan ditugu alabainan eta egunak badoatzi burrustan. Gauza jakina, segurtasun osoz erraiten ahal dena, auzapez berriak izanen dira Urruñan eta Ziburun, ja kargutan zirenak, Odile de Coral eta Guy Poulou ez baitira gehiago hautagai. Jendea ez da haatik hautagai eskasean egonen, hiru zerrenda izanen dira Urruñan eta bost Ziburun. Donibane Lohizunen hiru zerrenda abiatuak bozketa, solasa hedatua laugarren bat balitakeela, arrunt ezkerraldekoa. Joan den asteburu hortan jakin da haatik zerrenda hori ez dela denen buru agertuko. Ez dira heldu lista baten osatzerat. Diote haatik ez direla isilik egonen, ez bozketako denboran eta ez gero ere, beren arrangura eta aldarrikapenak nahi dituztela ezagutarazi. Ustegabeko bat solasgai bestalde. Joan den urrikotzat erakusterat emana izana zen macrontiarrek beren sustengua hitzemana ziotela Jean-François Irigoyen auzapezari, gisa hartako tratua eginik. Macronti...

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/02/13

Emazteen eragina

Donibane Lohizunen, ortzirale huntan, aratsaldeko 6-etan, Dukontenea gelan, Emilie Saintucq ikerle jakintsunak hitzaldi bat eginen du guziz interesgarria emaiten duen gai bat lantuz. Gai hori, emazteen eragina euskal kulturan eta bereziki pastoraletan, azken 70 urteetan izan diren sorkuntzak gogoan.

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/02/13

"Egia aitortza, erreparazioa..."

Hola deitzen da ortziralean, arratseko 7-etan, Ziburuko Baltsan bilgunean eginen den bilkura. Gogoan euskararen kontrako urratsak noiz, nun, nola egin diren. Hizlariak, Dabid Anaut idazlea, bai eta Ainize Madariaga eta Iñaki Etxeleku berriketariak.

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/02/13

Donibanen

Donibanen
Donibane Lohizunen ere hurbildua da ihauteria! Hasteko, heldu den larunbatean, otsailak 15, ospatuko dute Hartzaren eguna. Arte huntan, hartza iratzartzen balinbada segurik! Bainan hortakoak direnek segurtatzen dute loz asea dela eta aste huntan jalgiko dela beraz bere xokotik. Larunbat goizean, trenpu gaitzan behar litake! Begiraleak elkarteko dantzariak, hiruburu eta beste, denak berdin alegera, han izanen dira eta segituko dute karrikaz-karrika, goizeko 10- ak eta erdietarik goiti. Hartzak itzuli luze eder bat eginen du, merkatugunerat ere agertuz. Ondoko asteburuan, ildo beretik nolazpait, ihauteriako ospakizun nagusiak! Ortzirale arratsean, Sorgin-gaua Ziburun. Biharamun arratsaldean, ibilaldi nagusia Ziburuko plazatik Donibaneko Herriko Etxe aitzinerat. Zanpantzar zarpail hura ere han beharra da, hala hitzemana du segurik! Balaki epaituko dutela eta erreko ere, beharbada etxen egon litake! Igandean ere, otsailak 23, bazterrak airos izanen dira. Beti ihau...

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/02/13

Obrak erregearen etxean

Obrak%20erregearen%20etxean
Donibane Lohizunen, elizaz eta Herriko Etxeaz kanpo, eraikin famatuena izan behar da Luis-XIV Frantziako errege zenaren izena daukana. Paper zahar frangotan Lohobiague- Enea deitua dena. Delako erregea hor egona zonbait aste esposatu aitzineko egunetan, 1660-an. Eraikina bera lehentxagokoa da, 1643-koa. Aspaldian beti jabe bera da, Leremboure familia. Hor bizi dira beraz, bigarren estaian, Henry eta Dominique Leremboure senaremazteak. Arta handienarekin atxikitzen dute etxea, erakustegia ere dena, jendeak bisitatzen ahal urte guzian, salbu neguan. Artetik erraiteko, aurtengo bisitaldiak hasiko dira apirilaren 4-an, Erramu bezperan. Arte huntan, obran ari dira karraskan barne zonbaiten xaharberritzen. Egia erran, usu badira obrak akuilatzeko. Eraikina aspaldikoa izanez eta beti untsa begiratua izan behar baita, obrak ere, gostaia gosta, gisa hartarat eginez. Egoitza sailkatua da alabainan legezko babespen xorrotx bainan balios baten legepean. Gauzak ez d...

Irakurri segida

3535. zbk

Gure Hitza | 2020/02/13

Androide gidariak

Peio Jorajuria

Euskaltzaindiaren mendeburuko ospakizunak bururatuak dira zenbait denboran huntan. Urte bat pasa iraun dute. Jardunaldiak (biltzarrak) arrakasta handiz iragan dira bai eta ere bazterrean antolatuak ziren ikusgarriak, antzerki, kantu, dantza, erakusketa. Orain bere historiaren bigarren mendeko laneri artoski lotua da erakunde ospetsua, euskararen biziraupena luzara segurtatu nahiz. Anartean, lehen mendeburuko ospakizunek fruitu ederrak utzi dauzkigute. Horietan Baionako Kalostrape jatetxean urtarril bukaeran presentatuak izan zaizkigunak: Berri Gogoa, Euskaltzaindiaren lehen ehun urteak liburua eta Euskaltzaindia 100 urteko laguna komikia (edo istorio marraztua, bande dessinée), bi obrak Juan Luis Zabala kazetariak eta Amaia Ballesteros marrazkilariak landuak. Gaualdi literario hortan berean aurkeztua izan zaigu ere Euskaltzaindia Egunak eta lanak dokumentala, Bernardo Atxaga euskaltzainak proposatua eta Fermin Etxegoienek zuzendua. Euskaltzaindia 100 urteko lagu...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016